256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZAKO, ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Suhiltzaile izateko oposizioari buruzko errekurtsoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 15eko 38/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen; deialdia 2011ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an.

Mikel Munárriz Mutilva, Aritz Vicente Igea, Javier Salinas Olcoz eta Alberto Trillo Ezker jaunek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte deialdiko hautatze faseko jakite mailari buruzko probaren behin betiko emaitzen aurka, eta beste hauek proba fisikoen behin betiko emaitzen aurka: Arturo Goñi Santesteban jaunak, Suhiltzaileen Batasuna Nafarroan sindikatua ordezkatuz, Jesús Zazpe Garde jaunak, UGT (FSP) sindikatua ordezkatuz, Javier Ibáñez Oraien jaunak, CCOO (FSC) sindikatua ordezkatuz, Héctor Pérez Vicario jaunak, Eduardo Prieto García jaunak, Jon Miren Francesena Zubillaga jaunak, Ricardo Guerra Azcona jaunak, Federico Clemente Durán Morales jaunak, Koldo Mendiluce Uría jaunak, Iñigo Jiménez Sarasate jaunak, Julio Garbayo Piudo jaunak eta Enrique Puy Muguiro jaunak. Hala, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), 08:00etatik 14:30era, edo Nafarroako Foru Komunitateko "Info Navarra 012" herritarrentzako informazio bulegoetan (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zenbakia, eta Tuterako Foruen plaza), 08:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, lanegunetan, eta 09:30etik 13:30era, larunbatetan.

Interesdunek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña) aztertzen ahalko dituzte errekurtsoak, aldez aurretik hitzordua 848 42 66 09 eta 848 42 37 80 telefonoetan hartuta. Orobat, espedientea aztertu eta beren interesekoak diren idazkien kopia egiten ahalko dute, dagokien tasa aldez aurretik ordainduta.

Iruñean, 2011ko abenduaren 16an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (NAPI), Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F1120243