256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2012ko ekitaldian indarra izanen duten tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak

Ultzamako Udalak, 2011ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea honako udal ordenantza hauetako aldaketa: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, Gizarte etxea erabiltzeko prezio publikoak eta Udal karpa alokatzeko prezioa. Gainera, ondotik ematen diren udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatu dira 2012rako:

ZERGAK

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21.

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,45.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

Jarduera ekonomikoak: 1,1 indizea aplikatuko da gutxieneko kuoten gainean.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

-Sorrarazpena egiteko unean lurrak duen balioaren gainean ondoren zehazten diren portzentajeak ezarri dira:

  • Batetik bortz urte bitartekoa: 2,4.
  • Hamar urte bitartekoa: 2,3.
  • Hamabortz urte bitartekoa: 2,2.
  • Hogei urte bitarrtekoa: 2,2.

-%13ko karga-tasa ezarri da, urteko.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

1.
Ordenantza fiskala, Agiriak luzatu
eta tramitatzeko tasak arautzen dituena

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1. Agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak eta fotokopiak.

-DINA A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,10 euro.

-DINA A-4 tamainako orri bakoitzeko, koloreetan: 0,30 euro.

-DINA A-3 tamainako orri bakoitzeko: 0,15 euro.

-DINA A-3 tamainako orri bakoitzeko, koloreetan: 0,45 euro.

-DINA A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,20 euro.

-DINA A-3 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,30 euro.

-Artxiboko agirien fotokopiak: 4 euro.

b) Agiriak konpultsatzea.

-Konpultsa bakoitza: 1,00 euro.

-2-20 konpultsa, bakoitzeko: 0,60 euro.

-21 konpultsa baino gehiago, bakoitzeko: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak, bakoitzeko: 1,20 euro.

d) Faxak bidaltzea.

-DINA A-4ko tamainako orria: 0,15 euro.

-DINA A-3ko tamainako orria: 0,20 euro.

e) Plastifikatzea.

-DINA A-4ko tamainako orria: 0,50 euro.

f) Koadernatzea.

-DINA A-4ko tamainako orria: 10 euro.

2. Egiaztagiriak.

Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.

Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4 euro.

Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 15 euro.

3. Arma txartelen tramitazioa.

-Arma txartel batengatik: 5,20 euro.

-4 arma txartelengatik: 10,40 euro.

-5 arma txartelengatik: 12,40 euro.

4. Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 9,80 euro.

5. Ahalmenak askiestea.

-Askieste bakoitza: 6,25 euro.

6. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

-Ordenantzak, ale bakoitza: 11 euro.

-Aurrekontuak, ale bakoitza: 11 euro.

7. Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 11 euro.

9. Ordainagiri helbideratuak itzultzea (Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik): 1,5 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

2.
Ordenantza fiskala, Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateko tasak arautzen dituena

Tarifen eranskina

I. epigrafea.

Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikuspena.

-Jarduera sailkaturako lizentzia bakoitza: 624 euro.

-Jarduera kaltegaberako lizentzia bakoitza: 208 euro.

II. epigrafea.

Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

-Irekitzeko lizentzia bakoitza. Jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 250 euro gutxienez eta 720 euro gehienez.

III. epigrafea.

Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak egin ondotik, haiek egiaztatu behar direnean edo baimena behar dutenean jarduera handitu, berriz kalifikatu, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko.

A) Jarduera handitzeagatik, jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 260 euro gutxienez eta 748,8 euro gehienez.

B) Berriz kalifikatzeagatik edo sailkapena aldatzeagatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren arteko aldea ordainduko da, eta gutxienez 260 euro.

C) Titulartasuna aldatzeagatik eta negozioa laga edo eskualdatzeagatik, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuotaren %70 ordainduko da; betiere, 260 euro gutxienez eta 748,8 euro gehienez. Salbuespena da eskabidea sei hilabeteko epean egitea aurreko titularrari Udalak lizentzia ematen dionetik hasita, orduan 260 euro ordainduko baita.

3.
Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak
erabiltzeko tasak arautzen dituena

Tarifak

-Tarifa merketzeko, minusbalioa Udalean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (ziurtagiriak, txostenak...).

1.-Instalazio guztiak erabiltzeko abonamendua: 62,40 euro/urtea.

Deskontuak: lehenbizi zaharrenak ordainduko du eta ondotik deskontua aplikatuko zaie lehen mailako familia unitateko gainerako kideei, honelaxe:

Familiako bigarren kideagatik: %10.

Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

2.-Udalak kudeatzen duen igerileku estali gabea.

a) Denboraldiko abonamendua:

-5 urte bitarte: dohainik.

-Haurrak (5-16 urte): 31,20 euro.

-Helduak: 46,80 euro.

-Erretiratuak eta %33ko minusbalioa baino gehiago dutenak: 20,80 euro.

Deskontuak:

-Familiako bigarren kideagatik: %10.

-Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

b) 1. Eguneko sarrerak.

-5 urtera bitarte: dohainik.

-Haurrak (5-16 urte): 5,20 euro.

-Egun erdia (15:00etatik aitzina): 3 euro.

-Helduak: 7,30 euro.

-Egun erdia (15:00etatik aitzina): 4 euro.

-Erretiratuak eta %33ko minusbalioa baino gehiago dutenak: 5,20 euro.

