256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3292/2011 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten duena, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 14ko 66/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostuak, tramitazio bidean zen lekualdatze lehiaketa bidez hutsik geratzen zirenak, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an.

Irailaren 15eko 63/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2010eko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an.

Abenduaren 13ko 155/2010 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2010eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.

Azkenik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 2812/2011 Ebazpenaren bidez, bete gabe utzi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuak, eta lanpostu kopurua zehaztu zen, 14 hain zuzen, eta plantilla organikoko identifikazio zenbakiak adierazi ziren.

Hautaprobak amaituta, epaimahaiak gainditu zuten 13 izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen.

Deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkeztuta eta proposatutako izangaiek baldintzak betetzen dituztela ikusita, bidezkoa da izendatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanpostuak betetzeko: Silvia Carmona Labayen andrea, igoera txandako izangaia; eta Javier Eslava Uría, Iñaki Oroz Zabalza, Natalia Asenjo Jiménez, Diana Iragui Yoldi, Elena Vera Zarraluqui, Silvia Moriones Rey, Pedro Centeno Erro, Amaya Sobrino Alzueta, Elena González Hernández, Yolanda Amadoz Equísoain, Sofía Faus Áriz eta Iranzu Echávarri Múgica jaun-andreak, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Silvia Carmona Labayen andreari, 1041 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Javier Eslava Uría jaunari, 1330 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Iñaki Oroz Zabalza jaunari, 5808 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Natalia Asenjo Jiménez andreari, 6766 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Diana Iragui Yoldi andreari, 1327 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Elena Vera Zarraluqui andreari, 6775 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Silvia Moriones Rey andreari, 1092 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Pedro Centeno Erro jaunari, 1114 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Amaya Sobrino Alzueta andreari, 1078 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Elena González Hernández andreari, 1301 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Yolanda Amadoz Equísoain andreari, 1329 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Sofía Faus Áriz andreari, 7951 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Iranzu Echávarri Múgica andreari, 7741 lanpostua, Nafarroako Zerga Ogasuneko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Izendatuek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 2-2. solairua; Iruña) hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez badute lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Bete gabe uztea 1326 zenbakiko lanpostu hutsa.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea; orobat, adieraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2011ko abenduaren 5ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1120256