256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2012ko ekitaldiko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak
eta kanonak. Onespena

Orisoaingo Udalak, 2011ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2011ko zerga-tasei eustea 2012rako, eta, halaber, honako tasa, prezio publiko eta kanon hauek aldatzea 2012rako; eta erabaki zuen denek indarra hartuko dutela Nafarroako Aldizkari Ofizialean honako erabaki hau argitaratzen denetik aitzina.

-Zergak.

  • Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,475.
  • Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.
  • TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,2.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
  • Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga: %10.

-Tasak, prezio publikoak eta kanonak.

  • Etxeko laguntza zerbitzuko prezio publikoak: 6,30 euro otorduagatik eta 18,68 euro etxeko laguntzako ordu bategatik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orisoainen, 2011ko abenduaren 21ean.-Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1120638