256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Atarrabia

2011ko plantilla organikoko aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan baita, behin betiko onetsi da Atarrabiako Udalaren 2011ko plantilla organikoko aldaketa, hain zuzen ere Kontu-hartzailetza postuaren hizkuntza eskakizuna zehazteari dagokiona, euskara jakin beharra galdatzen baita C-1 mailarekin, Atarrabiako Udalak 2011ko urriaren 27ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi bezala. Erabaki hori 2011ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean.

Atarrabian, 2011ko abenduaren 14an.-Alkatea, Pedro Jose Gastearena García.

Iragarkiaren kodea: L1120276