256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2012ko aurrekontu orokor eta bakarra

Tuterako Udaleko agente exekutiboak aditzera ematen du honako hau:

Udalak, 2011ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, onetsi egin zen 2012. urteko aurrekontu orokor eta bakarra. Hona hemen:

-Udalaren aurrekontu arrunta.

-Udalaren Ur Batzordearen aurrekontu arrunta.

-"Castel-Ruiz" Tokiko Enpresa-Entitate Publikoaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Udal Idazkaritzan egonen da jendaurrean, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten emandako epean, alegia, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2011ko abenduaren 22an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1120634