256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3042/2011 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, indarrik gabe uzten duena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 30eko 2187/2005 Ebazpena, I. eta III. tituluei dagokienez (Merkatu-azterketak eta toki sustapenerako kanpainak eta E+E gisa kalifikatutako proiektu eta enpresak, hurrenez hurren). Ebazpen horren bidez, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak 1999ko uztailaren 15ean emandako aginduan aipatzen diren laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ezarri zen. 1999ko agindu horren bidez, tokiko garapena sustatu eta E+E-tzat jotzen diren proiektuak bultzatuko dituzten diru-laguntza publikoak emateko oinarriak ezarri ziren.

Otsailaren 18ko 3/2011 Errege Lege Dekretuaren bidez, presako neurriak ezarri ziren enplegu aukerak hobetu eta enpleguaren politika aktiboak berritzeko, bere xedeen artean baitzegoen egungo programak eraldatzea. Lege horren xedapen indargabetzaile bakarrean, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1999ko uztailaren 15eko Agindua dago. Horren bidez, oinarriak ezarri ziren tokiko garapena sustatu eta E+E-tzat jotzen diren proiektuak bultzatuko dituzten diru-laguntza publikoak emateko.

Diru-laguntza horien kudeaketa Nafarroan arautzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 2187/2005 Ebazpena eman zuen maiatzaren 30ean. Horren bidez, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak 1999ko uztailaren 15ean emandako Aginduan aurreikusten diren laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ezarri zen. Agindu horren bidez, oinarriak ezarri ziren tokiko garapena sustatu eta E+E-tzat jotzen diren proiektuak bultzatuko dituzten diru-laguntza publikoak emateko.

Xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoa gorabehera, hirugarren xedapen iragankorrak ezartzen du laguntza horiek indarrean egonen direla Espainiako Enplegu Estrategia (urriaren 31ko 1542/2011 Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta 2012ko ekitaldirako Enplegu Politikako Urteko Plana onetsi arte (litekeena da azken hori datozen egunetan onestea). Hori horrela izanik, eta aintzat hartuta eskaerak aurkezteko epea, urtero, urtarrila eta otsaila direla, bidezkotzat jo da deialdia indarrik gabe uztea.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusita, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 30eko 2187/2005 Ebazpena (2005eko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 1ean), I. eta III. tituluei dagokienez (Merkatu-azterketak eta toki sustapenerako kanpainak eta E+E gisa kalifikatutako proiektu eta enpresak, hurrenez hurren). Ebazpen horren bidez, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak 1999ko uztailaren 15ean emandako aginduan aipatzen diren laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ezarri zen. 1999ko agindu horren bidez, tokiko garapena sustatu eta E+E-tzat jotzen diren proiektuak bultzatuko dituzten diru-laguntza publikoak emateko oinarriak ezarri ziren.

2. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko abenduaren 15ean.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F1120578