256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Ordenantza fiskalak, 2012ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen dutenak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2011ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalen multzoa, 2012ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izateko.

2011ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11n, argitara eman zen horien hasiera onespena, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko eman zen 30 egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu dira 21. ordenantzaren aurka, alegia, Telefonia mugikorreko zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek jabari publikoko erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantzaren aurka. Gainerako ordenantzen aurka alegaziorik aurkeztu ez denez, horiek behin betiko onetsiak daude.

Ondotik ematen da 2012ko ordenantzen testu osoa, salbu eta 21. ordenantzarena "Telefonia mugikorreko zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek jabari publikoko erabilera pribatibo edo aprobexamendu bereziaren tasa arautzen duenarena", hain zuzen ere haren aurka alegazioak aurkeztu direlako eta oraindik ebatzi gabe daudelako; hori guztia orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betezeko.

Tafallan, 2012ko abenduaren 21ean.-Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

0. ORDENANTZA FISKALA:
ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

I. kapitulua

Printzipio orokorrak

Xedea.

1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

Zergaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea.

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere -halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan-, agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

Ezin izanen dira aplikatu foru lege batean espresuki ezartzen diren hobari fiskalak baizik, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zergapeko egintzaren edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Aplikazio eremua.

3. artikulua. Ordenantza fiskalek arauak udal mugape osoan betearaziko dituzte.

II. kapitulua

Zerga harremanen elementua

Zergapeko egintza.

4. artikulua. Zergapeko egintza izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko betebeharra sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak osatuko du zergapeko egintzaren zehaztapena, lokabetasunerako arrazoiak zein diren eta zerga ordaindu beharra zer baldintzetan sortzen den aipatuz.

Subjektu pasiboa.

5 artikulua.

a) Subjektu pasiboa pertsona fisiko edo juridikoa da, zeina, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularraren arabera, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadun nahiz zergadunaren ordezkari gisa.

Zergaduna pertsona fisiko edo juridikoa da, zeini ordainarazpen bakoitzeko ordenantza partikularrak zergapeko egintzari darion zerga ezartzen baitio, bakarka edo beste batzuekin batera.

Zergadunaren ordezkaria subjektu pasiboa da, zeina, ordenantzak hala beharturik eta haren ordez, obligatua baitago zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera.

b) Subjektu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, zeinek, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeen bereizitako ondare bat osatzen baitute.

6. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ezin dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatu.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen Udal Administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak ukatu gabe.

Egoitza fiskala.

7. artikulua. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea bere ohiko bizitegia izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, bere egoitza soziala, betiere bertan baldin badago zentralizatua haren administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokira igorriko dira afera horiek.

Udal administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatzen ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, tributu administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez. Administrazioari dagokionez, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez zuzentzen ahal du subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria.

8. artikulua. Karga-oinarritzat hartuko da:

a) Zergapeko egintza ezarpen modulutzat kalifikatzea, tributu-zorra kopuru finkotan mugatzen denean.

b) Zergapeko egintzaren kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, tributu-zorra zehaztera iristeko.

c) Zergapeko egintzaren balorazioa diru unitatetan, udal administrazioak kontutan hartutakoa. Horri buruz, eta kasuan kasu, behar diren murriztapenak egin ondoren, tasa egokia aplikatuko zaio tributu zorra zehaztera iristeko.

9. artikulua. Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zergapeko egintzak jarraitutasunez gertatzen badira.

III. kapitulua

Tributu-zorra

Kuotaren zehaztapena.

10. artikulua. Kuota honela zehaztuko da:

a) Dagokion ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.

b) Ordenantza partikularretan finkatutako tarifen arabera. Tarifa horiek karga-oinarriaren gainean aplikatutakoak dira.

c) Zerga-oinarriaren balioari dagokion karga-tasa proportzional edo progresiboa aplikatuz.

d) Oro har, kontribuzio berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa subjektu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuz, dagokion ordenantzan finkatutako moduluen arabera.

Salbuespenak eta hobariak.

11. artikulua. Honetan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsi dituen edo onets ditzakeen gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zerga-zorra.

12. artikulua. Tributu-zorra subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu-kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Aurrekontuen Legean zehaztutako berandutza-korritua.

c) Tributuei buruzko Lege Orokorraren 52. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamenduko errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Erantzukizuna tributu-zorra ordaintzean.

13. artikulua. Zergapeko egintzan bi titular edo gehiago batera agertzen badira, lagunkide dira denak udal ogasunarekiko obligazioetan. Salbuespen bakoitzari dagokion ordenantza partikularrak adierazten badu subjektu pasiboekin batera beste erantzulerik badela, behineneko izaeraz edo subsidiarioki subjektu pasiboei dagokienean, ulertuko da nor bere graduaren barrenean delarik, betiere erantzukizuna solidarioa dela.

14. artikulua. Partaidekideak edo titularkideak, 6. artikuluaren b) idatz-zatiak aipatzen dituen entitate juridiko edo ekonomikoen kide diren aldetik, solidarioki erantzun beharko dute, aipatu entitateen tributu obligazioetan bakoitzak duen partaidetzaren arabera.

15. artikulua.

1. Pertsona juridikoek egindako arau-hauste arin, omisiozko nahiz iruzurrezkoen erantzule izanen dira subsidiarioki horien administratzaileak, asmo txarrez edo axolagabekeriaz, hautsitako tributu obligazioak betetzeko beren ardurapeko egintza beharrezkoak egiten ez badituzte, edo beren menpeko direnek egin behar dutena ez egitea onartzen badute, edota arau-hauste horiek sortarazten dituzten akordioak egiten badituzte. Halaber, beren jardunak utzi dituzten pertsona juridikoek pagatzeke utzitako tributu obligazioen erantzule subsidiario izanen dira, nolanahi ere, horien administratzaileak.

2. Sozietate edo entitateen administratzaileak, sindikoak, esku-hartzaileak, orohar, porrota edo lehiaketen likidatzaile diren aldetik, axolakabez edo asmo txarrez, zorpidetutako eta subjektu pasibo bakoitzari egozten ahal zaizkion tributu obligazioak erabat betetzeko beharrezko diren kudeaketak egiten ez badituzte, entitateari dagokionean eurak izanen dira erantzule subsidiarioak, baina duten gradua ikusirik era solidarioan.

16. artikulua. Tributu obligazioen erantzule solidario izanen dira, obligazio horiek ukitu ez arren, iruzur gisa kalifikatzen diren tributu-hausteetan gezur bidez eragile diren edo era berean zuzenki eta garrantzi handiz subjektu pasiboarekin lankidetzan ari diren guztiak.

17. artikulua.

1. Erantzukizun subsidiarioa eskatu ahal izateko, nahitaezkoa da subjektu pasiboaren kaudimen gabezia aldez aurretik deklaratzea, aitorpen horren aitzin, bidezko diren arreta neurriak hartzea ukatu gabe.

2. Administrazio ekintza erantzule subsidiarioei iraganarazteko, aldez aurretik administrazio jarduketa bat beharko da, erregelamendu bidez jakinaraziko dena, une hartatik aitzinera subjektu pasiboaren eskubideen jabe eginez. Horren arduradunari diru-sarrera egiteko emanen zaion borondatezko epea iragan ondoren ordainketarik egiten ez badu, besterik gabe diru-bilketako nahitaezko bidean aurrikusitako errekargua pairatuko du eta zorra bide hori erabiliz galdatuko zaio.

Tributu-zorraren iraungipena.

18. artikulua. Tributu-zorra honela iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribatu delako.

c) Ordainezintasuna frogatuta dagoelako.

d) Konpentsatu delako.

19. artikulua. Udal ordainarazpenen pagamendua, bitartekoei, moduari, epeei eta sortzen dituen gainerakoei dagozkienetan, diru-bilketari buruz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen IV. kapituluko 5. Atalean finkatzen diren preskripzioen bidez arautuko da.

20. artikulua. Lau urteren buruan ondoko eskubide eta ekintzak preskribituko dira:

a) Subjektu pasiboen alde:

-Tributu-zorra zehazteko udal administrazioak duen eskubidea, likidazio egokiaren bitartez, eta sorrarazpena egin zen egunetik hasita.

-Likidatutako tributu-zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko ordainketako epea akitzen den egunetik hasita.

-Tributu arloko zehapenak jartzeko ekintza, arau-hauste bakoitza egin zen egunetik hasita.

b) Administrazioaren alde, jaso behar ez ziren sarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik hasita.

21. artikulua.

a) Aurreko artikuluaren a) atalak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:

-Subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik, zergapeko egintza bakoitzagatik sortutako ordainarazpenaren aitorpena, arautzea, ikuskaritza, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta diru-bilketa erdiesteko egindako edozein ekintza administratiboren eraginez.

-Edozein motatako erreklamazio edo errekurtsoen aurkezpenaren bidez, baldin eta, udal administrazioari berari egozten ahal zaion errua dela medio, administrazio horrek ebazpenik ematen ez badu hartarako ezarritako epearen barrenean, preskripzio epea berriz ere hasiko da kontatzen aipatu epe hori iragandakotzat jotzen den unetik aurrera.

-Subjektu pasiboak edozein jarduketa eginda tributu-zorra ordaindu edo likidatzeko.

b) Aurreko artikuluaren b) atalaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da diru-sarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fedemailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko udal administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.

22. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe.

23. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu-zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungita geldituko da.

IV. kapitulua

Tributuen arloko arau-hausteak eta haien zehapenak

Tributuen arloko arau-hausteak.

24. artikulua.

1. Tributu arloko arau-hausteak dira, bai foru lege honetan bai toki entitateen ogasuna arautzen duten gainerako legezko xedapenetan azaldu eta zehatzen diren ekintzak eta ez-egiteak. Arau-hausteak zabarkeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.

2. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako ekintzak edo omisioak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Lege honen 62. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa edo laguntza ematera beharturik dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3. Legez arau-haustetzat hartzen diren egintzek edo egin gabe utzitakoek honako kasuetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Tributu gaietan obratzeko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbestekoetan.

c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, beren botoa gorde dutenendako edo erabakia hartu zeneko bileran egon gabeendako.

4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo gainerako behartuen tributu egoera erregularizatzean, tokatzen diren kuota eta errekarguez gain, dagokion berandutza korritua eskatuko da.

5. Toki administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdizio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua, eta ez dio administrazio prozedurari segidarik emanen epai agintariek epai sendoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Ministerio Fiskalak espedientea itzultzen ez duen bitartean.

Epaileek zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6. Deliturik antzematen ez bada, toki entitateak segida emanen dio zehapen espedienteari epaitegiek frogatutzat jo dituzten gertaerak oinarritzat harturik.

25. artikulua. Arau-hausteak bi motatakoak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

26. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeaketan edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu-obligazio edo betekizunak ez konplitzea, arau-hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

27. artikulua. Arau-hauste larriak honako hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea tributu-zor osoa, edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, zerga-onurak edo itzulkinak bidegabe baliatu edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio jardunbidearen bidez eskatzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.

Zehapenak.

28. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diru bidezko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala aplikatuko da zerga kuotaren, ordaindu gabeko kopuruen eta bidegabe lorturiko onura edo itzulkinen zenbatekoaren gainean.

29. artikulua.

1. Arau-hauste arin bakoitzak 6,01 eurotik 901,52ra bitarteko zehapena izanen du.

2. Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,51etik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.

3. Arau-hauste larriei diru bidezko isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren %50etik %150era bitartekoa, 32. artikuluan aipatutako murrizketa deusetan ukatu gabe.

4. Orobat, zilegi izanen da berandutzaren korrituak eskatzea borondatezko epea bukatzetik zerga-egoera bere onera ekartzen duen likidazioa egin arte iragandako denboraren arabera.

Zehapenen graduazioa.

30. artikulua.

1. Tributu zehapenak graduatzeko honakoak hartuko dira kontutan:

a) Tributu arloko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin diren.

b) Toki-entitatearen ikerketa-lanei trabak jarri, uko edo aurka egin zaien.

c) Arau-haustea egitean iruzurrezko bideak erabili diren edo bertze norbait tarteko egin den.

d) Aitorpenik aurkeztu ez ote den edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztu ote diren, horrek tributu-zorra gutxitzea badakar berekin.

e) Formazko edo laguntza emateko betebeharrak nork bere kabuz bete ez ote duenedo berandu bete ote duen.

f) Zerga kudeaketarako zer-nolako munta duten eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek eta, oro har, ez betetzeak eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak.

2. Graduazio-irizpideak aldi berean aplika daitezke.

e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arinei dagozkien zehapenak graduatzeko baizik ez dira erabiliko. d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriei dagozkien zehapenak graduatzeko baizik ez da erabiliko.

Zehatzeko prozedura.

31. artikulua. Administrazio egintzak luzatu behar dituzten organoek zehapenak erabaki eta ezarriko dituzte, interesdunari entzutea eman ondoren; administrazio egintza horietan tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak eginen dira eta, betiere, behar den espedientea ireki aurretik.

Zehapena gutxitzea.

32. artikulua. Tributu arloko arau-hauste larrien zehapenen zenbatekoa %30 murriztuko da, subjektu arau-hausleak edo, bestela, erantzuleak adierazten badu egiten zaion erregularizazio proposamenarekin ados dagoela.

33. artikulua.

1. Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da edo preskripzioz.

2. Subjektu arau-hausleak hiltzean, gauzatu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmitituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena ukatu gabe. Inoiz ez zaio zehapenik beste bati transmitituko.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

V. kapitulua

Kudeaketa arauak

Tributu kudeaketa hasteko moduak.

34. artikulua. Tributuen kudeaketa honela hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu-aitorpena.

35. artikulua.

a) Tributu-aitorpentzat hartuko da zergapeko egintza baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zergapeko egintza biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.

b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren hartu-agiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.

d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, udal administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den beste arrazoiren batengatik.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra.

36. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergapeko egintza gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste soiltzat hartuko da eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Aurkezpenaren ondorioak.

37. artikulua.

a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta datu gehiago ematea ere bai, eta orobat aurkitu diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpenaren likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

c) Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

Tramitatzeko epeak.

38. artikulua.

a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza egiteko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arteko denbora; betiere hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Ikuskatze kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.

b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du erran nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesdunei arrangura erreklamazioa aurkezteko baimena ematen die.

c) Tramitazio akatsen kontrako kexako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, bereziki, akats horiengatik prozedura gerarazten bada, jarritako epeak hausten badira edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak egiten ez badira. Kexa baiesten bada, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekiko da, horretarako arrazoirik izanez gero.

Ikerketa eta ikuskapena.

39. artikulua. Udal administrazioak ikertuko ditu zergapeko egintza osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

40. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den edozein argibide-aurrekari ikuskatuko dira.

41. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskatze lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zergapeko egintzarekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

42. artikulua.

a) Ikuskaritza jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:

-Eginbidea norena den (izen-deiturak) eta bertan zeren kariaz edo ordezkaritzaz agertzen den.

-Zergapeko egintzaren funtsezko elementuak eta hura subjektu pasiboari atxikitzekoak.

-Bidezko jotzen diren tributu egoerak.

-Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.

b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekiko bere adostasuna adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonarik izenpetzen ez badu, dagokion espedientea irekiko da izenburutzat aipatu akta izanen duela, eta bertan subjektu pasiboari bere alegazioak aurkez ditzan hamabost eguneko epea emanen zaio.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

Salaketa.

