256. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

19/2011 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

2012RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA.

I. TITULUA

Kredituak eta horien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

Onetsi egin dira 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

1. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontua.

2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

2. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 3.837.716.814 euro egiten dute.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 3.837.716.814 euro egiten dute bateratuta.

3. Aurrekontu egonkortasunaren helburuak betetzeko, gastuen egoera-orrietako 1. kapitulutik 7.era bitartekoetan onesten diren kredituek 3.711.000 euroko zenbatekoa dute.

II. KAPITULUA

Aurrekontuetako kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, baldin eta foru lege honek agindu horiek aldatzen ez baditu.

Aurrekoa gorabehera, kontu-sailen arteko funts mugimenduak ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko, baldin eta kontu-sail horietako kredituek helburu berbera badute, eta Europar Batasunak, horiek hein batean kofinantzatzen dituenez, gastuen erabileraren gaineko kontrola hobetzea eskatzen duelako soilik bereizten badira.

4. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2012ko ekitaldian gehikuntza izan dezakete ekintza terroristen ondorioz onets daitezkeen diru-laguntza eta maileguak emateko dauden kontu-sail guztiek edo ekitaldian helburu horrekin sortu beharrekoek.

Aurrekoez gainera, hauek ere izan dezakete gehikuntza:

1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontu-sailok:

a) 010001-01000-2275-921100 kontu-saila, "Hauteskundeak" izenekoa. Kontu-sail horri aplikatu ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsio guztien edonolako gastuak.

b) 010004-01100-2263-921700 kontu-saila, "Gastu juridiko-kontentziosoak" izenekoa.

c) 020002-04100-1001-921400 kontu-saila, "Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak" izenekoa.

d) 020002-04100-1600-921402 kontu-saila, "Gizarte Segurantzako hitzarmena arautzea" izenekoa.

e) 020002-04100-1620-921400 kontu-saila, "Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa" izenekoa.

f) 020002-04100-1800-921400 kontu-saila, "Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

g) 020002-04100-1810-921400 kontu-saila, "Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

h) 020002-04100-1820-921403 kontu-saila, "Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

i) 020002-04300-1614-211100 kontu-saila, "Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

j) 020002-04300-1620-224100 kontu-saila, "Osasun laguntza. Erabilera berezia" izenekoa.

k) 051000-02100-2274-132102 kontu-saila, "Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak" izenekoa.

l) 054002-02701-4609-131100 kontu-saila, "Larrialdiei, hondamendiei edo ezbeharrei aurre egiteko laguntzak" izenekoa.

m) 054002-02701-7609-131100 kontu-saila, "Larrialdiei, hondamendiei edo ezbeharrei aurre egiteko laguntzak" izenekoa.

n) 055001-02000-4819-112100 kontu-saila, "Profesionalen Elkargoentzako transferentziak" izenekoa.

ñ) 940001-95400-7609-336105 kontu-saila, "Jarduketa bereziak Tafallako kirol instalazioetan" izenekoa.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-sailok:

a) 100000-10000-4709-441100 kontu-saila, "AUDENASA. Merkataritzako politika" izenekoa.

b) 112002-11420-9409-923700 kontu-saila, "Diru-sarreren itzulketak" izenekoa.

c) 114002-11300-3509-923100 kontu-saila, "Karbono Funtsaren kontuko gastuak" izenekoa.

d) 114002-11300-6002-923100 kontu-saila, "Lurrak eta natur ondasunak" izenekoa.

e) 114002-11300-6020-923100 kontu-saila, "Instalazio berriko eraikuntzak eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea" izenekoa.

f) 114002-11300-6020-923104 kontu-saila, "Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak" izenekoa.

g) 114002-11300-8500-923100 kontu-saila, "Sektore publikoko akzioak erostea" izenekoa.

h) 114002-11300-8600-923100 kontu-saila, "Sektore publikotik kanpoko akzioak eta partaidetzak erostea" izenekoa.

i) 150000-17000-6090-923400 kontu-saila, "Iruzur fiskalaren aurkako plana" izenekoa.

j) 151000-17183-2273-467900 kontu-saila, "Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta sartzeko zerbitzuak" izenekoa.

k) 155003-17144-2272-932103 kontu-saila, "Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea" izenekoa.

l) 160000-16100-2269-941100 kontu-saila, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.

3. Hezkuntza Departamentuko kontu-sailok:

a) 400000-41000-1220-322000 kontu-saila, "Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak" izenekoa.

b) 400000-41000-1600-322000 kontu-saila, "Gizarte Segurantza" izenekoa.

c) 400000-41000-1800-322000 kontu-saila, "Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

d) 400000-41000-1810-322000 kontu-saila, "Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

e) 410000-41100-2212-322000 kontu-saila, "Funtzionamenduaren, jardueren eta ekipamendu materialaren finantzaketa".

f) 410002-41140-4609-322D00 kontu-saila, "Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako diru-laguntza" izenekoa.

g) 410004-41140-2210-324100 kontu-saila, "Jantokiak" izenekoa.

h) 410004-41140-2230-324100 kontu-saila, "Eskola garraioa" izenekoa.

i) 427000-42720-6001-325100 kontu-saila, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak" izenekoa.

j) 429000-42010-4609-322100 kontu-saila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa.

4. Osasun Departamentuko kontu-sailok:

a) 54. programa multzoko kontu-sailak, honako kode ekonomiko hauetakoak: 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500.

b) 540000-52000-1800-311100 kontu-saila, "Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

c) 540000-52000-1810-311100 kontu-saila, "Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

d) 547002-52370-4809-313100 kontu-saila, "Farmaziako prestazioak" izenekoa.

e) 547002-52370-4809-313102 kontu-saila, "Zurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk" izenekoa.

f) 549000-52204-2276-312700 kontu-saila, "Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko" izenekoa.

5. Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko kontu-sailok:

a) 610000-61000-6010-453200 kontu-saila, "Prezioen berrikuspena" izenekoa.

b) 610006-61100-6010-453202 kontu-saila, "Bide sarearen hobekuntza eta Errepide Planaren jarduketak" izenekoa.

c) 610007-61200-2090-453200 kontu-saila, "Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona" izenekoa.

d) 610007-61210-6010-453305 kontu-saila, "Bide sarearen zainketa lanak eta kontrol zentroa. Zoruak sendotzea" izenekoa.

e) 641000-63200-4400-261400 kontu-saila, "NASUVINSArentzako konpentsazioa, alokairu poltsaren defizitagatik. 4/2006 Foru Dekretuaren 100.3 artikulua" izenekoa.

f) 641000-63200-4809-261400 kontu-saila, "Etxebizitzen errentarientzako diru-laguntzak" izenekoa.

g) 641000-63200-7800-261400 kontu-saila, "Etxebizitzaren arloko jarduketetarako diru-laguntzak eta sorospenak" izenekoa.

h) 641000-63200-7800-261402 kontu-saila, "Etxebizitza bioklimatikoetarako eta etxebizitzetako ziurtapen energetikoetarako diru-laguntzak" izenekoa.

6. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontu-sailok:

a) 710001-71230-4700-414210 kontu-saila, "Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez" izenekoa.

b) 720000-72130-4700-414100 kontu-saila, "Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona" izenekoa.

c) 720001-72120-6019-414300 kontu-saila, "Lurren jabetza antolatzeko eta lurzati berrantolamendua egiteko obrak, LGP LGENF" izenekoa.

d) 720004-72230-7700-412100 kontu-saila, "Nekazaritza-ustiategien eraginkortasuna hobetzea. LGP LGENF" izenekoa.

e) 720006-72310-4090-412100 kontu-saila, "Landa Inguruneko Garapen Iraunkorrari buruzko Legearen kofinantzaketa Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioarekin batera" izenekoa.

f) 740000-74000-4309-451307 kontu-saila, "CRANAk egindako proiektu komunitarioak" izenekoa.

g) 740000-7400-4400-451303 kontu-saila, "Gestión Ambiental de Navarra erakundeak egindako proiektu komunitarioak" izenekoa.

h) 740002-74200-4809-456302 kontu-saila, "Partikular eta sozietateentzako kalte-ordainak, aseguruak eta laguntzak" izenekoa.

i) 740002-74200-7609-456700 kontu-saila, "Oihan Planaren diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF" izenekoa.

j) 750007-75110-7701-413102 kontu-saila, "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntza. LGP LGENF" izenekoa.

k) 750007-75110-7701-422205 kontu-saila, "Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, inbertsioengatik (eremu lagunduko araudi berria)" izenekoa.

l) 750008-75330-6015-458100 kontu-saila, "Industria azpiegiturako inbertsioak" izenekoa.

m) 750010-75120-8317-422300 kontu-saila, "Birrabiatze-planak finantzatzeko kapital-aurrerakinak" izenekoa.

n) 750011-75210-7709-467303 kontu-saila, "I+G+B proiektuetarako, patenteetarako eta bideragarritasun azterlanetarako diru-laguntzak enpresentzat. 2007-2013 EGEF programa operatiboa" izenekoa.

ñ) 750011-75210-7819-467302 kontu-saila, "Zentro teknologikoak finkatzeko diru-laguntzak. 2007-2013 EGEF programa operatiboa" izenekoa.

o) 770001-77100-4709-241109 kontu-saila, "Enplegu Plana. Zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako" izenekoa.

p) 770001-77100-4819-241104 kontu-saila, "Enplegu Plana. Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko programak PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009" izenekoa.

q) 770001-77100-4819-241114 kontu-saila, "Enplegu Plana. CEN, UGT eta CCOO erakundeekiko hitzarmena, Enplegu Plana garatu eta aplikatzeko" izenekoa.

r) 770001-77100-7709-241100 kontu-saila "Enplegu Plana. Autoenplegurako diru-laguntzak inbertsioetarako PO EGF Nafarroa CCI2007ES052PO009" izenekoa.

s) 770001-77100-7709-241200 kontu-saila, "Enplegu Plana. Kooperatiba eta lan sozietateetarako diru-laguntzak, enplegua sostengatzeko" izenekoa.

t) 770002 77200 4709 242104 kontu-saila, "Enplegu Plana. Enplegu konpromisoko eta hainbat taldetarako prestakuntza ekintzak" izenekoa.

7. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontu-sailok:

a) 2279 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak eta 900003, 920004, 920005 eta 930003 proiektuetan daudenak. Helburu hori duen kontu-sailik ez badago, sortu ahalko da, behar bezala aplikatzeko

b) 900002-91600-4809-212100 kontu-saila, "Kotizazio gabeko pentsioak" izenekoa.

c) 900003-91600-4609-231502 kontu-saila, "Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak" izenekoa.

d) 900003-91600-4609-231500 kontu-saila, "Etxegabeentzako harrera zerbitzua" izenekoa.

e) 900003-91600-4809-231500 kontu-saila, "Bizibiderik gabeko familia nafarrentzako laguntzak" izenekoa.

f) 900003-91600-4809-231504 kontu-saila, "Enplegu aukerak eta laneratzea hobetzeko osagarria".

g) 900004-91200-4819-143103 kontu-saila, "Nazioarteko larrialdietarako laguntzak" izenekoa.

h) 900005-91100-2279-231703 kontu-saila, "Asistentziak adingabekoentzat" izenekoa.

i) 900005-91100-4809-231702 kontu-saila, "Familientzako prestazio ekonomikoak" izenekoa.

j) 920006-91830-4809-231B00 kontu-saila, "Zerbitzuari lotutako laguntzak".

k) 920006-91830-4809-231B02 kontu-saila, "Laguntzak, zerbitzu pertsonalak emateko" izenekoa.

l) 930002-94000-4809-231504 kontu-saila, "Eszedentziengatiko laguntzak" izenekoa.

m) 930003-94000-4609-232300 kontu-saila, "Tuterako Udala. Emakumeen kontrako indarkeria" izenekoa.

n) 930003-94000-4809-232300 kontu-saila, "Genero indarkeriaren biktimak izan eta enplegua aurkitzeko zailtasunak dituztenentzako laguntzak" izenekoa.

ñ) 930003-94000-4819-232300 kontu-saila, "Larrialdi sozialeko laguntzak" izenekoa.

8. Horrez gain, gehikuntza izan dezakete Nafarroa 2012 Planari dagozkion kontu-sailak eta inbertsio publikoen urte anitzeko plan berria finantzatzeko kontu-sailek edo bi kasuetan sortu beharko liratekeenek.

II. TITULUA

Langileria gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileen ordainsariak

5. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak.

1. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariek ez dute inolako igoerarik izanen, baina horrek ez du galaraziko ordainsarietan beharrezkoak diren egokitzapenak egitea, lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsariak haren zailtasun tekniko bereziarekin, dedikazioarekin, erantzukizunarekin, arriskuarekin edo nekagarritasunarekin bat datozela ziurtatzeko.

2. Maila bakoitzaren hasierako soldatak urteko zenbateko hau izanen du 2012an:

MAILA

URTEKO ZENBATEKOA

A

25.281,76 euro

B

21.268,80 euro

C

17.643,22 euro

D

15.365,84 euro

E

13.516,16 euro

6. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako lan-kontratudunen ordainsariak.

1. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honetan funtzionarioentzat finkatutako irizpideei jarraikiz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, berriz, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetan funtzionarioentzat ezarritako irizpideei jarraituz.

7. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako izendapen libreko zuzendaritza karguetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunak izan gabe, aritzen direnen ordainsariak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzuetako zuzendariek 50.499,68 euroko ordainsariak izanen dituzte 2012an, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien gradu, antzinatasun eta familia laguntzaren ordainsari pertsonalez gainera, eta ezertan galarazi gabe jatorrizko izendapenagatik edo ematen dituzten zerbitzuen baldintza bereziengatik plantilla organikoan espezifikoki esleituta dituzten ordainsari osagarriak.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza karguetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudun izan gabe, aritzen direnek ondotik ematen diren ordainsariak izanen dituzte 2012. urtean, hamalau hilekotan banatuta, ezertan galarazi gabe indarra duen araudiaren arabera dagozkien gradu, antzinatasun eta familia laguntzaren ordainsari pertsonalak ere jasotzea:

a) Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua, Adimen Osasunerako Zuzendaritzako eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Zerbitzuak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Kudeaketa Klinikoaren eta Informazio Sistemen Zerbitzua eta Farmazia Prestazioen Zerbitzua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Administrazio Zerbitzua, Zerbitzu Orokorrak eta Langileria Zerbitzua, Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietakoak: 51.324,84 euro.

b) A mailako langileek betetzen dituzten beste zerbitzu batzuk: 47.212,34 euro.

c) Adimen Osasunerako Zuzendaritzako Laguntzako eta Erizaintzako Zerbitzu Teknikoa, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Erizaintzako Zerbitzuak, Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietakoak: 46.186,14 euro.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankuko Kudeaketaren eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza eta gainerako mailetako langileek betetzen dituzten beste zerbitzu batzuk: 43.109,64 euro.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza arloko kargu horien titularren batek gaur egun artikulu honetan jasotakoa baino handiagoa den zenbatekoa jasotzen badu, aldeagatik konpentsazio pertsonal bat ordainduko zaio, kargu hori betetzen duen bitartean.

8. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariak.

1. Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko kideek, 2012. urtean, ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien graduaz eta antzinatasunaz gainera, funtzionarioen kasuan:

-Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 69.354,46 euro.

-Kontseilaria: 64.543,22 euro.

2. Lehendakariaren eta Gobernuko kontseilarien kabineteetako goi karguaren izaera duten kideek 2012. urtean, ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien graduaz eta antzinatasunaz gainera, funtzionarioen kasuan.

-Lehendakariaren aholkularia: 55.302,66 euro.

-Kontseilariaren kabineteko burua: 51.473,38 euro.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zuzendari nagusiek 55.302,66 euroko ordainsariak izanen dituzte 2012. urtean, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien graduaz eta antzinatasunaz gainera, funtzionarioen kasuan.

4. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak 75.409,60 euroko ordainsariak izanen ditu 2012. urtean, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien graduaz eta antzinatasunaz gainera, funtzionarioen kasuan.

5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendariek 2012. urtean, ondotik zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien graduaz eta antzinatasunaz, graduaz gainera, funtzionarioen kasuan:

a) Erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, ondoko b), c) eta d) letretan xedatutakoa salbu: 55.302,66 euro.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea: 85.445,50 euro.

c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea: 65.330,72 euro.

d) Nafarroako Larrialdietako Agentziako eta Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendari kudeatzailea: 54.033,98 euro.

e) Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendaria: 65.292,64 euro.

f) Erakunde autonomoko zuzendariordea eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendaria: 50.499,68 euro.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzako kideak:

-Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Laguntza Espezializatuko Zuzendaritza, Giza Baliabideen Zuzendaritza, Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, eta Eriaren Arretarako Zuzendaritza: 65.292,64 euro.

-Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetza: 59.546,76 euro.

-Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza, Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritza, eta Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Medikoa. 57.069,46 euro.

-Adimen Osasunerako Zuzendaritza, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaritza, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariordetza medikoak, Ospitalez kanpoko Larrialdien Zuzendariordetza, eta Nafarroako Ekialdeko, Nafarroako Iparraldeko eta Nafarroako Hego-Mendebaldeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordetzak: 55.579,58 euro.

-Ikerketa Biomedikoaren Zentroko Zuzendaritza, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza, Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendariordetza eta Antolaketa eta Informazio Sistema Antolaketaren eta Informazio Sistemen Zuzendariordetza: 54.575,64 euro.

-Nafarroako Ospitaleguneko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, Langileriaren Zuzendaritza eta Erizaintza Zuzendaritza: 52.105,76 euro.

-Nafarroako Laguntza Soziosanitarioko Planaren koordinatzailea eta Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako zuzendariordetzak: 47.212,34 euro.

6. Nafarroako Gobernuko kideek eta, baldin badaude, zuzendari nagusiek, erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileek eta kabineteko kideek, ordainsarien berariazko osagarri bat jasoko dute, hamalau hilekotan banatuta, barne hartzen duena, halakorik bada, Nafarroako Gobernua ordezkatuz kide anitzeko organoetako kide izatea ere. Zuzendari nagusi, erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile edo kabineteko kidearen karguetarako, ordainsarien osagarria eta horren portzentajea Nafarroako Gobernuak ezarriko du kargu bakoitzerako, eta inolako osagarririk ez aplikatzeko aukera ere izanen da.

Ordainsarien osagarri hauek osotara goi karguak jasotzen duen ordainsarien portzentaje bati dagozkio, eta ulertzen da osotara jasotzen diren ordainsari horiek direla artikulu honetako 1., 2., 3. eta 5, idatz-zatietan aurreikusitako ordainsarien batuketa, gehi ondotik zehazten den ordainsarien osagarria bera:

-Gobernuko lehendakaria: 100eko 25.

-Gobernuko lehendakariordeak: 100eko 20.

-Gobernuko kontseilariak: 100eko 15.

-Zuzendari nagusiak, Erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileak edo kabineteko kideak: gehienez ere, 100eko 15.

7. Lehendakariaren eta Gobernuko kontseilarien kabineteetako gainontzeko behin-behineko langileek 2012. urtean, ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien graduaz eta antzinatasunaz gainera, funtzionarioen kasuan:

-Lehendakariaren Idazkaritza: 34.145,30 euro.

-Kontseilariaren Idazkaritza: 31.123,68 euro.

-Kabineteko laguntzailea: 27.260,24 euro.

8. Aurreko idatz-zatietan araututako behin-behineko langileek, funtzionarioak ez direnek, Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioei dagokien antzinatasun-saria jasoko dute, eta horretarako, behin-behineko lanpostuetan aritutako denbora hartuko da kontuan.

9. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan sartuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoetako zuzendaritzako kideek, goi kargudunaren izaera dutenek, ordainsari hauek izanen dituzte 2012an:

Zuzendari kudeatzaileentzat, urteko oinarrizko ordainsariak, hamalau hilekotan banatuta, 55.000,00 eurokoak izanen dira. Kudeatu beharreko enpresa publikoaren konplexutasunaren arabera egokituko dira urteko ordainsari horiek. Urteko ordainsari horietan, ordainsari aldakor bat ere sartuko da, helburuen betetzearen araberakoa, taula honetan jaso den moduan:

SOZIETATE
MOTA

KONPLEXUTASUN OSAGARRIA

URTEKO
ORDAINSARIAK

EUROAK

ORDAINSARI
ALDAKORRA
HELBURUEN ARAB.

D

% 0

55.000,00

% 15

C

%5

57.750,00

%30

B

%20

66.000,00

%40

A

%40

77.000,00

%50

CPEN

%55

85.250,00

%40

Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez sailkatuko dira sozietateak mota ezberdinetan.

10. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren fundazio publikoetako zuzendariek edo haien parekoek urteko ordainsari hauek izanen dituzte 2012an, hamalau hilekotan banatuta:

-Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutua: 50.499,82 euro

-Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioa: 40.468,56 euro

-Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioa: 47.281,00 euro

-Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa: 48.356,00 euro

11. Nafarroako Gobernuko kide den inork, ez eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako goi kargudunek ere, ez dute inolako entitate publiko edo pribaturen dieta pertsonalik jasoko Administrazio kontseiluen nahiz edozein motatako kide anitzeko organoen bileretara joateagatik. Dietak jasotzen badira betetzen den ordezkaritzaren karietara, horiek ordaintzen dituen sozietateak edo erakundeak zuzenean sartuko du dirua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan kasuko aurrekontu edo sozietate kontuan.