-Egun erdia (15:00etatik aitzina): 3 euro.

c) Talde antolatuen sarrerak:

-10 lagunen taldeak:

-Haurrak (16 urte bitarte): 20,80 euro.

-Helduak: 36,40 euro.

-10 lagunen taldeak:

  • Haurrak (16 urte bitarte): 37,45 euro.
  • Helduak: 68,65 euro.

3.-Igeriketa ikastaroak.

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (16 urtetik gora): 30,00 euro/laguna/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 urtetik 16ra bitarte): 25,00 euro/laguna/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 15,00 euro/laguna/ikastaroa.

4.-Futbol zelaia.

a) Ordu eta erdiko alokairua: 46,80 euro.

%50eko deskontua hurrengo ordu eta erdian alokatuz gero.

b) Ordu eta erdiko alokairua (lehiaketa): 20,80 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 20,80 euro.

5.-Pilotalekua.

a) Abonatuak:

-Argia, ordubete: 5,50 euro.

b) Abonatu gabeak:

-Kantxa, argiarekin, ordubete: 16,50 euro.

-Kantxa, argirik gabe, ordubete: 11,00 euro.

c) Abonatuak abonatu gabeekin:

-Kantxa, argiarekin, ordubete: 14,3,00 euro.

-Kantxa, argirik gabe, ordubete: 8,80 euro.

d) Profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduak:

-Kantxa, argiarekin, ordubete: 19,80 euro.

-Kantxa, argirik gabe, ordubete: 16,50 euro.

6 lagunetik goiti taldetzat hartuko da.

6.-Kiroldegia, taldeentzat.

-Alokairua, ordubete: 27,50 euro.

-Argiak: Ordubete: 5,50 euro.

%50eko deskontua, bigarren ordua alokatuz gero.

-Alokairua, ordubete, lehiaketa baterako izanez gero: 22,00 euro.

-Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 18,70 euro.

-Kirola ez bertze jarduera eta ikuskizunak:

a) Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 1.320,00 euro.

b) Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 330,00 euro.

c) Kirolez kanpoko erabilerengatik, ikuslerik gabe: 330,00 euro/eguna.

Oharra: 600,00 euroko bermea eskatuko da.

7.-Udal instalazioetarako txartelaren ale bikoiztua: 20 euro.

8.-Udal karpa alokatzeagatik:

-700 euro (gehi dagokion BEZa) alokatzen duen entitateak gutienez ere 2 lagunen ekarpena egiten badu karpa muntatu eta desmuntatzeko.

-1.100 euro (gehi dagokion BEZa) gainerakoetan.

-Garraioko kostua alokatzen duen entitateari kobratuko zaio, udal mugapearen barnean egiten denean salbu.

4.
Ordenantza, Udalaren baskula erabiltzeko
prezio publikoak arautzen dituena

Eranskina

A) Pisaldi bakoitza:

-0tik 10 tonaraino: euro bat.

-10etik 20 tonaraino: 1,60 euro.

-20 tonatik goiti: 2,20 euro.

B) Urteko txartel magnetikoa erostea:

-Txartel 1etik 4 bitarte, bakoitza: 165,00 euro.

-5 txarteletik goiti, bakoitza: 33,00 euro.

C) Txartelaren ale bikoiztua, jatorrizkoa hondatu edo galtzearen ondorioz emana: 33,00 euro.

5.
Ordenantza, Hirigintzako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena

Tarifen eranskina

I. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

1.1. Lurzatiketa lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 62,4 euro.

1.2. Bizitegietako eraikinak zaharberritzeko obra lizentziak: Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10.

1.3. Obra lizentziak, eraitsi, eraiki, zaharberritu, instalazioak egin eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako: Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,50.

1.4. Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 208 euro.

1.5. Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 156 euro.

II. epigrafea.-Hirigintzako kontsultei erantzutea.

-Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 52 euro.

-Txostenak egiteagatik: 20,80 euro.

6.
Arau fiskala, "Larraintzarko Benta" gizarte etxeko
aretoak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena

Tarifen eranskina

A) Ekitaldi aretoa.

-4 ordurako uztea.

  • 1. multzoa: 50 euro.
  • 2. multzoa: 70 euro.
  • 3. multzoa: 100 euro.

-Egun osorako uztea.

  • 1. multzoa: 80 euro.
  • 2. multzoa: 120 euro.
  • 3. multzoa: 175 euro.

B) Areto txikiak (1, 4, 5 eta 6. aretoak).

-4 ordurako uztea.

  • 1. multzoa: 0 euro.
  • 2. multzoa: 15 euro.
  • 3. multzoa: 30 euro.

-Egun osorako uztea.

  • 1. multzoa: 0 euro.
  • 2. multzoa: 25 euro.
  • 3. multzoa: 45 euro.

C) Areto handiak (2. eta 3. aretoak).

-4 ordurako uztea.

  • 1. multzoa: 0 euro.
  • 2. multzoa: 30 euro.
  • 3. multzoa: 50 euro.

-Egun osorako uztea.

  • 1. multzoa: 0 euro.
  • 2. multzoa: 45 euro.
  • 3. multzoa: 75 euro.

Irizpde berekin, tarifa hauek gainerako udal eraikinetan dauden bertze areto edo toki batzuk alokatzen direnean aplikatuko dira orobat.

Zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsita geldituko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Larraintzarren (Ultzama), 2011ko abenduaren 1ean.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1119933