256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

356/2011 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana emana, Iruñerriko Mankomunitatearen ur horniduraren 2012ko tarifak onesten dituena.

Iruñerriko Mankomunitateak ur horniduraren 2012ko tarifak onartzeko eskaria aurkeztu du, izan ere zerbitzu hori arau honetan sailkaturik baitago: Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskina (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak). (139. Estatuko Aldizkari Ofiziala).

2011ko abenduaren 22an egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39. d) artikulua betez.

Ikusirik Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak emandako txostena.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1.-Iruñerriko Mankomunitatearen ur horniduraren 2012ko tarifa hauek onestea:

A) Hornidurarako kuota finkoa: instalatutako kontagailuaren emari nominalaren arabera.

EMARI NOMINALA
(m³/ordua)

LAUHILEKOKO KUOTA (euroak)

 1,5 arte

9,53

 2,5 arte

23,51

KONTAGAILUAREN
EMARI NOMINALA

HILEKO KUOTA
(euroak)

 3,5 arte

20,62

6 arte

29,47

10 arte

44,08

15 arte

88,74

25 arte

117,77

40 arte

218,44

60 arte

304,98

100 arte

476,70

150 arte

1.161,42

250 arte

1.382,58

400 arte

2.154,59

Orduko 1,5 m³-tik gorako eta orduko 2,5 m³-ko edo hortik beherako emari nominaleko kontagailua instalatua dagoen kasuetan, soilik etxeko erabilerarako 1. tarifan, gehienez ere orduko 1,5 m³-ko edo hortik beherako emari nominaleko kontagailuentzako ezarritako hornidurarako kuota finkoa aplikatuko da.

B) Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.

1. tarifa.-Etxebizitzetarako, zerbitzu publikoko (Administrazio Publikoak) eta interes sozialeko erabilerak

0,2737

2. tarifa.-Industriarako, merkataritzarako, nekazaritza eta abeltzaintzarako eta suteen aurka borrokatzeko erabilerak

0,4161

3. tarifa.-Jabetza pribatua eta aisialdirako baratzeak ureztatzeko

0,8000

4. tarifa.-Erabilera konbinatuak

 4.1-Etxebizitza-merkataritza-ureztatzea

14 m³/hilean bitarte

0,2737

14-25 m³/hilean

0,4161

Gainerako kontsumoa

0,8000

 4.2-Etxebizitza-merkataritza

14 m³/hilean bitarte

0,2737

Gainerako kontsumoa

0,4161

 4.3-Etxebizitza-ureztatzea

14 m³/hilean bitarte

0,2737

Gainerako kontsumoa

0,8000

 4.4-Merkataritza-ureztatzea

12 m³/hilean bitarte

0,4161

Gainerako kontsumoa

0,8000

5.1. tarifa.-Zerbitzu publikoko erabilera (Eskualdeko Udal Zerbitzuak)

0,2546

5.2. tarifa.-Gune publikoak ureztatzeko

0,2993

6. tarifa.-Ur hornidura, Mankomunitateaz kanpoko toki entitateei-zisternetan egiten dena barne

0,3299

7. tarifa.-Obretarako, behin-behineko zerbitzu berezietarako eta zisternen bidezko erabilera

0,7222

8. tarifa.-Ezkutuko ur ihesen ondoriozko kontsumoa

0,2737

C) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: jarritako hargunearen diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

LAUHILEKO KUOTA
(euroak)

30

10,60

40

20,36

50

31,77

65

42,35

80

79,52

100

111,32

125

174,95

150

429,44

200

508,39

250

794,39

2.-Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

3.-2012ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra tarifek.

4.-Ebazpen hau igortzea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.-Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6.-Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko abenduaren 23an.-Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.

Iragarkiaren kodea: F1120799