29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Akats zuzenketa, administrari laguntzaile izateko deialdian

Valtierrako Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizioaren bidez betetzeko deialdia 2010eko urriaren 15ean argitaratu zen (125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eta nahigabeko akats bat agertu zen, hain zuzen ere 6.1.5. oinarrian, honela atera baitzen: "Ariketa bakoitza zuzendutakoan", baina ulertu beharra zena da proba bakoitza zuzendutakoan, eta "hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den" ulertu beharra zen hurrengo proba noiz, non eta zer ordutan eginen den; hortaz, aipatu oinarria honelaxe gelditu behar du:

"Proba bakoitza zuzendutakoan eta plikak ekitaldi publikoan ireki ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Udaletxeko iragarki oholean gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioak, eta oposizioaldiko hurrengo proba noiz, non eta zer ordutan eginen den, 48 ordu lehenagotik gutxienez ere".

Valtierran, 2011ko otsailaren 8an.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1102369