29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aurrekontuko 04-2010 aldaketa. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2011ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarrari eginiko 04-2010 aldaketen espedientea. Hona hemen haren laburpena, kapituluka:

-Kreditu transferentziak:

Eragina gastuetan (Handitzen den kontu-saila):

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 37.500,00 euro.

Eragina gastuetan (Murrizten diren kontu-sailak):

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 37.500,00 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluan 202.1 artikuluari buruz ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2011ko urtarrilaren 26an.-Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1101458