256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2012ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2011ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2012ko aurrekontu orokor eta bakarra eta betearazpen oinarriak. Hura Martzillako Udalaren aurrekontuak eta Vicente Fontán Udalaren Musika Patronatuarenak osaturik dago.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Martzillan, 2011ko abenduaren 22an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1120739