II. KAPITULUA

Nafarroako Administrazio Publikoen
montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak

9. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen eskubide pasiboen araubiderako arauak.

1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutua arautzen duen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenek arautuko dute artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea. Soldata erregulatzailea zehazteko, aipatu foru legearen eta hura betetzeko emandako ordainsarien behin-behineko erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako ordainsari handienak hartuko dira aintzakotzat, eta horiei Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan hurrengo urteetarako ezarritako ehunekoak gehituko zaizkie. Salbuespena izanen da lan istripuagatik edo eritasun profesionalagatik jasotako pentsioei buruz artikulu honetan xedatutakoa.

2. Aurreko idatz-zatian aipatu xedapenen arabera, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak besterik ez dira kontuan hartuko. Urte horien barrenean sartuko dira administrazio publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an eta 2001eko otsailaren 5ean hartutako Erabakiari eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo toki entitateen montepioren bati atxikitako funtzionarioen erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, eta pentsioaren zio den egintza gertatutako egunetik aurrera izanen dute eragina; aipatutako funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, betiere, aldi horiek montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio edo zerbitzu-urteengatikako ehunekoa edo kuota.

Aurreko lerroaldean aipatu funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzuekin batuta, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu eginen baitira horiek.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuz, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren barrenean dauden funtzionario publikoek 2012. urtean hartutako erretiro eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontuan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoak 2012. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Salbuespen gisa, lan istripu edo eritasun profesionalaren ondoriozko desgaitasunagatiko erretiro-pentsioen kasuan, bai eta lan istripuz edo eritasun profesionalaren ondorioz hiltzearen ondoriozko alargun- edo umezurtz-pentsioenean ere, funtzionarioa erretiratu edo hil aurreko urtean hark bere lanpostuagatik jasotako ordainsariek osatuko dute hartzeko arautzailea.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren lerroaldean emandako ahalmenari jarraikiz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honakoa izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak erantsiz ateratzen dena.

4. Funtzionarioek pentsio araubidea finantzatzen lagunduko dute martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legearen aurreko araudia aplikatuz ateratzen den zenbatekoaz, ondorengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan ezartzen diren pentsio igoeren portzentajeak erantsirik.

5. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioa, bai martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioena, bai aipatu foru legean aurreikusitakoari atxikitakoenena, 14.185,64 eurokoa izanen da.

70 urte betetzen dituztenetik aurrera, aurreko lerroaldean ezarritako gutxieneko pentsioaren adinako zenbatekoa jasotzeko eskubidea aitortuko zaie, baita ere, beren borondatez erretiratu eta, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sisteman jarraituta, dagokien administrazio publikoan 30 urte baino gutxiagoan lan egin dutela frogatzeagatik eguneratu gabeko pentsioa jasotzen dutenei.

6. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, gutxieneko alargun-pentsioa ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako urteko zenbateko gordina izanen da.

7. Artikulu honetako 6. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikatuz emandako umezurtz-pentsioei, Nafarroako Administrazio Publikoen Montepioetako edozeinen kargura, zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako idazkera oinarri harturik.

Aurreko lerroaldean xedatutakotik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoeraren eraginez onartu zirenak izan ezik.

8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluko 3. idatz-zatian eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak onartu eginen dira, baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun-pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.

9. Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako diru-sarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.

10. Ezintasun iraunkorraren deklarazioak, bai eta haren graduenak ere, berrikusi ahal izanen dira, baldin eta onuraduna 65 urtetik beherakoa baldin bada, egoera larriagotu edo hobetzea dela eta, edo diagnostikoaren akatsaren ondorioz, betiere arau hauei jarraikiz:

a) Ezintasun gradua berrikusteko espedientea ofizioz edo interesdunak eskatuta ireki ahal izanen da, eta Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoak horri buruzko proposamen loteslea eginen du.

b) Funtzionarioari deklaratutako ezintasun iraunkorraren gradua aldatu eta handiagoa emanez gero, egoera larriagotu delako edo diagnostikoaren akats baten ondorioz, berrikusteko espedientea ebatzi eta hurrengo hilabetearen lehendabiziko egunetik aurrera izanen ditu ondorioak pentsio berriak.

Kalifikazio berria diagnostikoaren akats baten ondorioa denean, espedientea ebatzi arte jasotakoaren eta ezintasun gradu altuagoa aitortuta jaso beharrekoaren arteko aldeak egiten duen zenbatekoa jasotzeko eskubidea izanen du, betiere lau urte gehienez.

c) Aurreko letretan aipatzen den berrikuspenak Foru Diputazioak 1970eko apirilaren 17an eta 1972ko azaroaren 24an hartutako Erabakietan ezarritako ondorioak izanen ditu, erabaki horiek indarra izaten jarraituko baitute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian.

III. KAPITULUA

Bestelako xedapenak

10. artikulua. Lanpostuak egokitzea.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuengatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, bete gabeak ez direnak, birmoldatu eta bestelakoak bihurtzeko. Eginkizun aldaketak eta lekualdatzeak, maila beraren barnekoak, salbuespen gisa baino ez dira eginen, eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuak berak zuzenean eginen ditu, sindikatuen ordezkariei entzutea eman ondoren.

11. artikulua. Udal funtzionarioen montepioak finantzatzea.

1. Nafarroako Gobernuak ekarpena eginen du Nafarroako toki entitateen funtzionarioen pentsioak finantzatzeko, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorrekoak direnen kasuan; ekarpen hori banatuko da udal bakoitzari, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketak 2011n sortutako kostuen ordainketarako, esleitu zaion kuotaren proportzioan.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak ekarpen bana eginen die Iruña, Tutera eta Tafallako Udalei, beraien montepioen kudeaketak 2011ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarritako ekarpenen zenbatekoa Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatuta ateratzen dena izanen da.

III. TITULUA

Finantza eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak

12. artikulua. Abalak.

1. Legeetan aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak abalak eman ahalko ditu, guztira 40.000.000 euro, gehienez. Muga horren barrenean, baimena ematen zaio Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari abalak emateko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetarako, azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan edo haren ordezko arauan ezarritakoari jarraikiz. Abal horien gehieneko zenbatekoa, proiektu bakoitzeko, 1.500.000 euro izanen da.

Era berean, aurreko lerroaldean ezarritako mugaren barruan, departamentu horri baimena ematen zaio abalak emateko enpresek bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa berreskuratzeko helburua duten proiektuei, gehienez ere 1.500.000 euro proiektuko, betiere enpresa horiek betetzen badituzte Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 10eko 90/2011 Foru Aginduan edo haren ordezko arauan araututako laguntzak, arazoak dituzten enpresentzako direnak, jasotzeko baldintzak; orobat, enpresen inbertsioari eta ekonomiaren sustapenari laguntzeko araubideen babesean egiten diren inbertsio proiektuei. Horiek guztiek Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren txostena beharko dute aldez aurretik.

2. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, abalak eman ahal izanen dizkio SODENAri, Europako Inbertsioen Bankuarekin itundutako moduan, gehienez ere 150 milioiko zenbatekoarekin 2012an.

Era berean, Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, baimena eman dezake, Avales Moderna delako programaren barruan, nazioarteratzeko direnak barne, 2012ko ekitaldian, gehienez ere 100 milioi euroko zenbatekoarekin.

3. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektorean sarturik dauden entitateen aldeko abalak eman ahal izanen ditu, gehienez ere 1,5 milioi euroko zenbatekoarekin, Europako Kontuen Sistemaren irizpideen arabera.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

13. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari zorpetze-eragiketak egiteko, muga bakarra ezarriz, alegia, 2012ko abenduaren 31ko saldo bizia ez izatea 2012ko urtarrilaren 1ekoa baino 304.882.796 euro handiagoa. Horietarik 134.000.000 euro Nafarroan Abiadura Handiko Trena eraikitzeko egin beharreko lanak finantzatzeko erabiliko dira, Estatuarekin sinatutako hitzarmenaren barnean.

2. Artikulu honen lehen idatz-zatian ezarritako muga gainditzen ahal izanen da hasiera batean aurreikusi gabeko finantza aktiboak eratzearen ondorioz, betiere Europako Kontuen Sistemak ezarritako irizpideak betetzen badira eta urteko zorpetze programan erabakitzen bada; hala beharko du, halaber, Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak hitzartzen dituzten bestelako zorpetze-eragiketetan ere, Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren baitan eta aurrekontu egonkortasunaren gaineko arauek ezartzen dituzten mugak gainditu gabe.

3. Edonola ere, aurreko bi idatz-zatien ondoriozko muga gainditzen ahalko du 2011ko ekitaldia arte hitzartutako eta erabili gabe geratu den zorpetzearen zenbatekoak.

4. Aurreko idatz-zatietan jasotako zorpetze-eragiketen jaulkipena eta, kasua bada, formalizazioa, eragiketa batean edo batzuetan gauzatzen ahalko dira, eta 2012ko ekitaldia baino geroagorako luzatzen ahalko dira.

5. Nafarroako Gobernuak, hiru hilabetean behin, aurreko idatz-zatietan aurreikusitako zorpetze operazio guztien jaulkitzearen edo formalizatzearen berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.

14. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektoreko gainerako entitateen zorpetzea.

1. Europako Kontuen Sistemaren arabera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektorean sartutako entitateek Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimena beharko dute haien zorpetze eragiketak formalizatu aurretik, eta baimen hori gabe hartutako erabakiak erabat deusezak izanen dira.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zorpetze eragiketa horiek baimendu izanaren berri emanen dio, hiru hilabetean behin, Nafarroako Parlamentuari.

2. Aurreko idatz-zatiko entitateei baimenduko zaien gehieneko zorpetze bolumenak ez ditu gaindituko Nafarroako Gobernuaren eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak aurrekontuen egonkortasunaren barruan erabakitako mugak.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian aipatzen diren entitateetako arduradunek Ekonomia eta Ogasun Departamentuak eskatzen dien informazioa eman beharko dute, behar den moduan eta epean, Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak aurrekontuen egonkortasunaren esparruan hartutako konpromisoak betetzeko.

IV. TITULUA

Toki entitateak

15. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako diru-laguntzak eta onurak.

Errege Bardeako Komunitateak eta Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako Batzarrek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako diru-ekarpenak eta gainerako onurak jaso ahal izanen dituzte, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

16. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren aurrekontuen zuzkidurak.

1. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidurak kasuko Mahaiak, lehendakariak edo Arartekoak eskatu ahala gauzatuko dira, irmoki eta aldizka.

2. Nafarroako Kontseilua, bere independentzia organikoa eta funtzionala gorabehera, Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren mendean egonen da.

Halaber, haren ekonomia- eta aurrekontu-jarduna Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrolpean egonen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dagoen modu berean.

Nafarroako Kontseilurako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin eginen dira, behar handiagoak justifikatzen ez badira, behintzat.

Kapital transferentziak lehendakariak eskatzen dituen neurrian eginen dira, haiek eskatzea eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.

17. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

1. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena eman ahal du, ekitaldian zehar Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten kontu-sailetan eragin zuzena duen kreditu aldaketa oro egiteko Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da aldez aurretik.

18. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak arestian esandako gastu eta ordainketak baimendu ahalko ditu, eta Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena beharko du 3.000 euro baino gehiagokoak direnean.

Nafarroako Gobernuko Kontu-hartzailetza Orokorrak gainbegiratuko ditu bi ordezkaritzetan egindako gastuak eta justifikazioak.

19. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontu zuzkidura.

"NUPen finantzaketa: Iruñeko eta Tuterako Campusa" izeneko 427000-42720-4455-322300 kontu-sailak epigrafe hauek ditu:

a) Irakasleen ordainsari osagarriei aurre egiteko transferentzia arruntak, gehienez ere 2.978.600 eurokoak, bi epetan eginen dira, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren. Gastuaren betetzea frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzaileak ontzat emana.

b) Gainerako transferentzia arruntak irakaskuntzaren eta ikerketaren finantzaketarako erabiliko dira eta, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira. Atal honetan sartuko da helburuen araberako finantzaketarekin lotutako zatia, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin hala aurreikusiko lukeen Finantzaketa Hitzarmena izenpetuko balitz 2012an. Helburuak betetzeari dagozkion zenbatekoak hiruhileroko transferentziatik kenduko lirateke eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ezarritako helburuak bete zituela egiaztatu ondoren ordainduko lirateke.

a) letrako zenbateko batzuk ezin badira bete Nafarroako Unibertsitate Publikoak gastuak justifikatu ez dituelako, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostutako irakaskuntza eta ikerketa proiektuak finantzatzeko erabili ahalko dira, Kudeatzailetzak eskaera egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldeko kapital transferentziak, Iruñeko eta Tuterako inbertsioak finantzatzeko direnak, Kudeatzailetzak eskatu eta gero eginen dira. Gastuaren betetzea frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzaileak ontzat emana.

Kapital transferentziek finantzatutako inbertsio proiektuak Hezkuntza Departamentuak onetsiko ditu, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Gobernuaren interesekoak diren proiektuen artean.

20. artikulua. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontu zuzkidura.

UHUNeko Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.

21. artikulua. Ikasliburuak doan jasotzeko programaren kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahalko dira Ikasliburuak doan jasotzeko programa finantzatzeko kontu-sailen artean edo hura ongi betetzeko sortu behar direnen artean, eta mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean -biak barne- ezarritakoak hain zuzen.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

22. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeak mantentzea.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2012. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeak mantentzeko funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio, irakaskuntza itunduaren sektorearekin negoziatu ondoren eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aldeko txostena eman ondoren, zortzigarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta artikulu honen bosgarren idatz-zatian finkatutako zenbatekoa aldatzeko, bai eta aldaketak indarra izateko data ezartzeko eta harekin lotutako funts mugimenduak egiteko ere.

Funts mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak, hain zuzen.

Irakasleen ordainsariei buruzko aurreikuspenek, zortzigarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2012ko urtarrilaren 1etik hasita izanen dute indarra, irakaskuntza pribatuaren hitzarmen kolektiboak onesten diren datak horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartu ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espresuki horrela eskatu ondoren eta sindikatuak entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte. Konturako ordainketa horiek 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.

"Beste gastu batzuetarako" eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak -zortzigarren xedapen gehigarrian jasotakoak- 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Irakasleen soldatetarako ezartzen diren zenbatekoak, gizarte-prestazioen kargak barne, administrazioak ordainduko ditu zuzenean ordainketa delegatuaren bidez, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.

"Bestelako gastuak" moduluari dagozkion zenbatekoak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturtea bukatzean justifikatu beharko dute aplikatu direla.

"Gastu aldakorrak" osatzen dituzten zenbatekoen banaketa itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.

2. 2012ko ekitaldia amaituta, ikastetxe itunduak diruz laguntzeko kontu-sailen saldoa nahikoa ez bada indarreko itunak betetzeko, Nafarroako Gobernuak gastu konpromiso bat baimenduko du, diru-laguntza horiek osatzeko behar den zenbatekoa adinakoa, hurrengo aurrekontu ekitaldiaren kargura.

3. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2012-2013 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta zortzigarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa ziklo eta hastapeneko lanbide kualifikazioko programetako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatu ahal izanen ditu; aldaketa horiek 2012-2013 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, Goi Mailako edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Gizarte Garantiako Programak ezarri dituzten ikastetxeei Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntzako, psikopedagogiako eta lanbide orientazioko zerbitzu espezializatuetarako finantzaketa emanen zaie. Proportzio honetan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanegun horren finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.

5. Goi Mailako Heziketa Zikloetako itun berezia partziala izanen da; hortaz, Goi Mailako Heziketa Zikloetako derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den mailarako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 37,42 eurokoa izanen da ikasleko, eta hamar hilabetez emanen da, 2012ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte. Salbuetsirik daude Lantokietako Lanbide Heziketa baizik ez duen ikastaroan matrikulaturiko ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2012-2013 ikasturteko Lantokietako Lanbide Heziketak irauten duen hiru hiletan.

Goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izateko prestakuntza ikastarorako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den prestakuntza ikastarorako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 26,53 eurokoa izanen da eta hamar hilabetez emanen da, 2012ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duten finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko "Bestelako gastuak" deitutako kapitulurako eta, beraz, administrazioak "bestelako gastuak" delako atalaren kopurua osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

6. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat, finantzaketa baten beharra dago. Hori dela eta, hezkuntza maila eta modalitate guztietako eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honen zortzigarren xedapen gehigarria), lantokietako prestakuntza soileko unitateak izan ezik, "Bestelako gastuak" kontzeptuan 787,26 euroko kopurua daukate urtean, zuzendaritza eta/edo pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori dena zuzendaritzako osagarriaz gain, "Gastu aldakorrak" izeneko atalean sarturik baitago.

7. Haur hezkuntzan eta derrigorrezko hezkuntzetan hezkuntza premia bereziak dituzten edo sozialki nahiz kulturalki kaltetutako egoeran dauden ikasleak dituzten ikastetxe itunduek bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: ikasle horien laguntza irakasleak, logopedia zerbitzuak eta zaindariak edo bestelako pertsonal osagarria.

Baliabide horiek esleituko dira beharrezkoak diren txosten teknikoak izanik, Hezkuntza Departamentuak onetsiriko deialdi publikoa egin ondoren.

23. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Landa Eskolak eta 0-3 urte bitarteko zikloa izeneko 429 programako kredituen kudeaketa.

Moderna Planaren Talentu Ataleko Landa eskolak eta 0-3 urte bitarteko zikloa izeneko 429 programako kontu-sailen artean funts mugimenduak egin ahal izanen dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan, biak barne, ezarritako mugak bete beharrik gabe.

Hezkuntza Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

24. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola jantokietan zerbitzuak ematen dituzten irakaskuntzako langileen diru-konpentsazioak.

1. Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskolako jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horretan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 11n emaniko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz, jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren irakasleek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan egiaz emandako egun bakoitzeko:

BAZKALTIARREN KOPURUA

JANTOKIKO
ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA

ZAINTZAILE BAKOITZA

0-80

16,63 euro

14,71 euro

16,63 euro

81-160

18,58 euro

14,71 euro

16,63 euro

161-240

19,92 euro

16,48 euro

16,63 euro

+240

20,61 euro

18,88 euro

16,63 euro

2. 40 bazkaltiar arteko jantokietan, jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak pertsona berak beteko ditu, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak.

25. artikulua. Herrietako kontsultategientzako diru-laguntzak.

547001 proiektuan jaso den "Beriaingo Udalarentzako transferentzia, kontsultategi berria eraikitzeko lanetarako" izeneko kontu-saileko kredituak Beriaingo kontsultategirako lanak amaitzeko erabiliko dira, bai eta 2011n, diru-laguntza onartua eta emana izan arren, amaitu ezin izan den besteren bat ere.

Herrietako kontsultategien ekipamenduaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua arduratuko da.

26. artikulua. Ikerketa proiektuak.

Osasun Departamentuak sustaturiko osasun zientzien arloko ikerketa proiektuak haren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Aipaturiko proiektuak deialdi publikoaren ondorioz horretarako eskaera egiten dutenen artetik hautatuko dira, batzorde tekniko batek proposaturik. Batzorde horren osaera aipaturiko deialdian zehaztuko da.

27. artikulua. Gehikuntza izan dezaketen kredituen kudeaketa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barnean.

Funts mugimenduak egin ahalko dira foru lege honen 4.4.a) artikuluaren arabera gehikuntza izan dezaketen eta 54. programa multzoan sartuta dauden kontu-sailen artean, programa bakoitzaren barnean eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38 artikuluko 2. idatz-zatian ezarritako lotura mailaren barnean. Mugimendu horiek ez dute izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38.2.a), 44.1.b), 47.2 eta 47.3 eta 50.2 artikuluetan ezarritako muga.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

28. artikulua. Organo transplanteak sustatzea.

Azken zenbatekoa, ospitaleetan jasotzen dena, organo transplanteen sustapena egiteko bada, erabili ahalko da bai ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan bai ondasun inbentariagarrietako gastuetan ere, jasotako diru horren xedearekin zerikusia baldin badute betiere.

29. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuak aldatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan, bertako zuzendari kudeatzaileak baimena eman ahal du Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 45.1 artikuluan aipatzen diren aurrekontu aldaketak egiteko.

30. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren aurrekontuan sindikatuentzat esleitutako gastua banatzeko, bakoitzak Foru Komunitatean duen ordezkaritza mailari jarraituko zaio, eta horretarako 2008ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak hartuko dira kontuan; azken data horretan ordezkaritza aginte indarduna izan beharko dute.

"Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan parte hartzeagatik bertan dauden sindikatuei, gizarte ekonomiako elkarteei eta enpresaburuen elkarteei egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila erakunde horien artean banatuko da, bakoitzak Kontseiluan dituen kideen kopuruaren proportzioan.

"Sindikatuen hauteskunde prozesua jarraitzeko batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan dituzten kideen kopuruaren proportzioan.

