256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

intza

Herrilurrak okupatzeko baimena

Intzako Kontzejuak, 2011ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Aralarko Elkarteari hasiera batean baimena ematea Intzak Aralarko mendi gainean duen herrilurretatik 151 Ha okupatzeko, Mallo bizkarreko tarterik arriskutsuenetan hesi elektrikoak jarriz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, interesdunek espedientea kontsultatu eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Intzan, 2011ko abenduaren 10ean.-Presidentea, Maritxu Zabaleta Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1120261