256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ

2012ko karga-tasak

Urrozko Udalak, 2011ko urriaren 25ean egin bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2012ko karga-tasa hauek onetsi zituen aho batez:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,18.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea.-Karga-tasa: %12.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki honek 2012ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Urrotzen, 2011ko abenduaren 19an.-Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L1120341