43. artikulua.

a) Toki entitateen ikerketa salaketa bidez hasten ahal da. Ez dira bat salaketa jartzea eta administrazioari laguntza emateko obligazioa.

b) Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.

Ordainarazpenen likidazioa.

44. artikulua.

a) Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du: likidazioa eginen da, tributu-zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

b) Behin betikotzat hartuko dira:

-Zergapeko egintzaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

-Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak izan.

45. artikulua.

a) Likidazioak egiterakoan administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, handitze hori sorrarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak zehatz azalduz, egiten den likidazioarekin batera.

46. artikulua.

a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

-Haien funtsezko elementuak.

-Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.

-Tributu-zorra ordaintzeko tokia, epea eta modua.

b) Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu-zorraren ordainketa egiten duenean.

c) Subjektu pasiboei zuzenean emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza aipatu ez badute, Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatzeko epe horretan behar bezalako protesta egin bada salbu.

47. artikulua. Subjektu pasibo beraren gaineko ordainarazpenen likidazioa eta diru-bilketa egintza bakar batean fusionatzen ahal dira, eta horrelakoetan ondokoak eskatuko dira:

-Likidazioan jaso beharko dira kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak, halako eran non fusionatzen diren likidazioak oro zehazturik eta bereizturik geratuko baitira.

-Diru-bilketan bereizirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horiek batuz finkatuko da ordainarazi beharreko zor fusionatua.

Zergadunen zentsuak.

48. artikulua. Ordenantza partikularrean berean zehazten diren kasuetan, udal administrazioak, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatuko ditu. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Udalak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

49. artikulua.

a) Zergadunen zentsua eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

b) Erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen mudantzaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

50. artikulua. Zergadunen zentsuek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bestelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

VI. kapitulua

Diru-bilketa

Ordainketa aldiak.

51. artikulua.

a) Diru-bilketa egin daiteke:

-Borondatezko aldian.

-Derrigorrezko aldian.

b) Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko ordainketaren aldian, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere eginbeharra betetzen ez badu, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

Zorren sailkapena diru-bilketari dagokionez.

52. artikulua.

a) Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu-zorrak, diru-bilketari dagokionez, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.

b) Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

c) Jakinarazpenik gabeko zorrak dira banakako jakinarazpenik behar ez dutenak, zuzenean subjektu pasiboek ezagututako zergadun zentsuetatik etortzeagatik, tributu-zorra aldiro aldatzen bada ere, dagokion ordenantzan aurretiaz zehaztutako errekargu edo tasa igoeren aplikazioagatik.

d) Norberak likidatutakoetan subjektu pasiboak, efektu tinbratuen bidez edo aitorpen-likidazioa egitean, aldi berean tributu-zorraren ordainketa egiten du.

Ordainketa tokia.

53. artikulua.

a) Udal administrazioaren aldeko zorren diru-sarrera bertako kutxan eginen da, non eta ordainarazpen bakoitzari dagozkion ordenantza partikularrak espresuki agintzen ez duen diru-sarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako kutxetan egin daitekeela edo egin behar dela.

b) Era berean, bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere sartzen ahal da tributu-zorra, ordaindu behar duenak ordenantza honen 56. artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiliz.

Ordainketa epeak.

54. artikulua.

a) Tributu-zorrak honela ordainduko dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan-banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epean; borondatezko ordainketarako epearen lehenbiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

3. Subjektu pasibo berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen Ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergapeko egintza sortzen den egunetik aurrera.

Ordaintzeko modua.

55. artikulua. Tributu-zorren ordainketa eskudirutan eginen da edo, bestela, efektu tinbratuen bitartez, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada, ordainketa eskudirutan eginen da.

56. artikulua.

a) Tributu-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

-Indarra duen dirua.

-Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

-Bankuko edo Aurrezki Kutxako kontu korronteko taloia.

-Banku txekea.

-Banku edo aurrezki kutxako abonamendu edo transferentzia gutuna, Udalaren alde propio irekitako kontuetan.

b) Orain arte adierazitakoa goiti-beheiti, zor horien banku edo aurrezki kutxa bidezko helbideratzea erabakitzen ahal da, eta horrelakoetan entitatea subjektu pasiboaren administratzaile ariko da, horrek baimendu dizkion zorrak ordainduz. Helbideratze horrek ez du besterik behar udal diruzaintzara, bankura edo aurrezki kutxara aldez aurretik idatzitako abisua baitzen; bertan helbideratze horretan sartzen diren zerga kontzeptuak adieraziko dira.

c) Geroko mugaeguna duen ordainagiri baten kobrantzak ez du lehenagokoak ordaindu direla erran nahi, eta ez du zorpekoak direnak eskuratzeko Udalak duen eskubidea iraungitzen ere.

VII. kapitulua

Errekurtsoak

57. artikulua. Behin ordenantza fiskalak eta horien aldaketak behin betikoz onetsirik, onespen horren kontra egiten ahalko da, bai eta kudeaketa, ikuskapen eta tributu bilketarako egintzen kontra ere, Nafarroako toki entitateen egintzak eta erabakien kontra jotzeko indarrean dagoen errekursoen araubide orokorrari jarraikiz.

58. artikulua.

1. Bidezko errekursoak paratzeko ez da beharrezkoa izanen galdatutako diru kopurua aurretik ordaintzea.

2. Errekurtsoa paratzeak ez du geldiaraziko inpugnatu den egintzaren betarazpena, horrek dakartzan legezko ondorioekin, likidatutako kuota edo eskubideen, korrituen, errekarguen eta kostuen bilketa barne. Nolanahi ere, interesdunak hala eskatzen badu, inpugnatutako egintzaren betearazpena eten eginen da, ondoko kasuetan:

a) Ondoko bermeetako bat Udaleko Diruzaintzan aurkezten bada:

-Eskudirua gordailatzea.

-Abal edo fidantza solidarioa, bankuetxe, aurrezki- kutxa, kreditu-kooperatiba edo elkarren bermerako sozietate batek emana.

-Fidantza pertsonala eta solidarioa, hiriko bi zergadunak emana, zorrek 1.502,53 euro baino gutxiago egiten badute, soilik; zergadun horiek eguneratuak izan behar dituzte Tafallako Udalari ordaintzeko betebeharrak.

b) Salbuespenez, bermerik gabe etetea bidezkoa bada, indarra duten arauekin bat.

3. Emaniko bermea balioduna izanen da bide administratiboan etendura mantentzen den bitartean. Bermeak bere indarra galdu badu edota bermatu beharreko kopurua handiagoa bada, errekarguak, korrituak edo gehitutako beste erantzukizun batzuk direla eta, berme berri bat aurkeztu beharko da edota aurrekoa osatu.

Zorra premiamenduko prozeduraren barnean dagoenean, bermeak, zor nagusiaz gain, %25 berdindu beharko du, premiamenduzko errekargu, korritu eta sor daitezkeen kostuak direla medio.

4. Tributu arloko zehapenen exekuzioa berehala etenen da, inolako bermerik aurkeztu behar gabe, baldin eta haien kontra bidezko den errekursoa aurkezten bada, behar den era eta epeetan; hala bada, ezin gauzatuko dira bide administratiboan irmoak izan arte.

59. artikulua. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela-eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat aurkezteko, galdatutako kopurua aitzinetik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena geldituko, interesdunak ez badu udal diruzaintzan uzten likidazioaren zenbatekoa, gehi ehuneko hogeita bost, sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

VIII. kapitulua

Karriken sailkapena

60. artikulua. Ondorio fiskalei dagokienez, kontuan hartuko dira katastroko poligonoak eta eremuak, horiek aplikatuko baitira ordenantza partikular bakoitzean ezarritakoari jarraikiz.

1. ORDENANTZA FISKALA:
HIRILURREN BALIO IGOERAREN
GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VI. Kapituluko 172.etik 178.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egintza

2. artikulua.

1. Zergapeko egintza hirilurren balio igoera da. Hura agerian jartzen ahal da bai horien jabetza edozein modutan eskualdatzearen ondorioz, bai horietaz baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzearen ondorioz.

2. Ondorio horietarako, ondokoak dira hirilurrak:

a) Hirilurzorua eta lurzoru urbanizagarri programatua.

b) Lurzoru urbanizagarri ez programatua, Hirigintzako jarduketa programa onesten den unetik.

c) Ibilgailuendako sarbideak dituztenak, bai eta ur hornidura, ur hustuketa nahiz argindar hornidura ere; edo bestela, azalera erdia eraikia dutelako eremu sendotuan daudenak.

d) Lur zatikatuak, nekazaritzako legeriaren aurka eginak badira.

3. Ez da zerga honen menpean egonen lurralde kontribuzioaren gaietarako landalurtzat jotzen diren lursailek izan duten balio gehikuntza.

Salbuespenak

3. artikulua. Honako egintzengatik agertzen diren balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta beren ondasun komunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, beste nolanahi egiten diren ondasun eskualdatze guztiak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

Hala ere, erran diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etenen ordenantza honen seigarren artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibortzio kasuetako epaia betetzeagatik bada.

d) Menpekotza eskubide edozertarikoak eratu eta eskualdatzea.

4. artikulua. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio igoerak, zerga hori ordaintzeko eginbidea honakoei egokitzen zaienean:

a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, autonomia erkidegoak, baita horien erakunde autonomoak ere, izaera administratiboa badute.

b) Tafallako udalerria eta bertan sartutako gainerako toki entitateak edo udalerri hori kide dutenak, eta haien erakunde autonomoak, izaera administratiboa badute.

c) Ongintzako kalifikazioa edo ongintza-irakaskuntzakoak duten erakundeak.

d) Gizarte Segurantza, montepioak eta mutualitateak kudeatzen dituzten entitateak, indarra duen legerian aurreikusitakoaren arabera eratuak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateei.

f) Itzulkizun diren kontzesio administratiboen titularrak, haiei atxikitako lurrei dagokienez.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Honakoak dira zergaren subjektu pasiboak zergadun gisa:

a) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, irabazi asmoz eratu edo eskualdatzean, lurraren erostuna, edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, kostu bidez eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona. Hala ere, erosleak zergadunaren ordezkoak eginen ditu, non eta erosle hori ez den subjektu salbuespena duten pertsona edo erakundeetakoa.

Erostunak zergadunaren ordezkoak egiten baditu, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erasatea.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Zerga honen oinarria da hirilurren balio igoera erreala, sorrarazpenaren unean agertzera emana eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.

7. artikulua. Lur eskualdaketetan, lurrek sorrarazpenaren unean izaten duten balioa, une horretan Hirilurreko ondasunen gaineko Kontribuzioaren ondorioetarako finkaturik dutena izanen da.

Hirilurren balioaren igoera erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

ZO= KB * U * %X, honakoak izanik:

ZO = Zerga-oinarria edota lurren balioaren igoera erreala.

KB = Lurraren balioa, katastroan.

U = Urte kopurua, balioaren igoera zenbat urtetan zehar gertatu den.

% X = Finkatutako portzentajea, lurraren balio igoera zenbat urtetan gertatu den kontuan hartuz osaturiko taula honi jarraikiz:

BALIOAREN IGOERA ZENBAT URTETAN GERTATU DEN

Urtebetetik 5 urtera

10 Urte bitarte

15 Urte bitarte

20 Urte bitarte

%3?6

%3?5

%3?4

%3?4

8. artikulua. Jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketa eta eskualdaketan, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den Udalak haren arabera kalkulatzen duen portzentajea finkoa, balio-zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu diren arauak aplikatuz kalkulatzen den eskubide horien balioa izanen da.

9. artikulua. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goititzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, balioaren igoera zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentajea, balioaren zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionez, balio hori aterako da eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun-modulutik edo, hori ez badago, hegalkin edo zorupean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denetik.

10. artikulua. Nahitaezko desjabetzapenak daudenean, azkenik, balio justuak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentajea.

Kuota

11. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatu ondokoa, alegia, %20.

Sorrarazpena

12. artikulua. Zerga sorrarazten da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamenduaren eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, eten edo ebatzi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, betiere egintza edo kontratu horrek irabazirik ekarri ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo bihurtu eta bost urteko epean, egin diezaiotela eskatzen badu; irabazi-ondorioak izan direla usteko da, interesdunek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik ekarri ez badute ere, etetea edo ebazpena deklaratzen bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da deus itzuliko.

Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.

Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori esekitzekoa bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori iraungitzailea bada, zerga eskatuko da, baldintza hori betetzen denean, behar den itzulketa egin behar bada ere, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.

Zergaren kudeaketa

13. artikulua. Zergadunak edo, hala balitz, haien legezko ordezkoak, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera, hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.

Aitorpen hori aurkeztuko da, zerga sorrarazten denetik hasita ondoko epe hauetan:

a) Bizidunen arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da, luzagarria, urtebetekoa izanen baita subjektu pasiboak hala eskatzen badu.

Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarraldia sortzen duten egintza edo kontratuak agertuko diren, bai eta subjektu pasiboak onuradun den aldetik eskatzen dituen salbuespenen egiaztagiri guztiak ere.

14. artikulua. Udal Administrazioak eskatzen ahal dizkie interesdunei behar diren datu, argibide, aurrerakin eta frogagiriak, zerga likidatzeko.

15. artikulua. 13. artikuluan xedatua ukatu gabe, halaber beharturik daude subjektu pasiboek dituzten epe eta molde beretan Udalari aditzera ematera zergapeko egintzaren gauzatzea zein izan den, lurren eskualdatzaileak edo jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eratzaile edo eskualdatzaileak, betiere irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz eman badira.

16. artikulua. Notarioak beharturik egonen dira Tafallako Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zergapeko egintza gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokor eta tributuzkoetan ezarritako betebehar orokorra.

17. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ORDENANTZA FISKALA:
OKUPATU GABEKO ETXEBIZITZEN
GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Oinarria edo Xedapen Orokorra

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VIII. kapituluko 184.etik 191.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatuaren babesean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza udalerrian kokatzen diren eta okupatu gabetzat jotzen diren etxebizitzak edukitzea da.

3. artikulua. Zergapeko egintzari dagokionez, etxebizitzatzat joko da baldintza arruntetan pertsonen bizitegi izan daitekeen eraikuntza oro, aldi baterako zein luzaroan.

4. artikulua. Okupatu gabetzat joko dira urtean zehar lau hilabete baino gehiago okupaturik ez dauden etxebizitzak, salbuespen honekin: etxebizitza non, hango biztanle ez den batek urteko sasoi jakin batzuetan baino ez eta aisialdirako soilik erabiltzeko dena.

Ondorio horiei dagokienez, kontratua duten etxebizitza alokatuak okupatutzat joko dira.

5. artikulua. Ez da zerga hau ordaindu beharko etxegintzan edo etxe salmentan ari diren enpresek eraikitako etxebizitzengatik, horien lehen eskualdaketa egiten ez den artean.

Subjektu pasiboak

6. artikulua. Zergaren subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun komunitateak, eta gainerako entitateak, nortasun juridikorik izan ez arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen dutenak, baldin eta:

a) Etxebizitza hutsen gaineko jabetza-eskubidearen titular badira, etxebizitza horien gainean gozamenerako bestelako eskubide errealik ez denean.

b) Etxebizitza hutsen gaineko gozamenerako eskubide errealen baten titular baldin badira, eskubide hori jabeari ez dagokionean.

