256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko onestea 2012. urteko urtarrilaren
1etik aitzina indarra hartuko duten tributuzko
diru-sarreren eta prezio publikoen arauketa

Iruñeko Udalbatzak, 2011ko urriaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauen testuen eta tarifen aldaketak. Behin espedientea jendaurrean paraturik, aldez aurretik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 213. zenbakian eta Udaletxe honetako iragarki-taulan argitaratu zelarik, eta arauzko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, behin betiko onetsi dira, eta indarra hartuko dute 2012. urteko urtarrilaren 1etik aitzina. Jarraian, testu osoa argitaratzen da, jende orok jakin dezan eta behar diren ondorioetarako, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru Legea betez.

Jakitera ematen da 2012. urteko Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauen ondoko artikuluak eta tarifen eranskinetako epigrafeen testua aldatu direla:

-Udalaren antolamendu berria islatze aldera, alorren izenak aldatu dira 0., 3. eta 8. ordenantzetan.

-0. ordenantza.-Artikulu hauek aldatu dira: 8, 33.4) eta 59.1). Bestalde, bi idatz-zati berri, 59.4) eta 59.5), gehitu dira 59. artikuluan. Bestalde, 60.3) eta 73.1-d) idatz-zatiak erantsi dira, bai eta paragrafo berri bat ere 76. artikuluaren 2. idatz-zatiaren bukaeran.

-1. ordenantza.-Hiri-kontribuzioaren karga-tasa aldatu da: 0,3540%.

-3. ordenantza.-Bi artikulu aldatu dira, 9.2) eta 11.1).

-6. ordenantza.-Okupatu Gabeko Etxebizitzak.

-10. ordenantza.-Bi artikulu aldatu dira, 8.2) eta 10.1).

-11. ordenantza.-7.2) artikulua aldatu da.

-13. ordenantza.-2.c) artikulua aldatu da, "hirugarren mailako" testua ezabatu delarik.

-17. ordenantza.-Tarifen eranskina aldatu da: jada egiten ez diren analisi eta saiakuntzak kendu dira, eta bi saiakuntza berriren tarifak erantsi.

-21. ordenantza.-Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia.

-23. ordenantza.-Tarifen eranskina aldatu da: III. epigrafeari III. 5 idatz-zati berria erantsi zaio.

-2, 6, 7 eta 9. arauak.-Gaztelaniaz, "discapacidad" terminoa ezarri da "minusvalía" terminoaren ordez.

-3. araua.-Tarifen eranskina aldatu da: erabiltzaileen diru-sarrerei dagozkien eskaletako zenbatekoen deflazioa egin da, urteko KPIren %3ren gehikuntza aplikatuta.

-4. araua.-Tarifen eranskina aldatu da: urteko familia-errentari dagokion eskalako zenbatekoen deflazioa egin da, urteko KPIren %3ren gehikuntza aplikatuta.

-7. araua.-2. artikulua aldatu da, artikulu berri bat, 3.a, erantsi zaio eta gainerako artikuluak berriro zenbakitu dira.

-10. araua.-Tarifen eranskina aldatu da: paragrafo berria gehitu da III.4. epigrafearen ondoan.

Iruñean, 2011ko abenduaren 5ean.-Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1120979