"Enplegu Plana. Gizarte ekonomiako entitateak sustatu eta mantentzea. ANEL" izeneko kontu-saila Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL) izenekoaren azpiegitura eta mantentze-lanen gastuak ordaintzeko erabiliko da, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko xedea bete dezan.

"Enplegu Plana. Enplegu planak prestatzeko eta horien jarraipena egiteko batzordea osatzen dutenei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila zati berdinetan banatuko da batzorde hori osatzen duten sindikatuetako eta enpresaburuen elkarteen artean.

"Enplegu Plana. INAFREri enplegurako prestakuntzaren plangintzan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila zati berdinetan banatuko da fundazio hori osatzen duten sindikatuetako eta enpresaburuen elkarteen artean.

31. artikulua. Gastu konpromisoak hurrengo aurrekontuen kontura.

1. Nafarroako Gobernuak zenbait urtetarako gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, etxebizitza babestuen sustatzaileei, erosleei, erabiltzaileei eta esleipen hartzaileei diru-laguntzak emateko, eta etxebizitzak zaharberritzeko, betiere aipatutako konpromisoek ez badituzte aurreko ekitaldian helburu horretarako emandako zenbatekoak gainditzen.

2. Nafarroako Gobernuak zenbait urtetarako gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak 40. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan baimentzen dituenaz gain, herri lanen eta zerbitzuen emakidarako kontratuak egiteko eta ondasun higiezinak errentan hartzeko. Artikulu horren 2. eta 3. idatz-zatietan baimentzen diren mugak gainditzen dituzten zenbait urtetarako konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroa 2012 Planeko proiektuak egiteko.

3. Nafarroako Gobernuak hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, Europar Batasunak eta/edo Estatuko Administrazio Orokorrak kofinantzatzen dituzten planei, programei eta ekimenei aurre egiteko, bai eta haiek sortutako betebeharrei aurre egiteko ere, hiru urtetik goitiko plangintza behar badute.

4. Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzean finkatzen dituen mugen barnean, Hezkuntza Departamentuak hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartu ahalko ditu, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, Tuterako Udalaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko hitzarmena betetzeko. Hitzarmen horren bitartez, Tuterako "Fernando Remacha" udal musika kontserbatorioko lanbide ikasketetarako laguntza ekonomikoa ezartzen da.

5. Hezkuntza Departamentuak, hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura gastu konpromisoak hartuta, bekak eta laguntzak eman, eskola garraioa eta eskola jantokien zerbitzua kontratatu ahalko ditu, betiere konpromiso horiek aurrekontuko ekitaldia ez den urteko aldi bati badagozkio, ikasturtearen beharrei erantzunez.

6. Nafarroako Gobernuak baimena eman ahalko du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartzeko -Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain-, enpresek I+G+B proiektuak finantzatzeko eta zentro teknologikoei eta azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziei diru-laguntzak emateko hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen interesetan hobariak emate aldera, laguntza gisa.

7. Nafarroako Gobernuak zenbait urtetarako gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, telekomunikazioetako edo informatikako sareekin edo azpiegiturekin lotutako zerbitzuak kontratatu edo haien enkargua egiteko.

32. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak mendekotasunaren, desgaitasunaren eta gaixotasun mentalaren arretarako bermatzen dituen prestazioetara zuzendutako kredituen kudeaketa.

Kontu-sail hauen artean funts mugimenduak egin ahal izanen dira:

920004-91820-2279-231B00 kontu-saila, "Zaharrentzako zentroen kudeaketa" izenekoa.

920004-91820-2279-231B02 kontu-saila, "Desgaitasuna duten pertsonen zentroen kudeaketa" izenekoa.

920004-91820-2279-231B03 kontu-saila, "Gaixotasun mentaleko zentroen kudeaketa" izenekoa.

920006 91830 4809 231B02 kontu-saila, "Laguntzak, zerbitzu pertsonalak emateko" izenekoa.

920006 91830 4809 231B00 kontu-saila, "Zerbitzuari lotutako laguntzak" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak, hain zuzen.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

33. artikulua. Gizarteratzeko prestazioetarako kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahalko dira bi kontu-sail hauen artean: 900003 -91600 -4809 -231500 kontu-saila, "Bizibiderik gabeko familia nafarrentzako laguntzak" izenekoa, eta 900003 -91600 4809 -231504 kontu-saila, "Enplegu aukerak eta laneratzea hobetzeko osagarria" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak hain zuzen.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

34. artikulua. Inbertsio publikoen planetako inbertsioetarako kontu-sailak.

1. Funts mugimenduak egin ahalko dira Nafarroa 2012 Plana finantzatzeko kontu-sailen eta inbertsio publikoetarako urte anitzeko plan berria finantzatzekoen artean, edo bi kasuetan sortu beharrekoen artean, eta funts mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak hain zuzen.

2. Aurreko idatz-zatiko kontu-sailak ez dira gutxituko ez eta aldatuko ere, non ez duen horretarako baimena ematen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak.

3. Aurreko idatz-zatiaren salbuespen gisa, 2012. urtean, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak baimena eman ahal izanen du funts mugimenduak egiteko ikastetxeak eta bigarren hezkuntzako institutuak eraiki eta hornitzeko kontu-sailen artean, eta funts mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritako mugak izanen.

35. artikulua. Moderna Planerako kontu-sailak.

Moderna Plana abian jartzearekin batera, kontu-sail berriak sortu ahalko dira plana garatzeko. Kontu-sail horiek beste kontu-sail hauen kargura finantzatuko dira: 121001-16100-4819-931102 kontu-saila, "Moderna Planaren garapenerako transferentziak" izenekoa, eta 121001-16100-7309-931102 kontu-saila, "Moderna Planaren garapenerako transferentziak" izenekoa. Mugimendu horiek, ez eta bi kontu-sailen artekoek ere, ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritako mugak izanen.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

36. artikulua. Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoa.

Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren esparruan, bi administrazioek 2012an zehar lor ditzaketen akordioei aurrekontuetan babesa emateko xedearekin, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, aurrekontuko gainerako kredituak doitu ahal izanen ditu; doikuntza horiek ez dituzte izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50era bitartekoetan ezarritako mugak.

37. artikulua. Diru-sarrerek kredituak sortzea.

Apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, 114 programako lursailak eta ondasun higigarriak eta higiezinak saltzeak sortutako diru-sarrerek kreditua sortu ahal izanen dute gastuetako 114002-11300-6002-923100 kontu-sailean, "Lursailak eta natur ondasunak" izenekoan,

VI. TITULUA

Kontratazioa

38. artikulua. Kontratazioaren arloko eskudantziak.

Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak emateko, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretik, derrigorrez.

39. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura kontratuak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendeko zentroek produktu freskoak erosi ahalko dituzte, hornitzaileei eskaintzak eskatuz hamabostean behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

2. Nafarroako Mendekotasun Agentziak eta Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuak produktu freskoak erosi ahalko dituzte, beren mendeko zentroetarako hornitzaileei bi hilean behin, hiru hilean behin edo lau hilean behin eskaintzak eskatuz, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

40. artikulua. Kalte-ordainak, nekazaritzaren arloko estatistikan laguntzegatik.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak kalte-ordainak eman ahal izanen dizkie nekazaritzaren arloko estatistikan laguntzen dutenei, haien elkarlanak sortutako gastuengatik, zenbateko hauen arabera (euroak, urtean):

Laborantzen azalerak urtean

75,00

Laborantzen ekoizpenak urtean

75,00

Abeltzaintzako beste ekoizpen batzuen ebaluazioa

250,00

Lurraren prezioak

1.300,00

Landa errentamenduen kanonak

350,00

Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen asteko prezioak

1.750,00

Nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioak

1.100,00

Nekazariek eta abeltzainek ordaindutako prezioak

600,00

Munta txikiko produktuen prezioak

300,00

Nekazaritzaren arloko lansariak

200,00

Kontu makroekonomikoak

200,00

Meteorologia-Osoa

1.322,26

Meteorologia-Erdizka

1.163,56

Meteorologia-Termopluviometrikoa, elurrari buruzko informazioarekin

978,44

Meteorologia-Termopluviometrikoa

740,44

Meteorologia-Pluviometrikoa

661,10

Meteorologia-Erdizka, elurrari buruzko informazioarekin

1.404,56

41. artikulua. Giza talde zehatz batzuetan enplegua sustatzeko eta prestakuntzarako programetarako kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahal izanen dira kontu-sail hauen artean: 770000-77000-2276 241100 kontu-saila, "Enplegu Plana. Giza talde zehatz batzuetan enplegua sustatzeko eta prestakuntzarako programetarako laguntza" izenekoa, eta 770000-77000-4819-241115 kontu-saila, "Enplegu Plana. Giza talde zehatz batzuetan enplegua sustatzeko eta prestakuntzarako programak" izenekoa. Funts mugimendu horiek ez dituzte izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

42. artikulua. Lurralde-plangintza eta -garapenerako fundazioak.

Helburutzat lurralde-plangintza, lurralde-garapena edo hirigintza-planeamendua duten fundazioen kontu-sailei edozein izaeratako gastuak aplikatzen ahalko zaizkie, zerikusia baldin badute beren helburu sozialaren kudeaketarekin eta betetzearekin.

Lehen xedapen gehigarria.-Toki entitateen partaidetza funtsaren tratamendua.

1. 2009tik 2012ra bitarteko Toki Azpiegituren Planak indarra duen bitartean, toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa osatzen duten eta Nafarroako Parlamentuak onetsi dituen kredituak, kapital transferentzien arloan, aurrekontuetan erabili gabe badaude ekitaldia ixtean, edo jatorria ekitaldi itxietako ekonomian badute, diruzaintzako soberakin atxikitzat hartuko dira.

Kreditu horiek 2009-2012 planeko ekitaldi bakoitzeko aurrekontu kredituarekin batera esleituko dira, aurrekontuen erritmoaren arabera eta funts horien exekuzioaren arabera; erritmo horren arabera, hurrengo ekitaldietara esleitu daitezke, baina diru zenbateko osoa aldatu gabe.

2. Halaber, 2009tik 2012ra bitarteko Toki Azpiegituren Planak indarra duen bitartean:

a) Doikuntzak egin ahal izanen dira toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa osatzen duten kapital transferentziei dagozkien kreditu erantsien artean.

b) Indarrik gabe gelditu da Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorra.