Salbuespenak

7. artikulua. Zerga honetatik salbuetsirik egonen dira kasu hauetan daudenak:

a) Etxebizitzen titularrak funtzionario publikoak badira, eta haiek etxebizitza dagoen herritik kanpora betetzen badituzte beren eginkizunak, aplikatzen ahal zaien legeriari jarraikiz.

b) Etxebizitzen titularrak arrazoi teknikoak, antolamendukoak zein ekoizpenekoak direla medio edo, bestela, enpresaren jardunari dagozkien kontratuak direla bide edo toki-mugikortasunaren menpe daudelako, ohiko bizileku duten herritik kanpora aldi baterako joan behar izaten duten langileak badira.

c) Etxebizitzen titularrak derrigorrezko soldadutza edo ordezko gizarte zerbitzua betetzen ari badira.

d) Etxebizitzen titularrak administrazio publikoak badira.

Edonola ere, etxebizitza bakarra hartuko du salbuespenak, aurreko zenbakiko d) letrakoari dagokionean salbu, horrek denak hartuko baititu.

Zerga-oinarria

8. artikulua. Zerga-oinarria Hirilurreko ondasunen gaineko Kontribuzioaren ordainarazteko indarra duen bera izanen da.

Tributu-kuota

9. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatu ondokoa.

Karga-tasa

10. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Zergaren sorrarazpena

11. artikulua.

1. Zerga 16. artikuluan aipatzen den jakinarazpenetik urtebete iragandakoan sorraraziko da lehen aldiz, etxebizitzaren desokupazioa gelditu gabe, 3 eta 4. artikuluetan horren gainean egin den kalifikazioarekin bat.

2. Gerora, urte bakoitzeko lehenbiziko egunean sorraraziko da zerga.

Kuotak seihilekokoak izanen dira, seihilekoak naturalak izanen direlarik, eta horien barnean, zatiezinak eta ezin murriztuak.

12. artikulua. Subjektu pasiboek ondokoa eskatu ahal izanen dute, dagokion espedientea tramitatuz: etxebizitza okupatu denetik aitzinako zergaren sorrarazpen aldiari dagokion kuotaren heineko zatia itzultzea.

Zergaren kudeaketa

13. artikulua. Okupatu gabeko Etxebizitzen Errolda egin beharko du Udalak, zergaren ordainarazpenerako.

14. artikulua. Aitzineko artikuluan xedatutakoari dagokionez, subjektu pasiboek aitorpena aurkeztu beharko dute, Udalak emandako ereduarekin bat eta 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, hutsik jo daitezkeen etxebizitzen berri emateko, zerga ezartzeko erabakia argitaratu eta hilabeteko epean.

15. artikulua. Aitorpenik aurkeztu ezean, edo aitorpenak akastunak badira, Udalak, bere kabuz edo salaketaren ondorioz, erroldan sartuko ditu aurreko lerroaldean aipatzen diren etxebizitzak, interesdunari entzutea emanda aldez aurretik espedientea tramitatuta.

16. artikulua. Erregistroan alta egin ondotik, Alkatetzak titularrari jakinaraziko dio, zerga sortzeko urte beteko epea has dadin, 11. artikuluak xedatutakoarekin bat.

Alta eta bajen sistema

17. artikulua.

1. Behin Erregistroa eraturik, eta aitzineko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, subjektu pasiboek edo horien administratzaileek edo legezko ordezkariek gertatu diren aldaketak deklaratu behar dizkiote Udalari, eta horretarako alta, baja eta jabari edo titulartasun deklarazioak aurkeztu behar dituzte.

2. Aitzineko zenbakikoak gertatu ondoko 30 egun baliodunean aurkeztu beharko da aitorpena.

18. artikulua. Subjektu pasiboek behar diren alta, baja eta aldaketen aitorpenak aurkeztuko dituzte, dokumentu fede-emaileekin batera, zeinetan gertatutako aldaketa kreditatuko den; horiek eraginkorrak izanen dira aldaketak zein seihilekotan gertatu eta hurrengo seihileko naturaletik aitzina, eta hari dagokion kuota ukituko du.

Arau-hausteak eta zehapenak

19. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagozkien afera guztietarako, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari eginen zaio men.

ERANSKINA

Karga-tasa

Tributu kuota erdiesteko zerga-oinarriari aplikagarri zaion karga-tasa indarrean dagoen hiri kontribuzioaren tasaren %40 da.

3. ORDENANTZA FISKALA:
KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 8. ataleko 109.etik 120.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako hau da kontribuzio berezien zergapeko egintza: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udalak herri lanak egitearen ondorioz edo zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz.

3. artikulua.

1. Honakoak hartuko dira Udalaren obra eta zerbitzutzat:

a) Udalak bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Udalak beste entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartuta egiten dituenak.

c) Udalak diru-laguntza emanik beste entitate publikoren batek edo haien kontzesiodunek egiten dituztenak.

2. Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak Udalaren esparruko lan edo zerbitzutzat joko dira nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik Udalarena duten erakunde autonomo edo merkataritza elkarteak, edo Udalak diru-laguntza emandako kontzesiodunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

4. artikulua. Zein obra edo zerbitzutarako biltzen diren kontribuzio bereziak, haien gastuak ordaintzeko bakarrik erabiltzen ahal dira.

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1. Unitate ekonomikoa edo ondare banatua osatzen duten pertsona fisikoak zein juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak dira kontribuzio berezien subjektu pasiboak, haiek ordaintzera behartuak, obrak egiteagatik edo Udalaren zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik onura berezia jasotzen badute.

2. Onura berezien hartzailetzat jotzen dira:

a) Kontribuzio berezia delarik ondasun higiezinak ukitzen dituzten obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien jabeak.

b) Kontribuzio berezia delarik enpresa ustiapenen ondorioz obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien titular diren pertsona edo entitateak.

c) Kontribuzio berezia delarik su-itzaltze zerbitzuak handitu edo hobetzeagatik, ukitutako ondasunen jabeak eta, gainera, arlo horretan udalerrian diharduten aseguru konpainiak.

d) Kontribuzio berezia delarik lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

3. Jabetza horizontaleko kasuetan, jabeen komunitateko ordezkaritzak udal administrazioari emanen dizkio jabekideen izenak eta komunitate horretan bakoitzak duen parte hartzearen koefizientea, banako kuotak igor ditzan. Horrela egiten ez bada, kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, eta komunitateak berak eginen duela banaketa.

Zerga-oinarria

6. artikulua.

1. Gehienez ere, obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik Udalak pairatzen duen kostuaren %90k osatuko du kontribuzio berezien zerga oinarria. Udalak, ordenatzeko erabakia hartzean, kasu bakoitzean aplikatu beharreko portzentajea finkatuko du.

2. Kostu hori honako kontzeptu hauek osatuko dute:

a) Peritu lan, proiektu prestatze eta obra zuzentze, plan eta egitarau teknikoen kostu benetakoa.

b) Egin beharreko obren edo zerbitzuak ezarri edo handitzeko lanen zenbatekoa.

c) Lan edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo Udalari dohainik eta nahitaez emandako lurrena edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari emandako eraikinena.

d) Eraikinak lurreratu eta laborantzak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalte-ordainak, baita lurreratu edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Zerbitzu eta obretan inbertitu den kapitalaren korritua, Udalak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo, berdinduta ere, kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

3. Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

4. Obra edo zerbitzuak direlarik 3.1 artikuluko c) letrak aipatzen dituenetakoak, edo artikulu horrexetako 2) zenbakiak aipatzen dituenetakoak, Udalak diru-laguntza emanda kontzesiodunek egindakoa alegia, kontribuzio berezien zerga-oinarria finkatzeko, diru-laguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan; horrek ez du ukatzen beste administrazio publikoek lan edo zerbitzu horrexengatik ezar ditzaketenak ukatu gabe. Nolanahi ere, artikulu honen lehen zenbakiak aipatzen duen muga begiratuko da, %90 alegia.

5. Zerga-oinarria finkatzeko, honako hau izanen da udal administrazioak bere gain hartutako kostua: osotarako kostuaren zifrari udal administrazioak erdiesten dituen diru-laguntzak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

6. Diru-laguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana bada, haren zenbatekoak pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzea izanen du lehen helburua. Diru-laguntzaren edo laguntzaren zenbatekoak kuotari gainez egiten badio, gaindikina, hainbana partiturik, bertze subjektu pasiboen kuotak gutxitzeko erabiliko da.

Kuota

7. artikulua.

1. Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:

a) Kasu guztietarako, batera nahiz bereiz, banaketa modulutzat ezarriko dira eraikinen fatxadako metro linealak, haien azalera, haien bolumen eraikigarria eta lurraren gaineko kontribuziorako duten katastroko balioa.

b) Su-itzaltze zerbitzua ezarri, handitu edo hobetu beharra delarik, udalerrian dauden ondasunengatik arriskua estaltzen duten entitate edo sozietateen artean eginen da banaketa, aurre-aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan egin ere. Subjektu pasibo bakoitzari eskatuko zaion kuota baldin bada berak bildutako primen %5 baino gehiagokoa, gaindikina hurrengo ekitaldietara pasako da, erabat amortizatu arte.

c) Ordenantza honetako 5. artikuluko 2. zenbakiko d) atalean aipatzen diren obren kasuan, haiek erabili behar dituzten konpainia edo enpresen artean banatuko da kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, bakoitzari erreserbatzen zaion espazioaren arabera edo haien osotarako sailarekiko proportzioan, nahiz eta berehala erabiltzekoak ez izan.

8. artikulua. Lege edo hitzarmen nazioartekoek onura fiskalak ematen badituzte, onuradunei egokitzen zaizkien kuotak ez dira banatuko beste zergadunen artean.

9. artikulua. Ordaindu beharreko kuota finkatu delarik, Udalbatzak zilegi izanen du, subjektu pasiboak hala eskatuta, kuota zatikatu edo gerokotu dadin agintzea gehienez bost urtez.

Tributuaren sorrarazpena

10. artikulua.

1. Obrak egiten diren unean berean gertatzen da kontribuzio berezien sorrarazpena, edo zerbitzua ematen hasten denean. Obrak zatikatzea zilegi baldin bada, tarte edo zatiki bakoitza burutu denetik izanen da sorrarazpena subjektu pasibo bakoitzarentzat.

2. Aurreko zenbakian xedatu dena ukatu gabe, ezartzeko eta ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik, Udalak zilegi izanen du eskatzea aurrez ordain daitezela kontribuzio bereziak, hurrengo urterako aurreikusten den kostuaren arabera. Aurrerakina zer obratarako eskatu zen, hura burutu ez bada ez da zilegi izanen bertze urtealdi bat aurreratzeko eskatzea.

3. Kontribuzio bereziak sorrarazteko unea kontuan hartuko da ordaintzera nor beharturik dagoen finkatzeko 5. artikuluaren arabera, nahiz eta ordenatzeko erabaki zehatzean beste subjektu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan hala zena alegia, eta kuoten ordainketa berak aurreratu bazuen ere, artikulu honetako 2. zenbakiak xedatzen duenarekin bat. Ordenatzeko erabaki zehatzean subjektu pasibo gisa ageri den pertsonak jakinaren gainean egon eta ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak eskualdatzen baditu, erabaki hori onestetik hasi eta sorrarazpena gertatu arteko epean, egin den eskualdatzearen berri eman beharko dio Udalari eskualdatzearen datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala egiten ez badu, administrazio horrek zilegi izanen du espedientean subjektu pasibo gisa ageri zenaren kontra jotzea kobratzeko ekintza.

4. Obrak osorik nahiz partez bururatu direlarik, edo zerbitzua ematen hasi delarik, subjektu pasiboak, oinarria eta kuota indibidualizatu behin betikoak seinalatuko dira, bidezko likidazioak igorriko eta aurreratuta egon litezkeen ordainketak konturako entrega gisa konpentsatuko. Udalak eginen du behin betiko seinalamendu hori, zein obra edo zerbitzutarako antolatzen den tributua, hartarako erabakiaren arauei jarraituz.

5. Ordainketa aurreratuak tributua sortu zen egunean subjektu pasibo ez diren pertsonek egin badituzte, edo berez tokatzen zaien kuota indibidual behin betikoaz goiti egiten badute, udal administrazioak bere kabuz eginen du behar den itzulketa.

Ezarpena eta ordenazioa

11. artikulua.

1. Kontribuzio bereziak ordainarazteko, kasu bakoitzean hura ezartzeko erabaki hartu beharko da aldez aurretik.

2. Ez da zilegi izanen kontribuzio berezien bidez ordaindu beharreko obra bat egiteari edo zerbitzu bat ezarri nahiz handitzeari buruzko erabakia betetzea, harik eta kontribuzio berezien ordenazio zehatza onesten ez den arte.

3. Ordenatzeko erabakia nahitaez hartu beharrekoa izanen da eta obra eta zerbitzuen kostu zenbatetsia finkatu beharko du, baita onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa eta banaketa irizpideak ere. Ordenatzeko erabaki zehatzak ordenantza honi eginen dio aipua.

4. Behin kontribuzio bereziak ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak finkatu, subjektu pasibo bakoitzari emanen zaizkio aditzera kuota horiek, baldin subjektua edo bere helbidea ezagunak badira, eta, bestela, ediktu bidez. Interesdunek zilegi izanen dute errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen Bederatzigarren Tituluko II. Kapituluak aurreikusten duen moduan.

12. artikulua.

1. Udalaren eskumeneko obrak eta zerbitzuak Udalak beste toki entitate baten laguntzarekin egiten dituenean, eta baldin kontribuzio bereziak ezartzen badira foru arauetan xedatzen denaren arabera, obra egitea edo zerbitzuak ezartzea bere gain hartzen duen entitatea arduratuko da kontribuzio horiek kudeatu eta biltzeaz, nahiz horrek ez duen galarazten entitate bakoitzak dagokion eskumena atxikitzea, ezartzeko eta ordenatzeko erabakiei dagokienez.

2. Entitate horietako batek onesten ez badu ordenatzeko erabaki zehatza, jarduketa unitatea baliogabetuko da eta haietako bakoitzak bakarka hartuko ditu behar diren erabakiak.

Herritarren lankidetza

13. artikulua.

1. Lanek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboa sortzen ahal dute, Udalak lanak egin edo zerbitzuak paratu edo handitu ditzan sustatzeko, konpromisoa hartuz, lana edo zerbitzua zein izan, dagokien zatia ordaintzeaz gain, hari dagokion zatia ere ordaintzeko, Udalaren finantza egoera larria denean.

2. Orobat, Udalak sustatutako lanak egitean edo zerbitzuak ezartzean edo handitzean, ukituriko jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboak sortzen ahal dituzte, kontribuzioak ordenatzeko erabakia jendaurrean egon artean, Udalak aurretik erabakita eginen den lanean edo zerbitzuan parte hartzeko.

3. Zergadunen elkarteen funtzionamendu eta eskumenak haien estatutuetan xedatzen direnak izanen dira. Estatutuak Udalak onetsi beharko ditu. Nolanahi dela ere, zergadunen elkarteak gehiengo osoz hartzen dituen erabakiak, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badituzte, lotesleak izanen dira gainerakoentzat. Elkarteak, behar den quoruma bildurik, zuzendaritza batzordea izendatzen baldin badu, horrek hartutako erabakiak lotesleak izanen dira interesdun guztientzat.

