256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2012ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten tributu eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2011ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko tributuetarako karga-tasak eta errekarguak ezartzea, 2012ko urtarrilaren 1etik aitzina aplika daitezen:

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,1854.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea ezartzea, poligono fiskal guztietarako, zergaren gutxieneko kuoten gainean.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa, %5.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

a) Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, ondoko portzentajea aplikatuko da sorrarazpena gertatu zenean lurrak zuen balioaren gainean:

BALIO IGOERA ZER ALDITAN GERTATZEN DEN

1etik 5 urte bitarte

10 urte bitarte

15 urte bitarte

20 urte bitarte

%3,4

%3,3

%3,3

%2,8

b) Ordaindu beharreko kuota zehazteko, ondoko karga-tasa aplikatuko zaio zerga-oinarriari: %12,28.

Halaber, hasiera batean onetsi zituen ondoko ordenantza fiskalak eta prezio publikoei buruzkoak. Erregelamenduek agindutako tramiteak egin ondoan, 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra:

0. Ordenantza fiskal orokorra.

1. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

2. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.

3. Agiriak luzatu eta tramitatzea.

4. Lizentziak eman eta hirigintza jarduerak egitea.

5. Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak.

6. Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta horren ondotik altxatzea.

7. Ordezko betearazpenak eta betearazteko aginduak.

8. Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

9. Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzea.

10. Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia.

11. Herriko jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezian tasa arautzen horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu bereziak.

12. Haur eskolara etorri eta bertan egoteko zerbitzua ematea.

13. Udal igerilekuen, zentro hidrotermalaren eta instalazio osagarrien erabilera.

14. Udalak eta haren patronatuek antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretarako sarrerak, inskripzioak edo matrikulak.

15. Ordenantzetan eta udal erabakietan agindutako ikuskapenak.

16. Kontribuzio bereziak.

17. Ezkontza zibilak egitea.

18. Udalaren lokalak erabiltzea.

19. Udalaren Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izen eman eta parte hartzea:

Espedientea jendaurrean edukiko da 30 egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira tasen aldaketa horiek.

Antsoainen, 2011ko abenduaren 23an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1120800