256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2012rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak

Longidako Udalak, 2011ko abenduaren 7an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Zergen karga-tasak.

1.1. Ondoko karga-tasak onestea, 2012ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,228.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,359.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

  • Etxebizitzen zaharberritzea: %2,06.
  • Nekazaritzako nahiz abeltzaintzako nabeak egitea edo moldatzea: %2,575.
  • Etxebizitza berriak: %3,09.
  • Bertzelako eraikuntza, instalazio eta obrak egitea: %3,09.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Tasa: %0,80.

-Ehunekoa:

  • 1etik 5 urte bitarteko epea: %3,09.
  • 10 urte bitarteko epea: %2,88.
  • 15 urte bitarteko epea: %2,78.
  • 20 urte bitarteko epea: %2,78.

2. Ordenantzetako tarifen aldaketa.

2.1. Hasiera batean onestea aldaketa ondotik heldu diren ordenantzetako tarifetan, 2012ko urtarrilaren 1ean indarra har dezan. Hona hemen:

-Ur horniduraren tasak:

a) Etxeko erabilerarako hornidura: 0,36 euro/m³ + NILSAren kanona + BEZaren %8.

b) Ureztapena: 0,67 euro/m³ + BEZaren %8.

c) Industria: 0,72 euro/m³ + Nilsaren kanona + BEZaren %8.

-Hiruhilekoan 29 m³ bitarte, etxeetako tarifa aplikatuko da.

-Hiruhilekoan 30 m³-tik 79 m³ bitarte, ureztatzeko tarifa aplikatzeko da.

-Hiruhilekoan 80 m³-tik aitzina, industriako tarifa aplikatzeko da.

d) Abeltzaintza: 0,36 euro/m³ + BEZaren %8.

e) Hornidurako hargunea paratzeagatik eta alta emateagatik: 194,45 euro + BEZaren %8.

f) Kontagailuaren alokairua: 2,15 euro + BEZaren %8 hiruhilekoan.

-Estolderia eta arazketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko tarifak: 12,24 euro + BEZaren %8.

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak:

1.-Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,18 euro.

2.-Artxiboko agirien fotokopiak: DIN A4 tamainakoak: 0,154 euro; DIN A3: 0,309 euro.

3.-Artxiboko agirien fotokopia konpultsatuak: 0,628 euro.

4.-Planoen eta Udal Planeko eta ordenantzetako araudiaren kopiak: DIN A4 tamainakoak: 0,061 euro; DIN A3: 0,123 euro.

-Eremu publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean eginiko aprobetxamendu berezien tasak:

1.-Kalez kaleko salmenta: bestetako barrakak: 12,71 euro, bestetako ostatua: 190,71 euro.

-Obra hondakinak botatzeko tasa:

1.-0tik 3.500 kilogramo bitarteko kargako ibilgailuak: 5,15 euro/ibilgailua.

2.-3.501-etik 20.000 kilogramo bitarteko kargako ibilgailuak: 15,45 euro/ibilgailua.

3. Ohartaraztea ezen erabaki honen lehen puntuan jasotako edukiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo bertzenaz Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, Jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Erabaki honen 2. puntuan aipatzen diren ordenantzei buruzko espedientea jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Longidan, 2011ko abenduaren 12an.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1119942