256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioan 2012ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatu beharreko zerga-tasen onespena

Udalak, 2011ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, 2012ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa onetsi du, %0,2590 izanen baita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2011ko abenduaren 22an.-Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1120635