14. artikulua. Aurreko artikuluak aipatzen dituen zergadunen elkarte administratiboak sortu ahal izateko, ukitutakoen erabateko gehiengoaz hartu beharko da erabakia; betiere, ordaindu beharreko kuoten bi herenak biltzen baldin badira edo, kuotak zehaztu gabe izanez gero, ukitutako jabetzaren bi herenak.

4. ORDENANTZA FISKALA:
AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Ordainarazpenaren xedea

2. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatu edo hartzen dituzten agiri hauek alderdi baten eskariz tramitatzea da ordainarazpen honen xedea:

1. Planoen kopiak.

2. Egiaztagiriak.

3. Fotokopiak.

4. Arma txartelak.

5. Lanpostuak betetzeko deialdiak.

6. Agiriak konpultsatzea.

7. Ahalmenak askiestea.

8. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

9. Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak jaulkitzea:

10. Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak.

11. Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

12. Minusbaliatuendako aparkatzeko tokia erreserbatzeko lizentzia (Trafikoari buruzko ordenantzaren 24. artikuluan jasoa).

Zergapeko egintza

3. artikulua. Alderdi batek eskaturik, ordenantza honen xede diren agiri eta espedienteen tramitazioa dela eta, Udalak egin beharreko jarduerak sortuko du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Administrazioak bideratu behar duen agiria aurkeztearekin sortuko da zerga ordaindu beharra edo ordainarazpen honen xedeko agiriren bat prestatzeko eskatzerakoan.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordaintzera beharturik daude ordainarazpen honen xedeko agiriak tramita daitezen eskatzen duten pertsona natural nahiz juridikoak eta haien onura jasotzen duenak.

Tarifak

6. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren agiriak tramitatzeagatik ordaindu beharreko tarifak eraskinean azaltzen dira.

7. artikulua. Ziurtagiriak jaulkitzeko, Nafarroako Foru Diputazioak 1948ko maiatzaren 15ean onetsitako arauei jarraiki beharko zaie, Foru Kontseiluak eta Foru Parlamentuak 1978ko abenduaren 28an eta 1980ko urtarrilaren 29an, hurrenez hurren, emandako aldaketak barne, baita horri buruz gero onesten direnak ere barne.

Ziurtagiriak luzatu ahal izateko txosten bat egin behar baldin bada, horixe azaldu beharko da ziurtagirian berean. Txostena egin duenak idatziz adierazi beharko du zenbat denbora eman duen horretan. Tarifa III. epigrafekoa izanen da, ziurtagirietarako tarifa orokorrari gehituko baitzaio.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Diru-bilketarako arau bereziak ezartzen dira, hain juxtu ere hauek:

a) Arma txartela luzatzeagatik ordaindu beharreko tasak Udaltzaingoko diru-bilketa zerbitzuetan ordaindu beharko dira. Han ordainagiriak jluzatu eta udal ogasunari aurkeztuko zaizkio kontuak.

b) Ziurtagiriak luzatzeagatik ordaindu beharreko tasak erregistroko ardunadurari pagatu beharko zaizkio eskaera egiten den unean berean, eta horrek kontuak aurkeztu beharko ditu luzatutako ziurtagiriei eta haien diru-bilketari buruz.

c) Agiri konpultsatuak egiteagatik, tasak horien departamentuan ordainduko dira, eskatzearekin batera. Departamentuak kontuen berri eman beharko du.

d) Etxebizitzen deskalifikazioak eginez gero ordaindu beharko litzatekeen zenbatekoari buruzko kontsultak interesdunak aldez aurretik eskatuta eginen dira eta eranskinean azaltzen den diru kopurua gordailutan utzita; hura deskalifikazioagatik ordaindu beharreko zenbatekotik kenduko zaio. Deskalifikazioa egiten ez bada, ez da itzuliko berme gisa jarritako gordailua.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

I. epigrafea.-Planoen kopiak (paper opakoan).

A) Irabazi asmorik gabeko kultur, informazio eta hezkuntza entitateei:

1.-Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak.

-Metro lineala: 1,75 euro.

-UNE A0: 2,10 euro.

-UNE A1: 1,20 euro.

-UNE A2: 1,00 euro.

-UNE A3: 0,60 euro.

B) Partikularrei eta gainerako entitateei.

1.-Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak.

-Metro lineala: 4,40 euro.

-UNE A0: 5,00 euro.

-UNE A1: 2,70 euro.

-UNE A2: 2,00 euro.

-UNE A3: 0,70 euro.

II. epigrafea.-Katastro, kartografia, topografia, hirigintza planeamendu eta bestelakoei buruzko informazioa, euskarri magnetikoan.

-Katastroko informazioa soilik bada, tarifak %20 murriztuko dira.

-Soilik kartografia bada, %40 murriztuko da.

-Hirigintzako planeamenduaren gainekoa bada, %100.

A) Hirilurra bada.

1.-D.G.N. motako fitxategietan: 347,65 euro/orria.

2.-D.W.G. edo D.X.F. motako fitxategietan: 434,60 euro/orria.

B) Landalurra bada.

1.-D.G.N. motako fitxategietan: 87,50 euro/orria.

2.-D.W.G. edo D.X.F. motako fitxategietan: 103,85 euro/orria.

C) Lurzati baten gaineko informazioa (CD euskarria): 35,00 euro/lurzatia eta CDa.

III. epigrafea.-Ziurtagiriak.

1.-Ziurtagirien lehen orriagatik: 3,55 euro.

2.-2. eta hurrengo orriengatik: 1,00 euro.

3.-Agiriaren data zehatza ematen ez bada, ziurtagiria egiteko agiria aurkitu beharrez miatu behar den urte bakoitzeko: 0,60 euro.

IV. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

1.-Fotokopia bakoitza: 0,20 euro.

V. epigrafea.-Arma txartelen tramitazioa.

1.-Txartel bakoitza: 21,80 euro.

VI. epigrafea.-Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

1.-A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik: 17,45 euro.

2.-C mailara sartzeko, izena emateagatik: 10,00 euro.

3.-D eta E mailetan sartzeko, izena emateagatik: 3,55 euro.

Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

VII. epigrafea.-Agirien konpultsa.

1.-Trafiko istripu baten atestatuaren kopia konpultsatua: 28,30 euro.

2.-Bestelako agirien konpultsa: 3,60 euro.

Horri dagokionez, lagun bakarrak espediente bakarrera ekarri beharreko agiriak konpultsa bakartzat hartzen dira.

VIII. epigrafea.-Ahalmenak askiestea.

1.-Askieste bakoitzarengatik: 9,70 euro.

IX. epigrafea.-Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

1.-Aurrekontua: 13,10 euro.

2.-Ordenantza fiskalak: 6,25 euro.

X. epigrafea.-Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea

1.-Babes ofizialeko etxebizitza bakoitza deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 43,40 euro.

XI. epigrafea.-Lizentziak ziurtatzeko tituluak.

1.-Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 121,90 euro.

XII.-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

1.-Hirigintzako zedulak: 43,40 euro.

2.-Hirigintza Alorreko txosten teknikoak: 90,00 euro.

3.-Udaltzaingoaren txostenak luzatzeagatik: 73,50 euro.

5. ORDENANTZA FISKALA:
AUTOTAXIEN ETA ALOKATZEKO DIREN
GAINERAKO IBILGAILUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza kontzeptu hauek dira:

1. Lizentziak eman eta luzatzea:

2. Tafallako Autotaxien Zerbitzu Publikoaren Erregelamenduan aurreikusi kasuetan lizentziak eskualdatzeko baimena.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra hasten da:

1. Lizentziak eman eta luzatzean.

2. Lizentziak eskualdatzean.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Honako pertsona fisiko eta juridiko hauek ordaindu behar dute:

1. Lizentziak eman eta luzatzean, lizentzia nori eman eta titular horrek.

2. Lizentziak eskualdatzean, eskualdatzea noren alde baimendu eta pertsona horrek.

Tarifak

5. artikulua. Zerga kontzeptu bakoitzagatik ordainarazi beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean heldu dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzari dagokion pagamendua honelaxe eginen da:

1. Lizentziak eman eta luzatzea: lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hamabost egun baliodunean, eta betiere hura entregatu baino lehenago.

2. Baimenak, lizentziak eskualdatzeagatik: eskualdatzeko baimena eman dela jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hamabost egun baliodunen barnean. Eskualdatze hori indarrik gabe geldituko da, aipatu epean ez badira tasak ordaintzen.

Arau-hausteak eta zehapenak

7. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

Hauek dira Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzagatik aplikatu beharreko tarifak:

2012ko tarifak

I.-Autotaxiak ibiltzeko lizentziak ematea: 2.173,50 euro.

II.-Lizentziak eskualdatzea: 870,00 euro.

6. ORDENANTZA FISKALA:
LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO
JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU
BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

-Partikularrek aurkeztu Antolamendurako Plan Partzial edo Bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, Antolamendurako Planen aurreproiektuak, Birzatiketak eta Planeamenduko aldaketak tramitatzea.

-Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan eta aplikatzekoa den gainerako araudian zehazturikoak.

Aipatze aldera, ondokoak dira:

-Lurzatiketa egiteko lizentziak.

-Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

-Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

-Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

-Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

-Emandako lizentzien aldaketak.

-Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

-Behin-behineko lizentziak.

-Zangak irekitzeko lizentziak.

-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko lizentziak, eremu publikoko erreserbetakoak, aparkaleku esklusiborakoak, edozein motatako gaien zamalanak egitekoak (ibilgailuen pasabideak eta eremu erreserbak).

Salbuetsirik daude eta, beraz, ez dute zerga oinarri osatzen ondoko hauek:

-Aldamioak eta hesiak paratzea.

-Garabiak paratzea.

-Edukiontziak eta siloak paratzea.

Ordaindu beharra

4. artikulua.

1. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da.

Ez da tasarik sortuko Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesdunak atzera egiten badu, edota Udalak lizentzia ematen ez badu.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak izanen dira zergadunaren ordezko.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak

7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bestelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoek likidazioa eginen dute, udal teknikariek adostasun txostena eman ondoan. Likidazio horretan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak obraren aurrekontuaren kostuaren arabera likidatuko dira behin-behinekoz.

Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industria mozkina salbu.

Barne urbanizaziorako proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga-oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesdunek, barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola, altzariak eta beste, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren beste batzuk ere.

12. artikulua. Obra bukatu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatutako ziurtagiriarekin batera, behar den Elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, obren kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

14. artikulua. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Plan bakoitzak zenbat lur azalera hartzen duen, horrexen heinean likidatuko dira espediente bakoitzaren tramiteari eta ebazpenari dagozkien tasak, honela hain zuzen: 79,40 euro/1.000 m² edo zatia.

II. epigrafea.-Plan orokor, plan partzial edo berezietako aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketen tramitazioa.

III-A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, tasak tarifa hauei jarraikiz likidatuko dira, aprobetxamendu guztiaren azaleraren arabera:

-1.000 m² edo horren zati bakoitzeko: 79,40 euro.

III-B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Tarifak, III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa hau izanen da: 1,53%.

V. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen babesean emandako lizentziak.

V.1. Lurzatiketak egiteko lizentziak:

Lurzatiketarako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira; 1.000 m² edo zatiki bakoitzeko: 50,00 euro.

V.2. Obra lizentziak, Zaharberritzeko laguntzetarako udal ordenantzaren babesean daudenak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 47,50 euro.

V.3. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 44,30 euro.

V.4. Eraiste, eraikitze, berritze, instalazio, zuhaitz botatze, errotulu paratze eta oro har lizentzia behar duten gainerako obretarako lizentziak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,70.

V.5. Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Espediente lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da 43,75 euro, eta gehienez ere 787,50 euro, espediente bakoitzetik.

Tasa honen ondorioetarako ez da kontuan hartuko igogailuak paratzea edo haiek paratzeko egokitzapenak edo erabilera nagusiko osagarri diren beste batzuk.

VI. epigrafea.-Gutieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan Partzial edo bereziak tramitatzea: 501,30 euro.

-Xehetasun azterlanak eta plan orokorreko eta plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea: 501,30 euro.

-Birzatiketak: 501,30 euro.

-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 58,80 euro.

-Obra lizentziak (V.4 epigrafea): 44,30 euro.

7. ORDENANTZA FISKALA:
JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera lizentzia.

b) Jarduerarako lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioa aldizka irekitzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentziak eskuratu nahi dituztenek eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

I. epigrafea.-Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea.

-Jarduerak okupatuko duen azalera eraiki osoaren arabera ezarriko da tarifa, hartan aritzeko behar diren lokal erantsi guztiak barne.

-Handitzeko lizentzien berrikuspenetan, handitze horri dagozkion metro karratuak kontatuko dira bakarrik.

-Jarduera aldatzeagatik, azalera bera mantenduz lizentziaren berrikuspena egin behar bada, beste jarduera bati lotua dagoenean, aldaketa horrek ukitzen dituen metroak bakarrik hartuko dira kontuan.

-Likidazioa tarteune hauei jarraikiz eginen da:

  • Ukitutako azalera, 50 m² bitarte: 597,75 euro.
  • 51tik 100 m² bitarte gehiago: 2,00 euro/m².
  • 101etik 400 m² bitarte gehiago: 1,60 euro/m².
  • 401etik 2.500 m² bitarte gehiago: 1,25 euro/m².
  • 2.501 m²-tik goiti: 1,05 euro/m².

Gehienez ere: 5.953,00 euro.

II. epigrafea.-Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

-Jarduera sailkatuaren espedientea: 0,00 euro.

-Jarduera kaltegabearen espedientea: 337,50 euro.

8. ORDENANTZA FISKALA:
UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN
AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU
BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak dakar, osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen ingurukoak eta gainerako ordenantza eta udal erabakietan agertzen direnak hertsiki betetzen direla frogatzeko, haiek urratu direla edo betetzen ez direla uste denean.

3. artikulua. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatzen ahalko ditu, jarduera sailkatuen, osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, arau horietan ezarritako betekizunei eusten badie.

5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egin ahal izanen ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sorrarazpena

6. artikulua. Tasaren sorrarazpena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, udal langileek egindako ikustaldiarengatik eta egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienean, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunekoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko bisitaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Subjektu pasiboak

7. artikulua. Ordaintzera beharturik daudenak:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak, beren karga-oinarriekin batean, ordenantzaren eranskinean agertzen dira.

Tasaren kudeaketa

9. artikulua. Ikuskatzaileek agertaldia egin izanaren berri emanen dio behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zigorrarekin gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.

Onetsitakoan, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko delarik. Ordaintzen ez bada, bestelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

ERANSKINA

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

2012. tarifa

I. epigrafea.

Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta Udal Ondarean sortutako kalteengatik ere, egindakoak. Agerraldi bakoitza: 144,40 euro.

II. epigrafea.

Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta.

-Gutieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 199,40 euro.

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 101,30 euro.

9. ORDENANTZA FISKALA:
IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ETA IBILGETU BEHARREZ BARNE NAHIZ KANPOKO BALIABIDE MEKANIKOAK PARATU ZAIZKIEN IBILGAILUAK IBILGETZEKO ZERBITZUAREN ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatea nahiz kentzen hastea, eta ondotik, interesdunari itzuli bitartean altxatokian edukitzea, eta ibilgailuak gurpiletako edo bolanteko besarkaderen bidez ibilgetzea, horra zergapeko egintza.

