256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa ordenantza fiskaletan tarifak eguneratzeagatik
eta Udalaren 2012ko ekitaldirako karga-tasa, prezio publiko
eta zergak finkatzea. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2011ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Lekunberriko udalerrian indarra duten tasa eta prezio publikoak arautzen dituzten urdal ordenantzetan, finkatuz-eta 2012ko ekitaldirako karga-tasa, prezio publiko eta zergak, ondotik ematen direnak:

Lehena.-2012ko urtarrilaren 1etik aitzina lurraldearen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hauek onestea:

1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,41eko karga-tasa ezartzea.

1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,80ko karga-tasa ezartzea.

Bigarrena.-Egungo indize-eskala mantentzea 2012rako jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

2.1. 1,4 indizea aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei.

Hirugarrena.-Zerga hauei aplikatzeko portzentajea onestea:

3.1. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

3.1.1 Karga-tasa: %20, aplikatzekoa den zerga-oinarriaren gainean.

Indizeak:

-5 urte bitarteko aldia: 3,3.

-10 urte bitarteko aldia: 3,2.

-15 urte bitarteko aldia: 3,1.

-20 urte bitarteko aldia: 3,1.

3.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ):

3.2.1. Karga-tasa ezartzea, %4 izanen baita.

Laugarrena.-Hasiera batean onestea ordenantza fiskaletan tarifak eguneratuz aldaketa egiteko espedientea.

Bosgarrena.-Hasiera batean onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1 b9 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza fiskaletan tarifak eguneratuz aldaketa egiteko espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2011ko azaroaren 30ean.-Alkate udalburua, José Mª Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1120204