256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Alkateak 2011ko abenduaren 13an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Udal katastroko 5. poligonoko 54. lurzatiaren xehetasun azterlana, Carmen Mendivil Dacalek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Auritz, 2011ko abenduaren 13a.-Alkatea, Jose Irigaray Gil

Iragarkiaren kodea: L1120129