256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

355/2011 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko hiri garraioaren tarifak onesten dituena.

Iruñerriko Mankomunitateak Iruñerriko hiri barruko garraioko tarifak onesteko eskaria aurkeztu du, zerbitzu hori Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak), 2. kokalekuan, sailkatuta baitago (139. Estatuko Aldizkari Ofiziala).

2011ko abenduaren 2an egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun dira eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39.d) artikulua bete da.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak emandako txostena aztertu da.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Iruñerriko hiri barruko bidaiarien garraioko tarifa hauek onestea 2012. urterako, 8/1998 Foru Legearen 3. artikuluan zehaztuta den eremurako:

BILLETE MOTA

BILLETEAREN PREZIOA (euroak)

Arrunta

1,20

Billete arrunta, berezia (uztailaren 6tik 14ra bitarte, 06:00etatik 00:00etara arte)

1,25

Bono-bus tarifa

0,61

Autobus aldaketaren tarifa

0,00

TARIFA BEREZIAK

A motako tarifa soziala (diru-sarrera eta ondare mugatuko 65 urtetik gorako helduak)

0,16

B motako tarifa soziala (65 urtetik gorako helduak)

0,31

C motako tarifa soziala (familia ugariak)

0,43

D motako tarifa soziala (52 eta 65 urte arteko langabeak, diru-sarrera eta ondare mugatukoak)

0,31

E motako tarifa soziala (%65eko edo gehiagoko desgaitasuna, erabateko baliaezintasuna eta baliaezintasun handia duten pertsonak, 5 eta 65 urte artekoak)

0,31

Gaueko tarifa (N1 - N10 gaueko lineetarako eta sanferminetarako, 00:00etatik 06:00etara, txartelez ordaintzen duen edozeinentzat, bonobusa edo txartel soziala (A - E) izan

1,00

Tarifa sozialak arautuko dira Iruñerriko Hiri Garraio Publikoko tarifa sozialak arautzen dituen Ordenantzan xedaturikoaren arabera.

2.-Tarifa horiek autobus, markesina eta zutoinetan jarriko dira, jendeak ikus ditzan.

3.-Tarifek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

4.-Ebazpen hau Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.-Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboa amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6.-Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko abenduaren 23an.-Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.

Iragarkiaren kodea: F1120763