3. artikulua. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

a) Behar bezala baimendutako ekitaldi publiko bat egiteko erreserbatua dagoen toki batean aparkaturik daudenean.

b) Bide publikoa garbitu, konpondu, kontserbatu edo hartan seinaleak jarri ahal izateko ibilgailuak kendu beharra dagoenean.

c) Jabeei ebatsirik eremu publikotik kentzen diren ibilgailuak. Jabeak, horretarako, lapurreta salaketaren kopia aurkeztu beharko du.

d) Larrialdietan.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sorrarazpena

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra zerbitzu osoa egitean edo egiten hastean sorraraziko da, eta une berean ere izanen du sorrarazpena ibilgailua kentzeko edo ibilgetzeko tasak.

5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik izanen du sorrarazpena ibilgailua altxatzeko tasak.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Indarra duen legezko araudian xedatutakoari jarraikiz, ibilgailuaren gidariak ordaindu beharko du tasa, eta subsidiarioki ibilgailuaren titularrak.

Karga-oinarria

7. artikulua. Kendu, altxatu edo ibilgetu den ibilgailu bakoitza da karga-oinarria.

Salbuespenak

8. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Tarifak

9. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzegatik edo ibilgetzeagatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

Tributuaren kudeaketa

10. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezitako, zerbitzu honek sortuko dituen tasak Udaltzaingoaren diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla ezarri da. Udaltzainek, ordainketa frogatzeko, behar den ordainagiriak edo tributu efektuak luzatuko dituzte.

11. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak edo ibilgetzeak sortu dituen eskubideak ordaindu edo horiek bermatu arte.

12. artikulua. Kentzeko lanak bertan behera.

Baldin eta, ibilgailua kentzeko lanak hasita, gidaria agertzen bada, bertan behera utziko dira lan horiek, betiere, behar den ordenantza fiskalean kontzeptu horrengatik agertzen den tasa ordaintzen bada.

13. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere zirkulazio arauak hausteagatik bertzalde izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak

14. artikulua. Udalak bere altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu, eremu publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuei buruzko 1965eko ekainaren 15eko eta 1967ko martxoaren 8ko Aginduetan ezarritakoari jarraikiz, baita ibilgailu abandonatuak eremu publikotik kendu eta altxatzeari buruzko 1974ko otsailaren 14ko Aginduan ere.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

Epigrafeak:

1. Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana burutzen ahal ez bada:

1.1. Eguneko tarifa (8:00etatik 20:00etara): 40 euro.

1.2. Gaueko tarifa (20:00etatik 8:00etara): 60 euro.

1.3. Jaiegunetako tarifa (0:00etatik 24:00etara): 60 euro.

2. Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren gordelekura eramaten denean:

2.1. Eguneko tarifa (8:00etatik 20:00etara): 61,00 euro.

2.2. Gaueko tarifa (20:00etatik 8:00etara): 91,50 euro.

2.3. Jaiegunetako tarifa (0:00etatik 24:00etara): 91,50 euro.

3. Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko: 6,90 euro.

4. 4.-Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %25, administrazio arloko gastu orokorrengatik eta Udaltzaingoak parte hartzeagatik.

5. Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko besarkadera mekanikoan bidez ibilgetzen denean, altxatokira ezinbestean eraman beharra ez dakarren arrazoiren bat tarteko: 31,50 euro.

6. Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko besarkadera mekanikoan bidez ibilgetzen denean, ibilgailua garabi bidez eramateko ezintasun fisikoa tarteko (betiere ibilgailu ibilgetua kendu eta altxatzeari dagokienaz gain, ibilgailu ibilgetua altxatokira eraman behar izan badute): 52,50 euro.

10. ORDENANTZA FISKALA:
ORDEZKO BETEARAZPENENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua.

1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea da:

a) Ibilgailuak, zaborrak eta obra-hondakinak kentzea, baldin eta lur edo lokalen jabeek, okupatzaileek -edo pilaketaren arduradunek- kentzeko agindua bete nahi ez edo horren aurka egiten badute.

b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

c) Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak, herritar soilek eraginak.

2. Interesdunek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek ere, ordainarazpena sorraraztea ekarriko dute, nahiz eta zerbitzua ez izan interesdunek eskatua.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, nolanahi ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea, ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta beste bitarteko partikular batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sorrarazpena

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua egiten den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua egin beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazpen erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarri:

a) Betearazpen aginduak: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko betearazpena: egin den betearazpenaren kostu osotik heldu dena.

Karga-tasa

7. artikulua.

a) Betearazpen aginduak: kuota eskuratu beharrez zerga-oinarriaren gainean aplikatu beharreko karga-tasa %3 izanen da egin beharreko obraren balio osoaren gainean.

b) Ordezko betearazpena: zerga-oinarriaren zenbateko zein den jakinda, haren gainean %120 aplikatuko da kuota ezartzeko.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza fiskal orokorrean agintzen den gisara. Obrak burututakoan, tasak likidatuko dira eta soberakinik bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzuleen artean zatitu edo banatzea, edo erabiltzaile nahiz errentari gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa goiti-beheiti, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

11. ORDENANTZA FISKALA:
HILERRIKO ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Hilerriko berariazko zerbitzuak ematea, horra zergapeko egintza.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Hilerria apaindu, garbitu, zaindu eta begiratzeko zerbitzu orokorrerako (6. epigrafea), horma-hilobi edo panteoien jabeak izanen dira, eta ez, beraz, kontzesioen esleipen-hartzaileak.

Zerga-oinarria eta tarifak

4. artikulua. Ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, ondotik zehaztuko diren kontzeptuei dagozkien zerbitzu moten arabera finkatuko da zerga-oinarria:

1. epigrafea.-Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

2. epigrafea.-Hobitik ateratzea.

3. epigrafea.-Gorpuzkinak hilerrian berean lekualdatzeko eskubideak.

4. epigrafea.-Gorpuzkinen garbiketa, panteoietan, horma-hilobietan nahiz lurrean.

5. epigrafea.-Panteoietarako lurren, horma-hilobien eta kolunbarioen kontzesioak.

6. epigrafea.-Hilerria apaindu, garbitu, zaindu eta begiratzeko zerbitzu orokorrak.

5. artikulua. Kasuan-kasuan, tasak zerbitzuetariko bat egiteko eskatzen den unean ordainaraziko dira, 6. epigrafekoak salbu, haiek zergaldiko lehen egunean ordainaraziko baitira, erran nahi baita, urte naturaleko lehenean. Kuota ez da murrizten ahal, ezta hainbanatzen ahal ere.

Tarifen errekarguak eta murriztapenak

6. artikulua. Hilerri honetako beste hilobi batzuetatik atera eta horma-hilobi batean berriz ere ehortziz gero, hilotza ateratzeagatik eta ehorzteagatik ordaindu beharko dira tasak. Gorpuzkiak beste hilerritatik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.

7. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek gorpuzkinak hobiratzerakoan hartzen duten tratamendua izanen dute ordenantza honi dagokionez.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Hilotzak hilerriraino eramateaz arduratzen diren ehorzketa enpresek, Udalean hartarako dagoen bulegoan likidatuko dituzte bidezko diren ehorzketa eskubideak, haien ordainketa agiria emanen zaielarik. Hilerriko kargudun, enplegatu edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den gordekina, gorpua bertaratzen denean. Salbuetsirik daude ezinbesteko premia izan edo udal bulegoetan jaiegun denean gertatzen diren kasuak; horrelakoetan enplegatuak datuak jaso eta dagokion bulegoari igorriko dio informazioa, dagokion ordainarazpenari bertatik bide eman dakion.

9. artikulua. Garbiketa zerbitzua edo gorpuzkinak eramatekoa hartzeko interesik duenak Udalean dagokion bulegora jo beharko du eta hantxe eskatu, behar diren eskubideak ordainduz, eta bidezko den ordainagiria luzatuko diote. Hilerriko kargudun, enplegatu edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den agiria, gorpua bertaratzen denean.

10. artikulua. Urtero, eta urte bakoitzeko urtarrilaren lehena erreferentziatzat hartuz, udal hilerrian dauden horma-hilobi, panteoi eta hilobi guztien errolda edo zentsua eginen da. Horretan oinarriturik ordainaraziko dira zerbitzu orokorrak egiteko tasak.

11. artikulua. 4. artikuluko 6 epigrafean ezarri tasei dagokienez, diru-bilketa urtero eginen da, Udalak bidezkotzat jotzen duen unean. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuari segituz, haietatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira. Ordaintzeko borondatezko epea, Herriko Etxeko iragarki oholean jendaurrean paratuko den ediktuaren bidez iragarriko da; hala ere, "Ordaintzeko gaztiguak" igorri ahal izanen dira orobat, argibide gehiago eman beste ondoriorik sortuko ez dutenak.

12. artikulua. Ateratzen diren kuoten ordainketa 30 egun balioduneko epearen barrenean egin beharko da, aipatu ediktua argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Arau-hausteei, tributuei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

XEDAPEN OSAGARRIAK

14. artikulua. Arau honetan aurreikusten ez den orotan hilerriko erregelamendua eta hilotzen gaineko osasungarritasunari buruzko xedapenak izanen dira arau osagarriak.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

I. epigrafea.-Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

-Lurrean/kolunbarioan: 44,45 euro.

-Horma-hilobian: 89,60 euro.

-Panteoian: 134,05 euro.

II. epigrafea.-Hobitik ateratzea.

-Hilotzak: 98,55 euro.

-Gorpuzkiak: 61,85 euro.

III. epigrafea.-Lekualdatze eskubideak (ez da ez hobitik ateratzea ez ehorzketa kobratuko).

Destinoaren arabera:

-Lurrera/kolunbariora: 45,40 euro.

-Horma-hilobira: 91,55 euro.

-Panteoira: 136,95 euro.

IV. epigrafea.-Garbiketa eskubideak.

-Lurrean/kolunbarioan: 44,45 euro.

-Horma-hilobian: 89,60 euro.

-Panteoian (gorpuzki bakoitzeko): 134,05 euro.

V. epigrafea.-Panteoietarako lurren, horma-hilobien eta kolunbarioen kontzesioak.

A) Panteoiak.

-Panteoietarako lurren kontzesioa, 99 urterako: 2.690,00 euro.

B) Horma-hilobiak.

-Aldi baterako lagapena (10 urte): 340,45 euro.

-Luzapena, 10 urte gehiagorako: 448,35 euro.

-99 urterako kontzesioa: 2.914,10 euro.

C) Kolunbarioak.

-Aldi baterako lagapena (10 urte): 170,20 euro.

-Luzapena, 10 urte gehiagorako: 224,15 euro.

VI.-Zerbitzu orokorrak ematea.

-1. mailako panteoia: 94,85 euro.

-2. mailako panteoia: 71,55 euro.

-3. mailako panteoia: 49,60 euro.

-4. mailako panteoia: 36,15 euro.

-5. mailako panteoia: 23,15 euro.

-6. mailako panteoia: 7,10 euro.

-Nitxoak: 7,10 euro.

-Kolunbarioak: 5,15 euro.

12. ORDENANTZA FISKALA:
KIROL PATRONATUARI ATXIKITAKO KIROL
INSTALAZIOAK ETA ESKOLETAKO ARETOAK ETA KIROL
INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Kirol instalazioak eta aretoak eta eskoletako instalazioak erabiltzea, horra zergapeko egintza.

3. artikulua. Ez da tasarik galdatuko eskolako lokal edo kirol instalazioak erabiltzeagatik, ikastetxeak berak erabiltzen dituenean irakastorduen barnean.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak ordaindu beharko dituzte sarrera edo abonamenduak eskuratzen dituzten pertsonek edo Udalaren baimena jaso dutenek aretoak edo instalazioak erabiltzeko.

5. artikulua. Tasa ordaindu beharra zerbitzua edo jarduera egiten hastean sortuko da, edo eskatzen den unean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan edo eskoletako areto edo instalazioetan sartzeko txartela edo Udalaren baimena lortzen den unean kobratuko da behar den tasa.

7. artikulua. Egun baterako balio duten sarrerak edo txartelak instalazioetan sartzeko unean erdietsiko dira. Hortaz, diru-bilketarako arau berezia izanen da tasak instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaindu behar izatea. Haiek behar diren sarrerak emanen dituzte, ordainagiritako balioko baitute.

8. artikulua. Udalaren kirol instalazioak hilabeteka edo denboraldika erabili ahal izateko, abonamenduak edo sarrerak espresuki zehazten den maneran luzatuko dira.

9. artikulua. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte sarrerak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

10. artikulua. Instalazioen zaintzaileek sarrerak eskatu eta horri uko egitea arau-hauste soila izanen da.

11. artikulua. Arau-haustetzat hartuko da Udalaren kirol instalazioetara edo eskoletako areto eta instalazioetara behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.

Tarifak

12. artikulua. Tarifak arau honen eranskinean agertzen dira.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

I. epigrafea.-Ereta Kiroldegiko 2012ko tarifak.

-Tafallako kirol kluben pilotalekua: 3,65 euro/ordua.

-Pilotalekua, futbitorako eta saskibaloirako (dutxak barne): 12,60 euro/ordua.

-Pilotalekua, pilotarako (dutxak barne): 9,00 euro/ordua.

-Pilotalekuko dutxak: 1,35 euro/ordua.

-Squasha (dutxak barne): 6,35 euro/ordua.

-Squasha, ordu erdia. 3,80 euro/ordua.

-Squasha (18 urtetik beheiti), 19:00ak arte: 2,95 euro/ordua.

-Squash-a: 15 orduko abonamendua: 64,95 euro/ordua.

-Dutxak: 1,35 euro/ordua.

-Tenisa, 18 urtetik goiti 3,80 euro/ordua.

-Tenisa, 18 urtetik beheiti 1,80 euro/ordua.

-Tenisa: 15 orduko abonamendua: 26,00 euro/ordua.

-Rokodromoa: 3,10 euro/ordua.

-Rokodromoa: 15 orduko abonamendua: 21,65 euro/ordua.

-Argialdia (6 argialdi gehienez): 2,05 euro/ordua.

II. epigrafea.-Ereta udal igerilekua, udan.

1. Eretako udako abonamendua:

-1994an edo lehenago sortuak: 54,70 euro.

-1995etik 01era bitarte sortuak: 31,40 euro.

-02tik 07ra bitarte sortuak: 17,90 euro.

1.1. Kenketak Ereta udako abonamenduan.

A) Gazte txartela.

Ez da kenketarik batere abonamendu mota horretan.

B) Minusbaliatuak eta erretiratuak.

Ondoko betebeharrak frogatu beharko dituzte:

-Erretiratuak direnean: 65 urte baino gehiago izatea.

-Minusbaliatuak direnean: minusbaliotasuna gutxienez ere %33koa dela frogatzea.

Kendura hau eskuratzeko, behar den eskabidea aurkeztuko beharko diote Udalaren Kirol Patronatuari, eta horrek ematea erabakiko du, salbu eta, erretiratuen kasuan, ofiziozko egiaztapena egiteko prozedurak direnean. %20 merkeago izanen dute helduendako abonua.

Orobat, pertsona hauek %20 merkeago izaten ahal dituzte Udalaren Kirol Patronatuko prezio guztiak.

C) Familia ugaria.

%20 merkeago izanen dute.

2. Eretako udaldiko sarrerak:

-1994an edo lehenago sortuak: 5,70 euro.

-1995etik 01era bitarte sortuak: 3,65 euro.

-02tik 07ra bitarte sortuak: 2,25 euro.

