256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

354/2011 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana , Tuterako Udalaren Ur Batzordearen ur horniduraren 2012ko tarifak onesten dituena.

Tuterako Udalak ur horniduraren 2012ko tarifak onartzeko eskaria aurkeztu du, izan ere zerbitzu hori honako arau honetan sailkaturik baitago: Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskina (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak). (139. Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Ikusirik Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak eman duen txostena, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak ur horniduraren zerbitzuko tarifak onesteko egindako eskaerari buruzkoa.

Ikusirik Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak emandako txostena.

2011ko abenduaren 22an egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39. d) artikulua betez.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2012ko ur hornidurarako tarifa hauek onestea:

A) Hornidurarako kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (m/m)

HIRUHILEKOKO KUOTA
(euroak)

13

9,75

15

12,97

20

20,77

25

31,20

30

43,68

40

74,98

50

195,00

65

487,50

80

585,00

100

812,47

125

1.299,97

150

1.625,03

200

3.120,00

250

3.249,97

300

5.037,53

B) Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.

BEHE HORNIDURA

A-1 tarifa: etxebizitzetako erabilera

0,3763

A-2 tarifa: industria, merkataritza eta zerbitzuetako erabilera. Industriari, merkataritzari, bulegoei, langelei, kirol instalazioei, obrei eta abarri aplikatzen zaie

0,6123

A-3 tarifa: hainbesteko finko bateko hornidurak, ur-hargune eta sute-ahoen bidez, kontagailurik gabe

0,6123

A-4 tarifa: finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera

0,6123

A-6 tarifa: ongintza zentroak eta ikastetxeak eta administrazio publikoak. Honako hauek sartzen dira: ongintza zentroak, ofizialki onarturiko Haur Eskolako eta DBHko ikastetxeak eta unibertsitateak eta administrazio publikoko zentroak

0,3763

A-9 tarifa: ezkutuko ur ihesen ondoriozko kontsumoa

0,3763

GOI HORNIDURA

B-1 tarifa: uraren goi hornidura beste udalerri batzuei

0,2822

C) Kuota finkoak, suteetako ur-hargune zigilatuengatik: dagokion hargune edo kontagailuaren kalibrearen arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (m/m)

HIRUHILEKOKO KUOTA (euroak)

25

6,24

30

8,74

40

15,00

50

39,00

65

97,50

80

117,00

100

162,49

125

259,99

150

325,01

200

624,00

250

649,99

300

1.007,51

2.-Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

3.-2012ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra tarifek.

4.-Ebazpen hau igortzea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.-Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6.-Ebazpen hau Tuterako Udalaren Ur Batzordeari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

7.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko abenduaren 23an.-Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.

Iragarkiaren kodea: F1120798