256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2011ko plantilla organikoko hasierako aldaketa

Atarrabiako Udalak, abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal honen plantilla organikoko aldaketa hau, 2011ko ekitaldiari dagokiona: udaltzain lanpostu bat sortzea, C mailakoa, 02 04 01/17 zenbakia duena, euskararen B-1 mailako ezagutza eskatzen duena; orobat erabaki zuen lanpostu hori aurtengo ekitaldiko lan publikoaren eskaintzan sartzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236. artikuluari dagokionez xedatua kontuan izanik, onetsitako aldaketa Udalaren iragarki ohol ofizialean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Atarrabian, 2011ko abenduaren 2an.-Alkatea, Pedro José Gastearena García.

Iragarkiaren kodea: L1119669