256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

"ERRIOXA" JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN
KONTSEILU ARAUEMAILEA

10/2011 ofizio-zirkularra 2011ko abenduaren 14ko Osoko Bilkuran hartutako erabakia, berme-ziurtagiriak luzatzeagatiko nahitaezko kuotei eta haien balio fazialari buruzkoa

Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemaileak, ardo babestuen arloan ziurtatzen dituen ezaugarriak egiaztatzeko, luzatzen dituen berme-kontraetiketen eta zigiluen balio faziala ez da eguneratu 2009tik (eta lehenago, 2004an eta 1997an); horrexegatik, horien hornitzaileek egindako igoeren ondorioak horiei aplikatuz, prezio berriak ezarri dira, eta ondotik ageri dira, zehaztuta. Horrez gain, Deituraren eta haren Kontseilu Arauemailearen Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraikiz, bidezkoa da esandakoarekin lotuta eguneratzea ziurtagiri horiek luzatzeak dakartzan nahitaezko kuotak.

Horrenbestez, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemaileak, 2011ko abenduaren 14an eginiko Osoko Bilkuran, gai honi buruzko erabaki hau hartu zuen:

-Jakinarazten da 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera berme-agirietarako prezio berriak izanen duela indarra: 2,0655 eurokoa, mila aleko, paper koladunaren kasuan, eta 7,67 eurokoa, mila aleko, itsasgarrirako. Jakinarazten da, halaber, luzatzeagatiko nahitaezko kuota 2,0655 eurokoa izanen dela mila agiriko.

Bidezkoa da honen zabalkundea egitea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izateko.

Logroñon, 2011ko abenduaren 19an.-Kontseiluko burua, Víctor Pascual Artacho.

Iragarkiaren kodea: E1120551