3. Abonamendua, abuztuaren 1etik irailaren 15era: Eretako udako igerilekuak.

-1994an edo lehenago sortuak: 36,85 euro.

-1995etik 01era bitarte sortuak: 20,65 euro.

-02tik 07ra bitarte sortuak: 11,15 euro.

III. epigrafea.-Lanbide Eskolako kiroldegia.

-Kiroldegia (futbola): 12,55 euro.

-Kiroldegia Tafallako klubendako: 3,65 euro.

-Argiak: 8,10 euro.

IV. epigrafea.-San Frantziskoko futbol zelaia.

-Peña Sporten urteko tasa: 571,90 euro.

V. epigrafea.-Futbol zelaiak, Ciudad del Cidacos txapelketaren barnean.

-Zelaia klubendako: 3,65 euro.

-Zelaia: 11,45 euro.

-Argiak: 27,85 euro.

VI. epigrafea.-Atletismoko pista.

-Klubendako pista: 3,65 euro.

-Pista: 11,15 euro.

-Argiak: 6,20 euro.

-Dutxak: 1,35 euro.

VII. epigrafea.-Eskualdeko Ikastetxeko pilotalekua.

-Federatu gabeko kirol taldeak: 7,20 euro.

-Pilotalekuak klubendako: 3,65 euro.

-Pilotalekua, Guraso Elkarteko aita-amendako (argiak bakarrik).

-Argiak: 5,60 euro.

-Dutxak: 1,35 euro.

VIII. epigrafea.-Eskualdeko Ikastetxeko kirol-zelaiak.

-Zelaiak klubendako: 3,65 euro.

-Zelaiak federatu gabeko kirol taldeendako: 4,75 euro.

IX. epigrafea.-Kirolez ez besteko erabileretarako instalazioak.

-Sarrera kobratzen bada edo instalazioaren erabiltzaileendako errendimendurik ateratzen bada (gehi argien gastua): 204,45 euro.

-Sarrera kobratu gabeko jarduerak (gehi argien gastua): 130,00 euro.

-Sarrera kobratu gabeko jarduerak Lanb. Hez. kiroldegia (+ argien gastua): 130,00 euro.

-C.D. Eretako fidantza: fidantza ezartzen da, 442,20 eurokoa, C.D. Eretaren erabileragatik, sortzen ahal diren kalteak ordaindu ahal izateko.

X. epigrafea.-Kirol ikastaroak.

-Kirol eskolak: 36,10 euro.

-Kirolaren eskola: 45,35 euro.

XI. epigrafea.-Belar artifizialeko futbol zelaia.

A) Kirol klubak.

Cidacos eta ?Peña Sport klubeko kirolariek, Kirol Hiriko kideak badira, ez dute kuota bakar bat ere ordainduko, eta bertako kide ez direnek, berriz, klubeko abonatuendako kuota ordainduko dute. Kirol Hiriko klubeei ezarritako kuota bera izanen da:

-Adingabekoen abonamendua: 4,95 euro/hilabetea.

-Adin ertainekoen abonamendua: 6,10 euro/hilabetea.

-Helduendako abonamendua: 9,40 euro/hilabetea.

B) Bestelako erabiltzaileak.

ZELAIA

ARGIRIK GABE

ARGIAREKIN

7ko futbola

21,65 euro/ordua

32,50 euro/ordua

11ko futbola

37,85 euro/ordua

43,30 euro/ordua

XII. epigrafea.-Udako igerilekuak. Tafallako Kirol Hiria.

Organo eskudunak onetsiko ditu tasak, funtzionamenduko kostuak ezagututa eta txosten ekonomikoa egin ondoren. Onespen hori nahitaezkoa baldintza da instalazioak abian jarriko badira.

13. ORDENANTZA FISKALA:
EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematean datza, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa eta, beraz, ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten hasten denean, hau da, interesdunek ezkontzaren eguna eta ordua zehazteko eskabidea aurkezten dutenean.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

Ezkontza bakoitzeko prezioa ondoko hau izanen da:

-(Bikoteko bi kideetako bat, gutienez, Tafallan erroldaturik badago): 105,00 euro.

-Biak Tafallan erroldatu gabeak badira: 131,20 euro.

14. ORDENANTZA FISKALA:
TAFALLAKO ANIMALIAK HARRAPATZEKO
ETA HAIEN MANTENURAKO ZERBITZUEN
ETA ARRISKUTSU IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK
IZATEKO LIZENTZIAN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2139. artikulua. Hona hemen zergapeko egintza:

a) Zerbitzu hauek ematea:

-Zakurrak edo bestelako animaliak harrapatu eta etxe partikularretatik jasotzea.

-Zakurren eta bestelako animalien egonaldiak udal egoitzetan.

b) Arriskugarri izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko behar diren zerbitzu tekniko eta administratiboak.

Tasen sorrarazpena

3. artikulua. Animaliak biltzeko, harrapatzeko eta/edo egoitzetan izateko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak zerbitzua ematen hastean sortuko dira, nahiz horien zenbatekoa aurretik paratzea eskatzen ahal den, osoki edo hein batean.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasa sortuko da eskaera aurkezten den unean, eta lizentzia ez da tramitatuko lehenago tasa hori ordaintzen ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordenantza honen 2. artikuluaren a) ataleko zerbitzuei dagozkien tasak, kasuan kasukoak, honakook ordaindu behar dituzte: eskatzaileak, edo, zuzenean interesdun izanik, zerbitzuaren onura jaso duten pertsonak, edo Udalaren esku-hartzea derrigortu duten egoeren erantzule direnak.

Ordenantza honen 2. artikuluaren b) ataleko lizentziak emateko tasak ordaindu beharko dituzte arriskugarri gerta daitekeelakoan horrelakotzat sailkatutako edozein animaliaren baten jabe edo edukitzaileek.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean heldu dira kasu bakoitzean aplikatu beharreko tarifak.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Animaliak bildu, harrapatu eta haien mantenurako zerbitzuagatik eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateagatik ordenantza honetan ezarritako tasak, Udaleko Diruzaintzan ordainduko dira, eta lizentzia eskatzeko orriari erantsiko zaio ordaindu izanaren egiaztagiria.

7. artikulua. Udaleko Zerbitzuek bildutako edo harrapatutako animaliak berreskuratzeko haien diren udal egoitzetara jo behar da eta bertatik jaso, betiere tasak ordaindu eta gero.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

I. epigrafea.-Animaliak bildu edo harrapatzea:

-Animalia bakoitzeko: 23,90 euro.

II. epigrafea.-Egonaldiak, udal egoitzetan:

-Albaitarien aginduz bete beharreko egonaldiak, eguneko: 3,55 euro.

-Bestelako egonaldiak, eguneko: 7,00 euro.

III. epigrafea.-Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea:

-Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 100,00 euro.

15. ORDENANTZA FISKALA:
AUZOLANA ETA BIDELANA ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12, 53 eta 54. artikuluetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Xedea

2. artikulua. Ordenantza honek xedea du arautzea, batetik, herritarren lana, auzalan, auzolan edo artelan ere erraten zaiona, eta, bestetik, herriko bideak eta landabideak egin, zaindu eta hobetzeko bidelana, eta, oro har, toki entitate honen eskumenean biltzen diren obra guztiak.

Bi prestazioetarako arauak

3. artikulua. Auzolana eta bidelana, biak, bateragarriak dira eta aldi berean eman daitezke. Beraz, aldi berean ematen direnean, bidelana bete behar dutenek auzolana ere garraio elementu berekin egiten ahalko dute.

4. artikulua. Lan egitera ez etortzeak, ezinbesteko kasuetan salbu eta aitzinetik librantza egin ez baldin bada, haren diru zenbatekoa eta beste hainbesteko isuna ordaindu beharra ekarriko du. Emanen den epean ordaintzen ez baldin bada, premiamendu bideari ekinen zaio.

5. artikulua. Toki entitate honek urtero onetsiko ditu, osoko bilkuran hartutako erabakien bitartez, auzolana eta bidelana egiteko aldiak, betiere kontuan harturik (udal nahiz kontzejuaren) mugapean lan handienetako garaiekin batera izan ez daitezen.

Auzolana

6. artikulua. Toki entitate honetan bizi direnek egin beharko dute auzolana, honako hauek izan ezik:

a) Hemezortzi urtez beheitikoak eta berrogeita hamabostez goitikoak.

b) Ezindu fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak.

c) Presondegietan giltzapetuak daudenak.

7. artikulua. Toki entitate honen kontura izanen da lan honetan aritzera behartuta daudenei gertatzen ahal zaizkien istripuen arriskuaren estaldura.

8. artikulua. Auzolana ez da urtean hamar egun baino gehiagokoa izanen, ez eta hiru egunetan jarraian eginen ere. Interesdunaren ordez beste pertsona batek egiten ahal du auzolana, edo haren librantza egiten ahalko da lanbidearteko gutxieneko soldataren diru kopurua halako bi ordainduta.

Bidelana

9. artikulua. Bidelanean parte hartu beharra dute, nahitaez eta salbuespenik gabe, herriko enpresa-ustiategietan garraio elementuak dituzten pertsona orok, fisiko zein juridikoek eta herrian bizi edo ez.

10. artikulua. Trakzio mekanikoko ibilgailuen garraio prestazioak urtean gehienez ere bost egun hartuko ditu eta egunak ez dira jarraian egonen. Haren ordez, lanbideen arteko gutxieneko soldataren hiru halako ordain daiteke.

Gainerakoetan, urtean ez dira hamar egun baino gehiago izanen ez eta bi egun jarraian baino gehiagotan eginen ere.

11. artikulua. Bidelana egiteko ibilgailuek kontsumitzen duten erregaia toki entitate honek ordainduko du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

16. ORDENANTZA FISKALA:
HERRILURRETAKO ONDASUNAK APROBETXATU
ETA BALIATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO
ESKUBIDE ETA SARIAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 25.etik 27.era bitarteko artikuluetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Halako jende batzuek herrilurretako ondasun eta aprobetxamenduak modu berezian erabiltzea da ordenantza honetako zergapeko egintza.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Herrilurretako ondasun eta aprobetxamenduen usufruktua edo erabilpena nori ematen zaien, pertsona fisiko edo juridiko haiexek izanen dira ordenantza honetan arautzen diren eskubide eta kanonen subjektu pasiboak.

Karga-oinarriak eta tarifa

4. artikulua. Hona hemen karga-oinarriak eta tarifak:

a) Laboreen laborantza egiteko lurzatien aprobetxamenduetan:

Herrilurrez baliatzeko ematen den erregu kopurua da zerga-oinarria.

Tarifak lurraren kalitatearen eta komenigarri juzgatzen diren bestelako inguruabarren arabera ezarriko dira, eta Udalbatzak urteoro onetsiko ditu Herrilurren Erregelamenduak laboreendako lurzatiak direla eta horretaz dioenari jarraikiz.

b) Zainzurien laborantza egiteko lurzatien aprobetxamenduetan:

Herrilurrez baliatzeko ematen den erregu kopurua da zerga-oinarria.

Tarifak Herrilurren Erregelamenduak zainzuriendako lurzatiak direla eta horretaz dioenari jarraikiz ezarriko dira.

c) Erlauntzak paratzeko aprobetxamenduetan:

Paratzen den kaxa kopurua da zerga-oinarria.

Tarifa Udalbatzak onetsiko du urteoro.

d) Legarrak ateratzeko aprobetxamenduetan:

Tona edo metro kubiko kopurua da zerga-oinarria, urteoro erabakitzen denari jarraikiz.

Tarifa Udalbatzak onetsiko du urteoro.

e) Belarren eta uren aprobetxamenduetan:

Udalbatzak onesten dituen zuzeneko esleipenen ondoriozkoak izanen dira zerga-oinarriak eta tarifak. Urtero eguneratuko dira enkantea lotzen duen baldintza-agiriari jarraikiz.

f) Ehiza barrutiaren baliatze eta aprobetxamenduan:

Kasuan kasuko enkanteek azken buruan zer ematen duten -sestarik bada, sesta barne- haiexek izanen dira zerga-oinarriak eta tarifak, eta enkanteen baldintzei jarraikiz eguneratuko dira.

Herriko ehiztari elkarteari esleipen zuzena eginez gero, oinarria, tarifa eta eguneratzeak esleipen erabakian paratzen den bezala eginen dira.

g) Herrilurretako bestelako aprobetxamenduetan:

Oinarriak eta tarifak kontzesioa edo esleipena egiten den unean adieraziko dira, eta esleipenak berak dioen gisara berrituko dira.

Tributu-kuota

5. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sorrarazpena

6. artikulua. Esleipena gertatzen den unean izanen da tasen sortzapena.

Haien ordainarazpena horrela eginen da:

a) 4. artikuluko a), b), c) eta f) kasuetan, urtetik behin.

b) 4. artikuluko d) kasuan, legarra ateratzen den aldiro.

c) 4. artikuluko e) kasuan, hiruhilekotik behin.

d) 4. artikuluko g) kasuan, zehazten den gisara.

4. artikuluko a) kasuan, aitzineko nekazaritza-urtean landu diren eta, beraz, uzta bildurik duten luzartietako eskubideen erdiak ordainaraziko dira, eta hurrengo nekazaritza-urtean landuko direnetakoen erdiak. Ordainarazpen hori urrian eginen da urteoro.

Diru-bilketa

7. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4. artikuluko a), b),c) eta e) kasuek sortutako tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" joko dira. Haiek ordaintzeko borondatezko aldia iragartzeko ediktua paratuko da Herriko Etxeko iragarki oholean, nahiz eta Udalak, hobeki aditzera eman beharrez, ordainketa gaztigatzeko orriak ere bidal ditzakeen. Dena dela, horrelako orririk ez jasotzea ez da inorendako zurigarria izanen ordaintzeko aldiaren berri izan ez duela argudiatzeko.

8. artikulua. 4. artikuluko d) eta f) kasuetako tributu-zorrak jakinarazi beharko zaizkie subjektu pasiboei.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Herrilurretako aprobetxamendu ezberdinez nola baliatu arautzen duten araudi eta erregelamenduetako xedapen guztiek osatzen dute aprobetxamenduari dagozkion kudeaketa arauak.

10. artikulua. Enkante bidez eginez gero, behar den baldintza-agiria eginen da, eta hura Udalak onetsiko du osoko bilkuran. Baldintza-agiri horretan, esleipenak dirauen bitartean indarra izanen duten arau zehatzak agertuko dira.

11. artikulua. Ehiza barrutien baliatze eta aprobetxamenduaren esleipena Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen laugarren tituluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan xedatutakoari lotuko zaio.

Herriko ehiztari elkarteari zuzenean esleituz gero, esleipena zer baldintza zehatzetan egiten den adieraziko da emateko erabakian. Esleipena Udalak onetsiko du, osoko bilkuran.

Aldiz, enkantea eginez gero, baldintza-agiria eginen da eta hura Udalak osoko bilkuran onetsiko. Baldintza-agiri horretan, esleipenak dirauen bitartean indarra izanen duten arau zehatzak agertuko dira.

