256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa Ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

2011ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 23an, argitara eman zen Ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen aldaketaren hasierako onespena.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara. 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta sortuko ditu ondorio juridikoak.

I. ERANSKINA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifak

1.-4.a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak (hornidura): ezarritako kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKO KUOTA

(eurotan)

7 - 10 mm

4,76

13 mm

6,93

15 mm

15,09

20 mm

23,74

25 mm

33,42

30 mm

53,85

40 mm

97,12

50 mm

140,35

65 mm

150,45

80 mm

180,50

100 mm

300,64

150 mm

1.390,44

1.2. Kontagailuen alokairuko kuota finkoak.

Hilean, kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 230 zk., 84-09-25ekoa). Hartan konponketa eta kontserbazio gastuak sartzen dira.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuota finkoak.

Suteetarako aho bakoitzeko, 7,69 euro kobratuko da hiru hilabetean behin.

2.-4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia): ezarritako kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKO KUOTA

(eurotan)

7 - 10 mm

7,37

13 mm

9,24

15 mm

12,17

20 mm

14,07

25 mm

28,68

30 mm

40,82

40 mm

81,03

50 mm

121,82

65 mm

164,48

80 mm

200,86

100 mm

280,05

3.-4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak. Kontsumoa.

Kuota aldakorra: prezioa m³ bakoitzeko.

1. tarifa.-Etxeko erabilera etxebizitzetan eta erabilera lotuak. Ofizialki onartutako ikastetxeak sartzen dira, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergokoak: 0,438176 euro.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilera. Industria, merkataritza, bulegoak eta langelak sartzen dira tarifa honetan. Orobat, obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak, baita kirol instalazioetako erabilera kolektiboak ere, ureztatzea kenduta: 0,678614 euro.

3. tarifa.-Baratze, aisiako finka eta kirol instalazio partikularretako (igerilekuak) erabilera, eta ureztatzea.

-Lehendabiziko 25 m³ hiru hilabetean: 0,438176 euro/m³.

-Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 2,405673 euro/m³.

4. tarifa.-Erabilera konbinatuak.

4.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (industria edo merkataritzako jarduera ohiko bizilekuan).

-Lehendabiziko 65 m³ hiru hilabetean: 0,438176 euro/m³.

-Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 0,678614 euro/m³.

4.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztaketa edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekua, berdegunea, baratzea edo/eta igerilekua duena).

-Lehendabiziko 65 m³ hiru hilabetean: 0,438176 euro/m³.

-Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 2,190880 euro/m³.

4. tarifa, erabilera konbinatuen gainekoa, nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, den bezalakoa izateagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, aurreikusitako erabilera konbinaturen bat egiten ahal bada bertan. Erabilera bat baino gehiago egiten ahal dituenean, subjektu pasiboak ezin du inoiz haietako bakoitzeko kontagailu bat ezarri.

Aldi berean, 4.1 eta 4.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak izan ditzakeen etxebizitzari, hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa aplikatuko zaio eta, zalantza izanez gero, 4.2 tarifa.

Subjektu pasiboa familia ugarikoa bada, lehen 65 metro kubikoak 80tara igoko dira.

Famila ugarikoa dela frogatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1. Eskaera.

2. Familia ugariaren txartela.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

5. tarifa.-Erabilera soziala, ongintzako zentroak barne: 0,438176 euro/m³.

6. tarifa.-Mankomunitateko ente ofizialen erabilera zerbitzuetan eta udal ureztaketan, baita erabilera publikoko jabetza pribatuko ureztatzea ere: 0,438176 euro/m³.

7. tarifa.-Udal zerbitzuen erabilera Mankomunatetik kanpoko erakunde ofizialetan, zisterna bidezko hornidura barne: 0,687335 euro/m³

8. tarifa.-Hornidura, kamioi zisternadunen bidez: 2,199474 euro/m³.

4.-4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Kontagailuaren diametroaren araberako urteko horniduraren kanona, halako bi.

5.-4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

-Eraikin berriak eta zaharberritutakoak, m² erabilgarrien arabera (proiektua): 0,687335 euro/m²

-Baratzeak:

Kopuru finkoa: 256,74 euro.

-Suteak:

Kopuru finkoa: 91,96 euro.

Kasu guztietan, erabilitako materialen kostua erantsiko da, %20 igota gastu orokor eta zeharkako gastu bezala.

6.-4.f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintza.

Kontsumitu edo zenbatetsitako m³ bakoitzeko, 0,695986 euro kobratuko da (astebete gutxienez eta 4 m³-ko bolumena astean).

7.-4.g) eta 4.h) artikuluetan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Ikuskapen irteera edo bisitaldi bakoitzeko, 49,28 euro kobratuko da.

8.-Murrizketa berezia, lanbidearteko gutxieneko soldata adinako pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honek arautzen baitu) aurreikusitako zergapeko egintzei dagokien kuotaren partea %50 murriztuko da orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbidearteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 1,2, gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin biziz gero, bien guztirako diru-sarrerak batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak -23koak barne- edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezgaituak), lanbidearteko gutxieneko soldata halako 0,2 gehituko zaie aipatu muga ekonomikoei, menpeko pertsona bakoitzeko.

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbidearteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzaileak berak edo etxean harekin bizi direnek sarrera horiek eskuratzen badituzte. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Jasotako prestazioaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen dirusarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

4. Udal Erroldako Bizikidetzako Ziurtagiria

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak ur hornidurari eta saneamenduari buruzko kontratuaren titularra izan beharko du.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Tafallan, 2011ko abenduaren 26an.-Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1119007