Bigarren xedapen gehigarria.-Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko laguntza ekonomikoak

1. 2012ko ekitaldian, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko eta haien zaintzaileen aldeko laguntza ekonomikoen gutxieneko eta gehieneko zenbatekoak hauek izanen dira:

MENDEKOTASUN EGOERA

GEHIENEKOA

euroak /hilean

GUTXIENEKOA

euroak /hilean

Mendekotasun handia, 2. gradua

542,85

311,48

Mendekotasun handia, 1. gradua

542,85

249,44

Mendekotasun larria, 2. gradua

407,21

201,75

Mendekotasun larria, 1. gradua

407,21

162,00

Mendekotasun moderatua, 2. gradua

180,00

60,00

Etorkizuneko ekitaldietan zenbateko hori Nafarroako Gobernuak ezarriko du foru dekretu bidez.

Nolanahi ere, zenbateko horiek ez dira inolaz ere dagokion Errege Dekretuak gradu eta maila bakoitzerako onetsitakoak baino txikiagoak izanen, Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistemaren Lurralde Kontseiluak erabakitakoarekin bat.

2. Aipatutako mugen barruan, kasu bakoitzean dagokion laguntza ekonomikoaren zenbatekoa onuradunaren mendekotasun gradu eta mailaren eta gaitasun ekonomikoaren arabera ezarriko da, gizarte politikaren arloan eskumena duen kontseilariak emandako foru agindu batean ezarritako moduan.

Halere, laguntza ekonomikoaren onuradunak beste edozein prestazio ere jasotzen badu -larrialdietarako telefono zerbitzua salbu-, eta unean unean ezarritakoari jarraikiz bateragarria bada, hura jasoko du, mendekotasun gradu eta maila bakoitzerako aurreko idatz-zatian ezarri den gutxieneko zenbatekoan.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Martxoaren 17ko 16/2003 Foru legearen lehen xedapen gehigarria indargabetzea.

Zenbait zerga aldatu eta beste zerga neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen lehen xedapen gehigarria indarrik gabe gelditu da.

Laugarren xedapen gehigarria.-Transferentzien Batzordea.

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak ezarritako Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan Parlamentuko talde guztiek izanen dute ordezkaria, espresuki hala eskatuta badute, edo hala eskatzen badute. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienen botoa beharko da haren alde, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.

Bosgarren xedapen gehigarria.-Gehikuntza izan dezaketen kontu-sailei buruzko informazioa.

Nafarroako Gobernuak hiru hilabetean behin agerraldia eginen du Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordean, foru lege honen arabera gehikuntza izan dezaketen kontu-sailetan aukera horren erabilerari buruz informatzeko, haien sorrerako kreditua amaitu ondoren.

Seigarren xedapen gehigarria.-Hondakin uren saneamendu kanonaren tarifak.

1. Hauek dira 2012ko ekitaldian aplikatuko diren saneamendu kanonaren tarifak:

a) Uraren etxeko erabilerei aplikatzekoak zaizkien karga-tasak: 0,52 euro/metro kubikoa.

b) Etxekoak ez diren uraren erabilerei aplikatzekoak zaizkien karga-tasak:

b.1. Etxekoak ez diren erabileretarako saneamenduko sare publikoei lotutako bezeroak: 0,65 euro/metro kubikoa. Karga kutsatzaileari dagokion indize zuzentzailea aplikatuko da, hala behar denean, apirilaren 5eko 82/1990 eta maiatzaren 22ko 191/2000 foru dekretuetan ezarritakoaren arabera.

b.2. Etxekoak ez diren erabileretarako saneamenduko sare publikoei loturik ez daudenak eta beharrezkoak diren baimen administratiboak dituzten bezeroak, erakunde eskudunek emanak: 0,08 euro/metro kubikoa. Ibilgu publikora isurtzeko baimenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, aurreko b.1 letran ezarritako tarifa aplikatuko da.

2. Ur banaketan aritzen diren entitateek horniduragatiko tasak arautzen dituzten ordenantzetan ezarritakoa aplikatu ahal izanen diote saneamendu kanonari, ur ihesak daudenean isuria kalkulatzen den kasurako, edo hobari sozialak aplikatzeko.

3. Arazketa-instalazio pribatuetatik datozen lohien tratamenduari tarifa hauek aplikatuko zaizkie 2012ko ekitaldian, baldin eta onartzen badira Nafarroako ibaien saneamendurako plan zuzendariari atxikitako hondakin-uren araztegietako lohien ataletan:

NEURKETA

PREZIOA

-5 m³-raino

40,00 euro

-10 m³-raino

80,00 euro

-10 m³ baino gehiago

8,00 euro/m³

4. Aurreko zenbatekoei balio erantsiaren gaineko zerga gehituko zaie.

Zazpigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren aldaketa.

Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren 16. artikulua aldatu, eta testua hauxe izanen da aurrerantzean:

"16. artikulua. Indize zuzentzailearen kalkulua.

1. Indize zuzentzailea kalkulatzeko, lehenengo eta behin, zehazten da zein den erreferentzia gisa erabiliko den isurketa mota, ezaugarri hauek dituena, hain zuzen:

-DQO(d) = 316 mg/l.

-MES = 286 mg/l.

-NKT(d) = 47 mg/l.

Azalpena:

-DQO(d): Oxigenoaren eskari kimikoaren balioa, ordubetez estatikoki dekantatutako ur lagin batean.

-MES: esekirik dauden solido guztien balioa, ur gordinaren lagin batean.

-NKT(d): Kjedahl nitrogenoa, ordubetez estatikoki dekantatutako ur lagin batean.

Gainerako isurketei aplikatu ahal zaien kutsadura kargagatiko indize zuzentzailea formula hau aplikatuz kalkulatuko da:

F1121004_0.pdf

Indize horren gutxieneko balioa 1-ekoa da."

"2.-Murrizketa-sistema bat ezartzen da, honako parametro hauetan oinarritua:

a) Koefiziente murriztaile gordina (Crb); formula honen arabera kalkulatuko da:

F1121004_1.pdf

Azalpena: k1 = 500.000

K2 = 3,60

Q isuritako emaria; adierazteko modua: m3-ak urteko

Ic Indize zuzentzailea, 1 idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulatua

b) Ateratzen den koefiziente murriztaile gordina ondoko taulako balioen artean interpolatuko da, eta, horrela, koefiziente murriztaile doitua lortuko dugu (Cra):

0,975 baino handiagoa

1,000

0,950 eta 0,975 artean

0,975

0,925 eta 0,950 artean

0,950

0,900 eta 0,925 artean

0,925

0,875 eta 0,900 artean

0,900

0,850 eta 0,875 artean

0,875

0,825 eta 0,850 artean

0,850

0,800 eta 0,825 artean

0,825

0,775 eta 0,800 artean

0,800

c) Koefiziente murriztaile doituak (Cra) biderkatu eginen du 1. idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulatutako indize zuzentzailea (Ic)".

Zortzigarren xedapen gehigarria.-Itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Hezkuntza maila nahiz modalitateetan itundutako ikastetxeen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak honela daude banatuta: "Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne", itundutako unitate bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta; "Gastu aldakorrak" eta "Bestelako gastuak", kontzeptu bakoitzak modulu osoan duen portzentajea adierazita. Zenbateko horiek I. eranskinean ageri dira.

"Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne" kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta beren gizarte kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.

"Gastu Aldakorrak" kontzeptuan honako hauek azaltzen dira: irakasleen antzinatasunaren kostua eta Gizarte Segurantzan duen eragina, irakasleen ordezkapenen kostua, zuzendaritzako osagarriarena eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrena.

Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, eta hori banan-banan banatuko da ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzaren egoeraren arabera.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.-Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen aldaketa.

Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 5/2008 Foru Legearen 4. artikuluaren 2. idatz-zatia aldatu da, eta aurrerantzean testu hau izanen du:

"2. Oinarrizko irakaskuntzetako ikasleek bost ikasturtez erabiltzeko modukoak izan beharko dira liburuak, horiek berritzeko eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako erregelamenduz ezartzen dena galarazi gabe".

Hamargarren xedapen gehigarria.-Ikasliburuak doan jasotzeko programako liburuen salmenta.

Ikasliburuak doan jasotzeko programako liburuak saldu ahalko dira liburu-salmentan jarduteko gaikuntza ematen dien baimena daukaten establezimenduetan soilik.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.-Irakasleei prestakuntza ikastaroak emateagatiko diru-ordainak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero prestatzen duen Irakasleak Prestatzeko Planean biltzen direnetan, dela Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek zuzenean antolatuetan, kalte-ordaina jaso ahalko dute, betiere jarduera hori kasuan kasuko lanalditik kanpora egiten badute. Kalte-ordain hauek izanen dituzte:

Prestakuntza presentziala:

a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 58,66 euro ordainduko dira, gehienez.

a.2. Konferentzia bakoitzeko, hots, aditu batek zientzia, teknika edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, 90 minututik gorakoa, 358,18 euro ordainduko da gehienez.

Urrutiko prestakuntza:

b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.038,72 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, koordinatzailearentzako ordainsaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 97,38 euroko ordainsaria jasoko du, tutore bakoitzeko bosgarren tutoretik aurrera.

b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 46,52 euroko ordaina emanen da gehienez, tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.

2. Aurreko idatz-zatian adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo irakaskuntza ez-unibertsitarioko prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten langileei.

Hamabigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ordainsariak eta osagarriak.

1. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakaskuntzako zuzendaritzako postuaren osagarria izanen da 1.000 ikasletik gorako ikastetxeei dagokiena, 1997ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legearen hamabosgarren xedapen gehigarriko b) letran ezarri bezala.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan irakastordu guztiak ematen dituzten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoa Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko funtzionarioek jasotzen duten bera izanen da.

3. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan irakastordu batzuk ematen dituzten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kasuan, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoaren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoari esleitutakoaren arteko aldea jasoko dute, zentro horretan egindako lanaldiaren ehunekoaren arabera.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.-Irakasleen irakastorduak zehaztea.

Irakasle-lanpostuak ikasturte bakoitzaren hasieran dauden beharrizanen arabera betetze aldera, eta baldin eta kasuan kasuko espezialitatean ez badago irakastordu nahikorik, unibertsitateaz kanpoko irakasleek beste espezialitate batzuetan irakatsiz osatuko dute beren ordutegia, Hezkuntza Departamentuak ezarritako kasuetan eta baldintzetan betiere.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.-Irakaskuntzako zenbait lanposturen lansari osagarrien aldaketa.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio irakaskuntzako zuzendaritzako postuaren osagarria aldatzeko. Horretarako,`postu horien kopuru eta ezaugarriei buruzko azterketa eginen da aldez aurretik, betiere azterketa horrek gastu osoa handitzea ekartzen ez badu.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.-Ikasketa buruaren albokoaren osagarria ingelesez ikasteko programak ezartzen diren ikastetxeetan.