12. artikulua. Herrilurretako bestelako aprobetxamenduei dagozkien kudeaketa arauak behar diren esleipenak egiteko unean zehaztuko dira, edo bestela, kasuan-kasuan komenigarri juzgatzen diren erregelamenduak prestatuz eta onetsiz.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokion orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean, Ordenantza fiskal orokorrean eta ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamendu eta baliatze bakoitzari dagozkion erregelamendu, enkanteentako baldintza-agiri edo esleipen erabakietan xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

2011KO TARIFAK

2012KO TARIFAK (1)

a) Laboreko lurzatiak

-Lehentasuna dutenendako aprobetxamendua:

. Lote ona

7,27 euro/erregua

. Hala-holako lotea

4,52 euro/erregua

-Zuzeneko aprobetxamendua:

. Lote ona

11,68 euro/erregua

. Hala-holako lotea

7,68 euro/erregua

b) Erauntzak (gutxienez ere

  20,00 euro)

1,70 euro/ kaxa

1,70 euro/ kaxa

c) Legarra ateratzea

3,80 euro/m³

3,80 euro/m³

d) Harria ateratzea

4,00 euro/1.000 kg

4,00 euro/1.000 kg

e) Belarra eta ura

(2)

f) Ehiza barrutia

Hitzarmenaren arabera

(1) eta (2) 2012ko tarifak eguneratuko dira, nekazari edo abeltzainek hartutako prezio indizea erabiliz (Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikulua).

17. ORDENANTZA FISKALA:
ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK,
LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU
PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN
MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bestelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea

6. artikulua. Ordaintzeko beharturik dagoenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, egoki egiteko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Gordailua berreskuratu ahal izateko aldeko txostena beharko da, indarra duen arautegia eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpondu eta/edo oketsa edo pasabidea egin dela egiaztatzen duena.

9. artikulua. Aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Zaharberritzeko diru-laguntzei buruzko ordenantzari heldu dioten zaharberritze obren kasuan, gordailuaren zenbatekoa onuradunei dagozkien diru-laguntzek osatuko dute.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako Hirigintzako prozeduraren ordenantzan eta Urbanizazio ordenantzan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala behar badu, Espaloietan eta leku erreserbatuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziaren ordenantzan eskatutakoak ere bai.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean behar diren tasak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

Arau honetan aplikatuko diren tarifak hauek dira:

Zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea: egunean 2,00 euro, metro lineal edo zatiki bakoitzeko (gutxienez 20,00 euro egunean edo zatiki bakoitzeko).

Tasa aplikatzeko irizpidea: partikularrak ez badu adierazten zenbat egunetan izanen den irekia zanga, hasiera batean likidatuko dira udal zerbitzuak iritzitako egunak, eta ondotik moldatuko da, betiere partikularraren aitorpen-eskaera behar bezala egiaztatuaren arabera.

Fidantzak, eremu publikoan zangak ireki edo zoladuran edo espalioetan edozein mugimendu egiteagatik.

Metro lineala:

1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 173,80 euro.

1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 130,65 euro.

1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 82,55 euro.

18. ORDENANTZA FISKALA:
IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO,
ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO
GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO
SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA
ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea, horra zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.

Erabilera edo aprobetxamendua bukatzen denean, zenbat seihilekoetan egin den, horien guztien artean hainbanatuko da kuota.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatiko tasak dagokien ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua.

1. Espaloietan barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabaleraren metroak, gehieneko plaza kopurua eta karrikaren kategoria fiskala kontuan hartuta, kasuan kasu.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera -6 metro gutxienez- eta karrikaren kategoria fiskala hartuko dira oinarritako.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Lizentziak emateko onesten den arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. artikulua. Ibilgailuak espaloira pasatzeko zintarria jaisteko lanak egitea beharrezkoa denean, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritako tasak eta fidantzak ordaindu beharko dira.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, behar den zentsuan sartuko dira titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu IV. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoan, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek paratu, mantendu, behar izanez gero berriro paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua burutu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera. Era berean, seinalatzeko diskoak ere kendu beharko dituzte. bestela bada, ulertuko da aprobetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Ikuskatzailetzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea.

A) Gau eta eguneko erabilera.

I.1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

BALIO EREMUAK

03HC-04HC

(eurotan)

05CC-06CC-

07CC-09AA-

10AA-11UU

(eurotan)

01HC-02HC-

08AA

(eurotan)

12II-13II-

14OO-00DD

(eurotan)

1 - 2 ibilgailu

49,00

40,30

32,30

16,20

3 - 5 ibilgailu

51,20

42,10

33,70

17,00

6 - 10 ibilgailu

81,40

63,70

49,00

24,40

11 - 25 ibilgailu

134,90

105,50

81,40

40,70

26 - 50 ibilgailu

203,40

162,90

121,60

61,70

50 ibilgailutik goiti

243,80

197,60

145,00

73,50

I.2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak. I.1. epigrafeko turismoekin parekatuko dira, honela kalkulatuz: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zatiki bakoitzeko auto-omnibusendako, eta gehieneko kargako 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko, kamioiendako edo herresta-ibilgailuendako edo nekazaritzakoendako.

I.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko.

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(eurotan)

05CC-06CC-07CC-

09AA-10AA-11UU

(eurotan)

01HC-02HC-08AA

(eurotan)

12II-13II-14OO-00DD

(eurotan)

81,40

63,70

49,00

24,40

I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(eurotan)

05CC-06CC-

07CC-09AA-

10AA-11UU (eurotan)

01HC-02HC-

08AA

(eurotan)

12II-13II-

14OO-00DD

(eurotan)

50 ibilgailu bitarte

101,00

81,20

61,50

31,50

50 ibilgailutik goiti

121,70

95,20

72,20

37,20

B) Ordutegi mugatuko erabilera

I.5. Lizentziak, ordutegien arabera, aparkatzeko debekua dutenak. Aitzineko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba.

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean:

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(eurotan)

05CC-06CC-07CC-

09AA-10AA-11UU

(eurotan)

01HC-02HC-08AA

(eurotan)

12II-13II-14OO-00DD

(eurotan)

114,20

95,50

74,50

37,80

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.

II.1 epigrafeko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago:

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(eurotan)

05CC-06CC-07CC-

09AA-10AA-11UU

(eurotan)

01HC-02HC-08AA

(eurotan)

12II-13II-14OO-00DD

(eurotan)

57,10

47,80

37,30

18,90

Erreserba karrika bateko bi espaloietan baimendu bada, eta horietan aparkatzeko debeku txandakakoa bada, tarifa alde bakar bateko luze-zabalen gainean kalkulatuko da, zehatz-mehatz, luzeenaren gainean.

III. epigrafea.-Seinalatzeko diskoak.

1. Pasabideak seinalatzeko diskoak: 22,00.

2. Pasabideak seinalatzeko diskoak ordutegiaren plakarekin: 30,00.

3. Lekua erreserbatzeko seinalizazio diskoak eta/edo ordutegiaren plaka osagarria: Udalak ordaintzen duen huraxe bera.

19. ORDENANTZA FISKALA:
HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintzak dira toki entitateko jabari publikoko zoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko herriko edozein eremu publikotako zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

d) Toki entitateko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki entitateko eremu publikoetan.

m) Azienda toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

n) Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe ere erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, zerga jasan beharra eta ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa ordaindu beharra sortuko dira. Pagatzeak, baina, ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke eta, kasua bada, zigorrak ezarrita.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sorrarazpena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da edo sasoiko epea, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, mahai eta aulkien kasuan izan ezik.

Mahai eta aulkien kasuan, hainbanaketa eginen da lehenbizi sasoiko hilabeteei dagokien tarifa aplikatuz eta gainerako hilabeteak, sasoikoen tarifekiko diferentzia kontuan hartuz.

Mahai eta aulkien lizentzia eskuratutako eskatzaileak uko egiten badio, ez da kontuan hartuko ondorio fiskaletarako hainbanaketari dagokionean.

Lurzoruaren okupazioa gizarte eta/edo hezkuntza arloko irabazi asmorik gabeko erakundeek egiten badute, kontzeptu horrengatik ordaindu beharreko tasatik salbuetsiak izaten ahalko dira.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin edo zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aitzinetik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua.

1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, tasa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino gutxienez hilabete bat lehenago.

4. "Mahaiak eta aulkiak" izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

Lizentzia eskuratu ondotik eskatzaileak uko egiten badio, horrek ordaindu beharko du zenbat denboratarako eskatu duen huraxe.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

I. epigrafea.

1.-Erregai biltontziak eta monolitoak: 198,10 euro/urtea.

2.-Mahai eta aulkiak:

-Urte osoa: aprobetxamenduko denbora edozein izanik ere (herriko bestak barne).

  • Navarra plaza: 37,50 euro/m².
  • Gainerako karrika eta plazak: 30,00 euro/m².

-Sasoiko epea: martxoaren 15etik urriaren 31 arte (herriko bestak barne).

  • Navarra plaza: 34,10 euro/m².
  • Gainerako karrika eta plazak: 27,30 euro/m².

-Bakarrik herriko bestetan paratzen direnean.

  • Navarra plaza: 15,55 euro/m².
  • Gainerako karrika eta plazak: 12,45 euro/m².

3.-Salmenta automatikorako gailuak: 55,00 euro/urtea.

4.-Kioskoak, "karrikoak" eta gaztainen saltokiak: 98,75 euro, hiru hilabetean behin.

5.-Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak: 55,00 euro/urtea.

6.-Txurro dendak: 1,60 euro/metroa/ eguna, eta gutxienez 11,20 euro/eguna.

7.-Tiro egiteko postuak eta/edo gisakoa: 1,60 euro/metro koadroa/ eguna, eta gutxienez 8,35 euro/eguna.

8.-Zaldiko-maldikoak eta/edo gisakoak: 1,60 euro/metro koadroa/ eguna, eta gutxienez 12,45 euro/eguna.

9.-Aldamioak, aldamio goitituak, plataforma mugigarria, edukiontziak, siloak, hesiak, materialen pilaketak eta beste: 0,50 euro/m²/eguna.2.

10.-Garabiak: 9,90 euro/eguna.

11.-a) Txosnak, ikuskizun edo jostagarrietarako muntadurak, jatekoak saltzeko etxolak etab., bestak, feriak edo bestelako gertakariak direla kausa.

-14,60 euro/eguna edo zatikia lehen 2 m² edo zatikiagatik.

-10,10 euro/eguna edo zatikia/hortik gorako m² edo zatikia.

b) Kontraprestazio gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan): 0,00 euro/eguna edo zatikia/hortik gorako m² edo zatikia.

12.-Otsail eta urriko ferietako saltokiak (6 m²): 55,00 euro/eguna.

13.-a) Zezen plaza alokatzea: 344,35 euro/ekitaldia.

b) Kontraprestazio gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan: 0,00 euro/ekitaldia.

(Bi kasuetan ere, gutxienez, ekitaldirako gizarte erantzukizunaren asegurua aurkeztu beharko da, bai eta Udalak eskatzen duen dokumentazio oro).

II. epigrafea.

-Fidantzak: honako fidantza hauek ezartzen dira oro har, izan daitezkeen kalteak ordaintzeko:

  • Zirkoak paratzea: 430,00 euro.
  • Zezen plaza erabiltzea: 430,00 euro.
  • Ferietako barrutia erabiltzea: 430,00 euro.
  • Ferietako barrutiko taberna erabiltzea: 430,00 euro.

20. ORDENANTZA FISKALA:
BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORUAN, HEGALKINEAN ETA ZORUPEAN ZERBITZUEN ENPRESA USTIATZAILEEK INTERES OROKORRERAKO EDO HERRITAR GUZTIENDAKO EDO UGARIRENDAKO EGITEN DITUZTEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Tasa hauek martxoaren 2ko 4/199 Foru Legearen 100.4 artikuluari jarraituz ezarri dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitzuen, tasen eta prezio publikoen gaietan.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Tasa honen zergapeko egintza dira Udalaren eremu publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean hornidura zerbitzuen enpresa edo enteek egiten dituzten erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, zerbitzu horiek interes orokorrekoak direnean edo herritar guztiei edo frankori eragiten dietenean.

3. artikulua. Ordaintzeko beharra sortzen da zerbitzuen enpresa ustiatzaileek zorua, hegalkina eta zorupea okupatzen dituztenean honako hauetako zerbaitekin: kableak, hodiak, kanalizazioak, biltontziak, arketak, transformadoreak, zutoinak, palomilak, banaketa edo erregistro kutxak eta zerbitzu egitearekin ikusteko duten gainerako aprobetxamenduak.

Subjektu pasiboa

4. artikulua.

1. Eremu publikoko edo herrilurretako zorua, hegalkina eta zorupea zerbitzu publikoak ustiatzeko erabiltzen dituzten enpresek dute tasa hau ordaintzeko beharra.

2. Telefónica de España, S.A., lagun bakarreko sozietateak bere tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz ordainduko ditu tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren bidez sartu zen aldaketarekin.

Zerga-oinarria eta tarifak

5. artikulua. Udal mugape bakoitzean urtean erdiesten duten fakturaziotik heldu diren diru-sarrera gordinen %1,5 da tasen zenbatekoa, betiere eta salbuespenik gabe.

Kudeaketa arauak

6. artikulua.

1. Subjektu pasiboek, hiruhileko natural bakoitza izapidatu ondoko hileko lehen hamabostaldiaren barrenean, ulertzeko moduko aitorpena egin beharko dute aurreko hiruhilekoan eskuratutako diru-sarrera gordinez eta udal mugapean egindako horniduren bolumenaz, baita horiek Udalari epe horretan egindako horniduraren bolumenaz eta indarra duten tarifen ariora igorpendutako edo igorpendu zitekeen fakturazioaz ere.

2. Udalak egoki juzgatzen duen kasuan eta unean eskatzen ahalko du aitorpenean adieraztea hornidura eman dieten erabiltzaile edo bezeroen izenak, bakoitzari egindakoa zehaztuz.

7. artikulua. Aitorpena aurkeztearekin batera, dagokien tasaren zenbatekoa ordaindu beharko dute enpresek.

8. artikulua.

1. Horrela eginiko likidazioak behin-behinekoak izanen dira, harik eta Udalak, bidezko juzgatzen dituen ikuskapen, kontsulta eta aholkularitzen ondotik, behin betikotzat jotzen dituen arte.

2. Udalak oharrik egin ez badu, likidatutako kuotak aitorpena aurkeztu eta lau urtera bilakatuko dira behin betikoak.

9. artikulua. Subjektu pasiboek ez diote trabarik paratzen ahal Udal ikuskatzailetzak zerga-oinarria zehaztu nahi eta kontabilitate liburuen frogapena egin nahi badu edo berdin beharrezko izan edo komenigarri jotzen dituen gainerako agiri, euskarri magnetiko edo bestelakoena.

10. artikulua. Udal mugapeko urteko fakturaziotik heldu diren diru-sarrera gordinen aitorpen faltsua aurkeztea arau-hauste larritzat joko da.

11. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Ordenantza Orokorra" aplikatuko da.

22. ORDENANTZA FISKALA:
MERKATU PLAZAREKIN, KALEZ KALEKO SALMENTAREKIN
ETA FERIA BARRUTIAREKIN IKUSTEKO DUTEN ERABILERA
PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK
ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean ondoko erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezi hauek egitea da zergapeko egintza:

a) Merkatu plazan saltokiak okupatzea.

b) Merkatu plazako hozkailu publikoak erabiltzea.

c) Merkatu plazan eta erabilera publikoko lurretan lekuak okupatzea kalez kaleko salmenta egiteko.

d) Feria eta erakusketarako barrutian lurrak okupatzea, eta instalazioak eta zaintza zerbitzua erabiltzea.

