29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Foruzain izateko oposizioaren aurkako errekurtsoa.

Abuztuaren 14ko 130/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako zenbait polizia kidegotarako 115 polizia lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia (2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa).

Oscar Muñiz Torres jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak 2010eko azaroaren 25ean emandako Ebazpenaren aurka, bertan, aipatu deialdiari buruzko Polizien Oinarrizko Prestakuntzarako 2010eko Ikastaroko azken kalifikazioak onesten baitira. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), 8:00etatik 14:30era, edo Nafarroako Foru Komunitateko herritarrentzako informazio bulegoetan, "Info Navarra 012" (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zenbakia, eta Tuterako Foruen plazan), 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, lanegunetan, eta 9:30etik 13:30era, larunbatetan.

Errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 66 09 edo 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, 08:00etatik 14:30era, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 25ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1101570