256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 1524/2011 prozedura

Aránzazu Chocarro Úcar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Caja Rural de Navarra S. Coop. de Créditok eskaturik, hipoteka bat dela-eta, Idoya López Pérezen, Juán de Dios Araque Gónzalezen eta Angel Luis Solchaga Pérezen aurka epaitegi honetan bideratu den 1524/2011 betearazpen prozesuan, erabaki da jarraian, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Hiri finka, merkataritzarako lokala, egungo Santos A. Ochandategui kaleko 30-42 zenbakietan, Iruñeko udal mugapean. 191,50 m²-ko azalera eraikia du.

Inskripzioa: 1283. liburukia, 754. liburua, 1. orria,

35.896 finka, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua, 3. zenbakiarekin.

Enkantearen ondorioetarako, finka 202.000 euroan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2012-02-02an eginen da, 10:15ean.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 2757 0000 05 1524 11 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Betearazpenpeko alderdiko kideak non diren jakiterik ez badago, ediktu honek jakinarazpena egiteko balioko du.

Iruñean, 2011ko abenduaren 21ean.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1120615