3. artikulua. Honelakoetan ez da prezio publiko hau ordaindu beharko:

a) Otsailean eta urrian egiten ohi diren abere ferietan aziendak ekartzen dituzten abeltzainek lurrak okupatzeagatik.

b) Halako feria edo erakusketa batzuek gizarte, kultura edo hezkuntza aldetik dituzten ezaugarriengatik, Udalak, komenigarri juzgatzen badu, dagozkien tasetan osorik edo partez hobaria ematen ahal die. Hobari hori okupazio lizentziarekin batera emanen da.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

4. artikulua. Prezio publiko hauek ordaindu beharra Udalak behar den lizentzia ematen duenean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

5. artikulua. Udal lizentziarik izan gabe aprobetxamendua hasten bada, arau honetan ezarritako prezio publikoak pagatzeak ez ditu izandako aprobetxamenduak legeztatuko eta kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordaintzera behartuak

6. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik arau honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe ere Udalean baja aurkezten ez dutenak.

Karga-oinarria

7. artikulua. Tarifak aplikatzeko karga-oinarriak hauen araberakoak izanen dira:

a) Merkatu plazan saltokiak okupatzen badira: diru-kopuru finko bat, zer saltoki den, hainbeste.

b) Merkatu plazako hotz zerbitzuak erabiltzen badira: zenbat kilo sartzen den, eta zenbat egunetan, hainbeste.

c) Kalez kaleko salmentaren tasak: diru-kopuru finko bat, zenbat metro karratu okupatzen diren, hainbeste.

d) Feria eta erakusketarako barrutian lurrak okupatzeko, eta instalazioak eta zaintza zerbitzua erabiltzeko tasak: diru-kopuru finko bat, zenbat metro karratu okupatzen diren, hainbeste.

e) Gisako xedeetarako lurrak bestela okupatzen badira: diru kopuru finko bat.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak Udalbatzak onetsiko ditu urteoro.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Saltokien okupazioa Merkatu plaza horien gaineko erregelamenduan xedatutakoaren ariora gobernatuko da, baita hotz instalazioen erabilpena ere.

10. artikulua. Kalez kaleko salmenta Merkatu plazako beheitietan eta/edo Udalak erabakitzen duen tokietan eginen da, ortziral guztietan, toki horiek aldatzea erabaki ezik.

Inoiz ostirala jaiegunarekin suertatzen bada, aitzin-aitzineko ostegunera aldatuko da.

11. artikulua. Merkatu plazako tokiak kalez kaleko salmenta egiteko okupatuz gero, horiek interesatuek ahoz eskatuta esleituko ditu merkatuzainak, eskabide ordenari hertsiki lotuz.

12. artikulua. Udalbatzak aldi bakoitzean zehazten dituen tokietan salmenta egiteko, interesdunek ahoz eskatu beharko diote Udaltzaingoari, eta eskabide ordenari hertsiki lotuz eginen da esleipena.

13. artikulua. Kalez kaleko salmenta egiteko, horretan aritzen diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek Udalaren lizentzia edo patentea beharko dute.

14. artikulua. Tafallako udal mugapean, herriko industriariek eta dendariek kalez kale aritzeko lizentziarik edo patenterik ez dute behar, ordea, erroldan edo Lizentzia Fiskalaren erregistroan altan agertzen badira gisako jarduera batengatik.

15. artikulua. Nekazariek edo artisauek ere ez dute beharko kalez kale aritzeko lizentziarik edo patenterik, beren uztako produktuak edo berek egindakoak jartzen badituzte salgai, zerga aldetik bete behar dituzten gainerako eginbeharrak ukatu gabe.

16. artikulua. Ibilgailuen bitartez, toki entitateko edozein egunetan eta lekutan egin daiteke kalez kaleko salmenta.

17. artikulua. Feria barrutietan lurrak okupatu ahal izateko, eskabidea egin beharko zaio Udalari eta horrek, dela Gobernu Batzordearen, dela osoko bilkuraren bidez, esleipena eginen du eskabide ordenari jarraikiz, eta feria bakoitzarentzat aurreikusten den banaketaren barnean.

Hala ere, beranduegi aurkezteagatik Udalak, Osoko Bilkurak edo Tokiko Gobernu Batzarrak ebatz ez ditzakeenak, alkateak ebatziko ditu, edo bestela idazkariak, edo bestela udaltzainburuak.

Diru-bilketa

18. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusitako prezioen diru-bilketa, honela eginen da:

a) Merkatu plazako saltokiak okupatzeko prezioen diru-bilketa merkatuzainak eginen du. Haien ordainarazpena hilero eginen da eta "jakinarazpen gabekotzat" hartuko da. Horien ordainketaren iragarpena bando bidez eginen da, Merkatu plazako iragarki oholean jarriko da, eta, hortik aitzina, 30 egun balioduneko epea izanen da pagatzeko.

Hala ere, zergadunek tasen ordainketa banku edo aurrezki entitateren batean helbideratzeko erabakia hartzen ahal dute, horrela nahi izanez gero.

b) Merkatuko hotz instalazioak erabiltzeko prezioen ordainarazpena merkatuzainak eginen du hileoro, eta ordainagiria aurkeztu bezain agudo ordaindu behar dira.

Merkatuzainak behar den likidazioa asteoro aurkeztuko du Ogasun Bulegoan, baita behar den diru-kopurua Udalaren Diruzaintzan utzi ere.

c) Merkatuan kalez kaleko salmentan aritzeko, lekua okupatzeko prezioen ordainarazpena merkatuzainak eginen du eta bere hartan ordaindu behar dira. diru-bilketa bukatuta, behar den likidazioa aurkeztuko du Ogasun Bulegoan, baita aldi berean behar den diru-kopurua Udalaren Diruzaintzan utziko ere.

d) Kalez kaleko salmenta merkatutik kanpora egiten bada, Udaltzainak eginen du diru-bilketa, eta berak aurkeztuko du likidazioa Ogasun Bulegoan, baita aldi berean behar den diru kopurua Udalaren Diruzaintzan utziko ere.

e) Feria barrutietan eta erakusketetan lurra okupatzeagatik eta beste eskubideengatik, diru-bilketa Ogasun Bulegoak eginen du.

Jaiegunetan bada, diru-bilketa Udaltzaingoak eginen du, eta berak aurkeztuko du behar den likidazioa Ogasun Bulegoan, baita, aldi berean, behar den diru kopurua Udalaren Diruzaintzan sartu ere.

19. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea aplikatuko dira.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

-Merkatua:

1.-Saltoki finkoen okupazioa: euro hilean.

  • 1etik 7ra: 12,90 euro/hilabetea.
  • 8tik 9ra 47,35 euro/hilabetea.
  • 10etik 13ra: 18,30 euro/hilabetea.
  • 14a: 12,95 euro/hilabetea.
  • 15a: 17,15 euro/hilabetea.
  • 16tik 19ra: 12,95 euro/hilabetea.
  • 20tik 22ra: 21,50 euro/hilabetea.
  • 23tik 24ra 12,95 euro/hilabetea.
  • 25a, 26a, 29a, 31, 33a, 34a, 35a, 36a, 38a, 39a, 40a, 42a, 43a, 44a eta 50a: 71,05 euro/hilabetea.
  • 45a, 46a, 47a, 48a eta 49a 50,70 euro/hilabetea.
  • 27a: 50,70 euro/hilabetea.
  • 28a: 81,80 euro/hilabetea.
  • 30a: 88,25 euro/hilabetea.
  • 32a: 88,25 euro/hilabetea.
  • 37a: 90,20 euro/hilabetea.
  • 41a: 88,90 euro/hilabetea.

2.-Hotz ganberaren erabilpena:

  • Haragia: 1,35 euro/hilabetea/10 kilogramo edo horren zatikitik.
  • Barazki eta frutak: 1,50 euro/hilabetea/10 kilogramo edo horren zatikitik.

-Kalez kaleko salmenta: Merkatu plazako, beste plazetako eta eremu publikoetako saltokiak.

  • Urteko abonamendua: 3,65 euro/eguna/m² edo zatikia.
  • Seihilekoko abonamendua: 4,30 euro/eguna/m² edo zatikia.
  • Hiruhileko abonamendua: 4,80 euro/eguna/m² edo zatikia.
  • Egunekoa: 5,15 euro/eguna/m² edo zatikia.
  • Artisauak: 4,75 euro/eguna/m² edo zatikia.
  • Piperrak erre eta saltzeko tokiak: 154,65 euro/hilabetea.
  • Salmenta kamioi edo furgoietan: 39,05 euro/eguna.

-Feria barrutia:

  • Nekazaritzako makineria eta beste erakusketak: hitzarmenaren arabera.
  • Nekazaritzako makineria eta beste erakusketak, hitzarmenik ez denean:
  • Tasa, lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik: 4,20 euro/metro koadroa/ eguna, eta gutxienez 30,05 euro/feria.
  • Feria barrutitik kanpo lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik, tasak %20 murriztuko dira.

23. ORDENANTZA FISKALA:
APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO
EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK
APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Hona hemen zergapeko egintza:

a) Aparkatze mugatuko eremuetako bizilaguna izatea ziurtatzen duen txartela ematea. Txartel horrek, eskaturiko ibilgailua aparkatzea ahalbidetzen du, dagokion sektorean, urtebetez, eta ordu mugarik gabe, betiere txartela ikusgai ezartzen bada ibilgailuaren haizetakoaren gibelean.

b) Aparkatze mugatukoak izanik ordenantza honek arautzen dituen eremuetan eta orduetan aparkatzea trakzio mekanikoko ibilgailuak.

c) Urrutiko agintea ematea ibilgailua alde zaharreko oinezkoen eremuan ordutegi murriztuan sartzeko.

Ordaindu beharra

3. artikulua.

a) Zerga ordaindu beharra sortzen da 2.a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzaren kasuan, aipatu txartela eskuratzeko eskabidea aurkezten denean. Hura tramitatzeko ezinbestekoa izanen da behar den tasa aitzinetik ordaintzea.

b) Zerga ordaindu beharra sortzen da, 2.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzaren kasuan, aparkatze mugatuaren erabilera pribatiboa hasten denean.

c) Zerga ordaindu beharra sortzen da, 2.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzaren kasuan, aipatutako urrutiko agintea ematen denean eta urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean, hura mantentzen den kasuetan. Lehen aldiz emateko prozedura ez da tramitatuko aldez aurretik dagokion tasa ordaindu ez bada. Hurrengo urteetan mantentzekoa bada, tasa borondatezko aldian ez ordaintzeak deuseztatu eginen du agintearen ematea, eta interesdunak itzuli egin beharko du, ezertan ukatu gabe ezartzen ahal zaizkion bestelako zehapenak.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa honako hauek ordaindu behar dute:

a) Ibilgailuaren titularra den pertsona fisikoa, baldin eta helbidea aparkatzeko mugatu eta murriztuko eremuetan badu, bizilagun dela ziurtatzen duen txartela eskuratzearen truke.

b) Ezarritako eremuetan aparkatzen duten gidariak, aparkatze mugatuak zenbat dirauen, hainbeste, arauturiko ordutegia bitartean, eta horretarako gaitzen duen tiketa hartu ondoan.

c) Alde zaharreko oinezkoen eremuan sartzeko baimena ematen duen urrutiko agintea eman zaion pertsona fisikoa, ibilgailuaren titularra dena.

Kuoten hainbanatzea (urrutiko agintea)

5. artikulua. Alde zahareko oinezkoen eremuan sartzeko urrutiko agintearen tasa linealki hainbanatuko da, hiruhileko naturaletan, bai hasteagatik bai uzteagatik.

Salbuespenak (urrutiko agintea)

6. artikulua. Aldez zaharreko oinezkoendako eremuan sartzeko urrutiko agintea emateko tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira zerbitzu publikoetako ibilgailuak, hala nola, suhiltzaileak, Gurutze Gorria, anbulantziak, polizia eta abar.

TARIFEN ERANSKINA

2012. urtea

1. epigrafea.-Bizilagun izaera ziurtatzen duten txartelak eta alde zaharreko oinezkoen eremurako urrutiko agintea.

1. Urte naturaleko eperako ematen den txartel bakoitzeko: 43,90 euro.

2. Txartela galtzeagatik, ibilgailua aldatzeagatik, sektorez aldatzeagatik eta abarrengatik, lehenengoaz gain ematen den txartel bakoitzeko, aurreko tarifaren %20 ordainaraziko da.

3. Alde zaharreko oinezkoen eremuan sartzeko urrutiko aginte bakoitzagatik, urte natural baterako: 90,00 euro.

II. epigrafea.-Eremu urdinetan aparkatzea.

1. 30 minutu bitarte: 0,55 euro.

2. 30 minututik aitzina, 5 minutuko zatiki bakoitzeko, gehienez ere 120 minutu bitarte, eremu guztietan: 0,05 euro/5 minutu.

III. epigrafea.-Trafikoari buruzko ordenantzaren 55. artikuluan ezarritako zehapenen berehalako ordainketagatik.

1. Ordaindu osteko tarifa (salaketak deuseztatzeko):

1.1. Ordaindu osteko tarifa, tiketean adierazitako denbora baino gehiagorako, erregelamenduzko denboran: 4,30 euro.

1.2. Ordaindu osteko tarifa, ordaindutakoaren denboraren bikoitza baino gehiagorako: 10,00 euro.

1.3. Ordaindu osteko tarifa, tiketik gabe edo indarrean dagoen egoiliar txartelik gabe: 10,00 euro.

24. ORDENANTZA FISKALA:
ZAINTZA BEREZIKO ZERBITZUAK
EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Hona hemen zergapeko egintza:

a) Ibilgailu handiak hirian barna gidatu, zaindu eta laguntzeko zerbitzua. Horri dagokionez, Ibilgailuei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluan aipatzen duen baimen berezia behar duten garraioak hartzen dira garraio astuntzat, haien masak, tamainak edo zoladuran egiten duten presioa erregelamenduzkoak gainditzeagatik.

b) Hiriko trafikoa erregulatu eta kontrolatzeko jarduera bereziak, ibilgailuen zirkulazioa errazte aldera, jarduera horiek Udaltzaingoak trafikoa seinalatu eta antolatzeko egin ohi dituenak ez badira.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra tasaren xedea den zaintza berezirako baimena ematen den unean bertan sortzen da.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa hau ordaintzeko betebehar solidarioa dute garraioa egiten duen ibilgailuaren jabe diren pertsona natural edo juridikoek, edo zerbitzu hori eman dadin eskatzen dutenek.

5. artikulua. Zaintza bereziko zerbitzuarengatik ordaindu beharreko tasak zerbitzua egiten emandako denbora eta erabilitako baliabideen arabera ezarriko dira, ordenantza honetako eranskinean agertzen diren tarifei jarraituz.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu beharko dira Udalaren Bulego Bakarrean, horretarako propio dagoen kutxan.

TARIFEN ERANSKINA

2012ko tarifak

I. epigrafea.-Trafikoa arautzeko jarduera bereziak: prezioa/ordua edo zatikia.

-Parte hartzen duen udaltzain bakoitzeko: 30,50 euro.

-Erabiltzen den patruilatzeko auto bakoitzeko: 4,00 euro.

-Erabiltzen den motor bakoitzeko: 3,50 euro.

II. epigrafea.

Garraio handiak zaintzeko zerbitzuagatik: 155,60 euro.

Iragarkiaren kodea: L1120180