256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2012ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Bidankozeko Udalak, 2011ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2012ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Bidankozen, 2011ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Alberto Mainz Urzainqui.

Iragarkiaren kodea: L1120637