256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2012ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2011ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 2012ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2012 Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez aurreikusiari jarraikiz, jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berbintzanan, 2011ko abenduaren 22an.-Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1120633