Ingelesez ikasteko programak, uztailaren 12ko 110/2011 Foru Aginduaren bidez araututakoak (2011ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 16koa), ematen dituzten ikastetxeetako ikasketa buruaren albokoaren eginkizunak hartzen dituzten irakasleek irakaskuntzako zuzendaritzako postuaren osagarria jasoko dute, ezarpenak dirauen bitartean. Osagarria kasuko mailaren hasierako soldataren % 13koa izanen da, edo programan sartzen diren unitate kopuruaren arabera dagokiena, 1997ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legean ikasketa buruentzat ezarritakoari jarraikiz.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.-Irakasleei prestakuntza jardueretara joateko egindako kilometroengatik kalte-ordainak ematea.

Prestakuntza jardueretara joateko kilometroei dagokien ordainsaria jasotzeko eskubidea izanen dute, hezkuntza administrazioak, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, espresuki aginduta joan behar duten irakasleek, betiere eskubide hori espresuki aurreikusirik badago kasuan kasuko ebazpenean.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.-Irakaskuntzako praktiketan dauden funtzionarioen ordainsariak.

1. Irakasle kidegoetan sartzeko izangaiek, praktiketako funtzionario izendatutakoak badira, honako ordainsari hauek jasoko dituzte izaera horrek dirauen bitartean: betetzen duten lanpostuaren mailako oinarrizko soldata eta ordainsari osagarriak, bai eta antzinatasun saria ere.

2. Hautatutako izangaiek, karrerako irakasle funtzionario izanik praktikaldia egin behar dutenek, honako ordainsarien artean aukeratu beharko dute praktikaldia egin bitartean jasotzeko:

a) Lanpostu berdinean eta antzinatasun berarekin karrerako irakasle funtzionario batek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan osotara jasotzen dituen ordainsariak.

b) Praktiketako funtzionario zein mailatarako izendatzen dituzten, horren oinarrizko soldata eta betetzen duten lanpostuaren ordainsari osagarriak, bai eta antzinatasun saria ere.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.-Hezkuntza Departamentuan erradiodiagnostikoko instalazioen ikuskapenaz eta kontrolaz arduratzen diren langileen osagarria.

Erradiodiagnostikoko instalazioen ikuskapen eta kontrol lanak egiten dituen Hezkuntza Departamentura atxikitako langileak maiatzaren 4ko 14/1999 Legearen 16.2.B.1 artikuluan ezarritako tasari dagokion osagarriaren baliokidea izanen du. Lege horren bidez, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak emandako tasa eta prezio publikoak arautu ziren.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko arloko arduradunen ordainsari osagarriak.

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroan arloko arduradun diren irakasle funtzionarioek irakaskuntzako aholkulariaren lanpostuari esleitutako osagarria jasoko dute.

Hogeigarren xedapen gehigarria.-Ikastetxe publiko berriak.

Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publiko bat sortu baino lau hilabete lehenago ere izendatu ahal izanen ditu irakaskuntzako zuzendaritza karguak, erregelamendu organikoetan ezarritako eginkizunak betetzeko.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria.-Osasun eskualde oinarrizkoen aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, bere ekimenez edo interesa duen udalak edo, hala badagokio, kontzejuak eskatuta, osasun eskualde oinarrizko batean dauden barruti eta atalak ondoan dagoen beste bati esleitu ahalko dizkio, osasun laguntzaren arloko inguruabarrak direla-eta hala jokatzea komeni denean.

Edozein kasutan ere, aldaketa-espedientean agertuko da entzunaldia eman zaiola oinarrizko eskualde horietako ordezkaritza organoari, horrelakorik badago, eta lurralde banaketa berriaren ondorioz ukitutako udal edo kontzejuetako ordezkaritza organoei.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria.-Osasun Sistema Nazionaletik etorritako langileei aitortutako lanbide karreraren maila aplikatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lanpostu finkoa lortzen duten medikuei Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun zerbitzu batean egiaztatutako karrera gradua aitortuko zaio espezialitate, lanbide kategoria edo titulazio talde berdinei dagokienez. Gradu horien ordainsariak apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legean ezarritakoaren araberakoak izanen dira. Foru lege horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileen lanbide karreraren sistema eta hori garatzeko araudia.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria.-Udaletako osasun funtzionarioak.

Udaletako osasun arloko funtzionario titularrek, foru lege honek indarra hartzen duen egunean lanpostuaren jabe badira, aukeran izanen dute Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izatera pasatzea, tokiko osasun zerbitzuetara. Horretarako, eskabide idatzia aurkeztu beharko dute Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 30 egun naturaleko epean.

Hogeita laugarren xedapen gehigarria.-Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Funtsetik (LGENF) heldu diren laguntzak kontrolatzeko laguntza kontratua.

Europako FEAGA eta FEADER funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez, Europako Kontseiluaren 1290/2005 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Europako Batzordearen ekainaren 21eko 885/2006 Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak laguntza kontratuak egin ditzake, Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri hartzen diren egitateak kontrolatu eta egiaztatzeko, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen funtzioak betetzen laguntzeko.

Era berean, mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei eginkizun horiek betetzeko.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria.-Toki esparruko industrialdeak sustatzeko laguntzak.

Ekimen publikoko industrialdeen akatsak eta ezak konpontzeko inbertsioak sustatzen dituzten toki entitateek, haiei badagokie industrialdeak zaindu eta mantentzea, zilegi izanen dute udal esparruko jarduera ekonomikoak paratzeko industrialdeen sustapenari buruzko otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritako laguntzak jasotzea, baldin eta egin zirenetik gutxienez hamabost urte iragan baldin badira eta 300.000 eurotik gorako inbertsioak egin behar badira.

Jarduera ekonomiko tradizionaletako poligonoez gain, beste sustapen batzuk ere parekatu ahalko zaizkie poligonoei, hala nola espazioak prestatzea udal jabetzapeko eraikin finkatuetan, enpresek errenta-kontratuen bidez erabiltzeko ondoren. Gisa horretako ekimenetan lehentasuna izanen dute sustapen publikoko industria-lurzorurik ez duten udalek.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren ekimenez, Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUVINSA) izeneko sozietateak zilegi du honako honetarako beharrezkoa den lurzorua zuzenean eskuratzea: toki entitateekin batera lankidetzan arituz, toki esparruko jardueretarako poligonoak garatzeko. Halakoak sustatzeko foru legean ezarritako onurak eskuratzeko aukera izanen du.

Hogeita seigarren xedapen gehigarria.-Zorrak geroratzeko baldintza bereziak arazoak dituzten enpresentzat.

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 10eko 90/2011 Foru Aginduaren bidez edo horren ordezko arauaren bidez, arazoak dituzten enpresentzat ezarritako laguntza araubideari atxiki zaizkion enpresei Nafarroako Gobernuak baldintza bereziak eman ahal izanen dizkie Nafarroako Foru Komunitatearekiko dituzten zorrak zatitu eta geroratzeko, enpresa bere bitartekoez baliatuz bideragarria izan dadin behar diren amortizazio epeari eta sistemari dagokienez, legezko interes indardunaren ehuneko 50etik beherako interes tasa aplikatuz. Gainerako baldintzei dagokienez, Nafarroako Gobernuak zorrak zatikatu eta geroratzeko oro har ezartzen dituenak izanen dira.

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.-Bermeak ematea.

Zentro teknologikoei eta Berrikuntza Teknologikoari Laguntzeko Zentroei ez zaizkie eskatuko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan aurreikusitako bermeak, baldin eta izaera hori aitortua badute Estatuko Zentro Teknologikoak eta Berrikuntza Teknologikoari Laguntzeko Zentroak arautu eta zentro horien erregistroa sortzen duen abenduaren 19ko 2093/2008 Errege Dekretuaren babesean.

Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria.-Gizarte Politikaren arloko prestazio bidegabeki jasotakoen itzulketa.

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Mendekotasun Agentziak ordaintzen dituzten aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruak zatika itzultzea erabakiko du Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, aipatu diren erakunde autonomoak eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada, eta ez du ez interesik ez bermerik eskatuko.

Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria.-Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legea aldatzea.

1. Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen 2. artikulua aldatu da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"Gizarte-intereseko beste xede batzuetarako % 0,7ko funtsa" kontu-sail berariazkoaren zenbatekoa Nafarroako elkarteek eta GKEek honako helburu hauetarako betetzen dituzten lanetan erabili ahal izanen da: laguntza, nazioarteko garapen lankidetza; prestaziorik gabeko langabeei arreta ematea, ingurumena hobetzea, eta Autonomia Pertsonalari buruzko Legea lagundu eta garatzeko jarduketak, estatuaren ekarpenekin finantzaturik ez daudenak. Era berean, banakako prestazio ekonomikoetarako erabili ahal izanen da 4. artikuluan 1. 2. eta 4. taldeei esleitzen zaizkien zenbatekoen zati bat, erregelamenduz ezartzen den moduan."

2. Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen 100eko 0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen 5. artikuluari bigarren lerrokada gehitu zaio, testu honekin:

"Taldeetako bakoitzarentzako deialdiak ebatzita, dagozkien kontu-sailetan kreditu soberakinik badago, hori gainerako taldeetara zuzendu ahalko da, ehuneko berria Nafarroako Gobernuaren erabaki bidez ezarriz."

3. Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen 6. artikulua aldatu da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"1. Hirugarren artikuluko 2. eta 4. jarduketa taldeek sei urteko indarraldia izanen dute, kontuan hartuta haien xedea dela behin behingoz erantzutea egoera ekonomikoari eta Autonomia Pertsonalerako Legea abiarazi eta hasieran garatzeari.

2. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak 2. eta 4. taldeei dagozkien ekintzak zuzenean bete ahal izanen ditu, bolumen osoan nahiz zati batean, irabazi asmorik gabeko entitateen programak edo proposamena finantzatuz edo banakako prestazio ekonomikoak emanez, erregelamenduz ezartzen diren baldintzekin."

Hogeita hamargarren xedapen gehigarria.-Oinarrizko errentaren zenbatekoa 2012. urtean.

Oinarrizko Errentaren 2012ko zenbatekoa zehazteko, 2011ko Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren portzentajea eta norberaren diru-sarrerak eta familia unitateko kideen kopurua erlazionatuko dira, Eskubide sozialen gutun baterako apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitako eskalaren arabera.

Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria.-Oinarrizko Lehen Laguntzako langileentzako gastuetarako kredituak Lizarrako eta Tuterako osasun barrutietan.

Lizarrako eta Tuterako osasun barrutietako Oinarrizko Osasun Laguntzako langileen gasturako kredituak 547 programan sartuta daude, aurrekontuen kudeaketan oinarritutako arrazoiengatik. Horrekin guztiarekin ere, atxikipen organikoa kasuan kasuko osasun barruti bakoitzari dagokio.

Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako 2006ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriaren babesean emandako maileguak.

Baimena ematen da 18/2005 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriaren babesean emandako maileguen baldintzak aldatzeko; gabealdia 2013. urtera arte iritsi ahal izanen da, eta amortizazio epea, berriz, 2029ra arte, eta maileguaren gainerako baldintzak bere horretan utziko dira.

Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria.-Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzea.

Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 6. artikuluan ageri den taulan aurreikusirik dagoen azken epea aldatu da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

Zuzeneko laguntza ekonomikoak ematea babestutako etxebizitzen sustatzaileei, erosleei, erabiltzaileei eta esleipen hartzaileei, eta etxebizitzak zaharberritzeko

6 hilabete

Ezestekoa

Hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria.-Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea aldatzea.

Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarria aldatu da, eta aurrerantzean testu hau izanen du:

"Foru lege honek indarra hartzean lurzatiak berrantolatzeko izapidatzen ari diren prozedura guztietan, zer arautegik zuzentzen dituen kontuan hartu gabe, baita hastekoak diren prozeduretan ere, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak oinarriak argitaratzen direnetik jabetza hartzea argitaratu bitarte jakinarazten diren eskubide eskualdaketei edo bestelako aldaketei indar eman ahalko die, baldin eta behar bezala frogatzen badira. Epe hori luzatu ahal izanen da jabetza berrantolatzeko akta egin arte, berme errealak ezartzen badira ureztalur bihurtzeko Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriak eta martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen babesean modernizatutako usadiozko ureztalurrak; aipatutako foru lege hori Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzkoa da.

Lur-trukaketetan, foru lege honen 28. artikuluko 3. idatz-zatia izanen da arau."

Hogeita hamabosgarren xedapen gehigarria.-Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea aldatzea.

Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 177. artikulua aldatu da, 4. idatz-zati hau eransteko:

"4. Telekomunikazioetako edo informatikako sare edo azpiegiturekin lotutako zerbitzua ematea helburu duten kontratuen kasuan, ez da aplikatuko artikulu honen 1. idatz-zatian ezarritako muga, eta kontratuak lau urte baino gehiagoko iraupena izan dezake, baldin eta entitate kontratatzailearentzat ekonomikoki onuragarria bada."

Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 13/2007 Foru Legea aldatzea.

1. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 32. artikuluko 2. idatz-zatiaren c) letra aldatu da. Honela gelditu da:

"c) Artikulu honen ondorioetarako, ulertuko da zenbateko osoa dela bidezko diren salbuespen eta hobariak aplikatu ondoko emaitza"

2. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen lehen xedapen iragankorra indarrik gabe gelditu da.

3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluaren 3. idatz-zatia aldatu da. Honela gelditu da:

"3. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eman behar du baimena aurreko 1. idatz-zatian aipatzen diren kredituen gehikuntzarako, eta aurrekontuetako beste edozein gastu programatako kreditu erabilgarrien kargura finantzatu behar dira gehikuntza horiek, foru lege honen 50. artikuluko 2. idatz-zatian aipatutakoak salbu, edo bestela ekitaldi ekonomiko bereko dirusarrera handiagoen kargura, dirusarrera horiek errealak edo aurreikusitakoak direla ere. Kreditu gehikuntza hori eskaera egiten duenaz beste departamentu baten kargura finantzatu behar denean, Nafarroako Gobernuaren onespena beharko da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta."

Hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria.-Itxaron zerrendak

2012ko abenduaren 31ra arte, indarrik gabe uzten da Osasun Laguntza Espezializatuko Itxaronaldien Bermeei buruzko uztailaren 2ko 14/2008 Foru Legearen II. tituluan xedatutakoa eta Osasun Laguntza Espezializatuko Itxaronaldien Bermeei buruzko uztailaren 2ko 14/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen apirilaren 26ko 21/2010 Foru Dekretuaren II. kapituluan xedatutakoa, salbu eta arlo hauetako kirurgiari dagokionez:

a) Bihotzeko kirurgia: gehienez 60 eguneko epean arreta ematea bermatzen da, fakultatiboak adierazten duen egunetik hasita.

b) Kirurgia onkologikoa: gehienez 30 eguneko epean arreta ematea bermatzen da, fakultatiboak adierazten duen egunetik hasita.

Hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontua kudeatzeko arauak langileria gastuen kapituluan.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean xedatutakoa gorabehera, 2012an Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak baimena eman dezake kreditu transferentziak egiteko I. kapitulutik departamentu bereko programa bereko edo desberdinetako beste kapituluetara, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena eman ondoren.

Hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarria.-Bete gabe gelditu direla deklaratutako prezio tasatuko eta prezio itundutako etxebizitzen esleipena.

1. 2012an ikus-onesteko aurkezten diren prezio tasatuko eta prezio itunduko etxebizitza betegabeen esleipen-kontratuei dagokienez, ez da beharrezkoa izanen esleipen-hartzaile edo eskuratzaileek egiazta ditzaten betetzen dituztela etxebizitza babestuak lortzeko betebehar orokorrak -Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 17. eta 18. artikuluetan daude ezarrita-, salbu eta etxebizitza babestua ohiko bizileku iraunkorrerako erabiltzeko betebeharra.

2. Prezio tasatuko etxebizitza bat xedapen gehigarri honetan ezarritakoa baliatuta lortzen duten eskuratzaileek edo esleipen-hartzaileek ezin izanen dute eskatu etxebizitza babestua sustatzeko aurreikusten diren dirulaguntza orokorretarik bakar bat ere.

3. Xedapen gehigarri honetan ezarritakoaren ondorioetarako, honakoak joko dira prezio tasatuko edo itunduko etxebizitza betegabetzat:

a) Halakotzat deklaratu diren prezio tasatuko etxebizitzak, Etxebizitza Babestuaren Eskatzaileen Zentsua arautzen duen martxoaren 28ko 25/2011 Foru Dekretuaren 50. artikuluko 1. idatz-zatiko a) eta b) letretan xedatutakoari jarraituz.

b) Deialdi publikoaren prozeduraren bidez esleitutako prezio tasatuko edo prezio itunduko etxebizitzetatik sustatzaileak eman gabe utzi dituenak deialdiaren arabera eginiko zerrenda amaitu zaiolako.

Xedapen iragankor bakarra.-2009-2012 Eperako Toki Azpiegituren Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen aldaketa.

2009-2012 Eperako Toki Azpiegituren Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 7. artikuluaren e) letra aldatu eta honela idatzita geratuko da:

e) Nafarroako aurrekontu orokorretatik datozenak, fundazioen bitartez bideratuak, fundaziook helburu dutenean lurralde-plangintza, lurralde-garapena edo hirigintza-planeamendua".

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru Lege honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2011ko abenduaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

GASTUEN AURRENKONTUA 2012. URTERAKO

GASTUAREN AZALPENA

1

LANGILERIA GASTUAK

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

3

FINANTZA GASTUAK

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

6

INBERTSIO ERREALAK

7

KAPITAL TRANSFERENTZIAK

8

FINANTZA-AKTIBOAK

9

FINANTZA-PASIBOAK

GUZTIRA

P Nafarroako Parlamentua

15.414.535

737.375

16.151.910

0 Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua

200.384.968

35.252.248

210.323.601

9.058.813

39.233.338

19.839.100

514.092.068

1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua

21.816.058

12.748.369

72.991.533

558.522.662

8.620.545

30.011

280.040

103.238.910

778.248.128

4 Hezkuntza Departamentua

349.388.864

35.436.334

201.250.665

10.121.156

5.210.546

100.000

601.507.565

5 Osasun Departamentua

480.506.541

226.693.022

10

162.082.806

44.447.583

848.000

31.274

914.609.236

6 Sustapen eta Etxebizitza Departamentua

10.968.548

59.935.210

500

17.311.910

181.381.640

52.899.220

322.497.028

7 Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua

34.407.914

25.465.877

21

103.690.352

12.526.426

145.017.210

3.000.000

227.490

324.335.290

9 Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

31.635.805

109.604.546

20

145.904.486

13.314.537

4.576.984

305.036.378

A Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

14.165.216

13.159.046

19.379.335

2.930.070

11.064.544

60.698.211

C Nafarroako Kontseilua

502.000

39.000

541.000

AURREKONTUA, GUZTIRA

1.143.273.914

518.294.652

72.992.084

1.434.382.352

282. 400.770

259.656.228

23.119.140

103.597.674

3.837.716.814

DIRU-SARREREN AURRENKONTUA 2012. URTERAKO

DIRU-SARREREN AZALPENA

1

ZUZENEKO ZERGAK

2

ZEHARKAKO ZERGAK

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

4

TRANSFE- RENTZIA ARRUNTAK

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

7

KAPITAL TRANSFERENTZIAK

8

FINANTZA-AKTIBOAK

9

FINANTZA-PASIBOAK

GUZTIRA

0 Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua

8.647.689

2.672.650

1.899.079

19.926.855

33.146.273

1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua

1.434.617.006

1.763.838.000

41.463.550

238.004

9.349.431

6.475.335

162.929

408.022.796

3.664.167.051

4 Hezkuntza Departamentua

952.360

1.735.331

23.724

10

2.711.425

5 Osasun Departamentua

9.176.069

88.068

20

9.264.157

6 Sustapen eta Etxebizitza Departamentua

4.993.610

200.000

160.000

1.130.000

670.000

400.000

7.553.610

7 Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua

4.909.560

44.969.298

374.000

1.800.000

14.826.610

914.206

227.488

68.021.162

9 Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

34.274.758

17.856.040

3.800

52.134.598

A Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

372.243

0

40.763

20.010

285.522

718.538

AURREKONTUA, GUZTIRA

1.434.617.006

1.763.838.000

104.789.839

67.759.391

9.951.718

9.405.335

17.578.658

21.526.583

408.250.284

3.837.716.814

I. ERANSKINA

Hezkuntza mailetako moduluak eta ratioak, 2012. urterako

HEZKUNTZA MAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN LANSARIAK

%

MODULUA

GASTU ALDAKORRAK

%

MODULUA

BESTE GASTU BATZUK

%

MODULUA

GUZTIRA

MODULUA

TITULARRA

AGREGATUA

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

1,217

44.758,97

74,02

5.272,94

8,72

10.436,87

17,26

60.468,78

LEHEN HEZKUNTZA

1,391

51.153,11

73,45

7.429,67

10,67

11.063,21

15,88

69.645,99

DBHko LEHEN ZIKLOA

1,652

64.246,36

75,54

7.686,52

9,04

13.112,78

15,42

85.045,66

DBHko BIGARREN ZIKLOA

1,728

73.019,70

75,02

9.600,07

9,86

14.718,67

15,12

97.338,44

DBH CURR. ANIZ. UN. 3. ETA 4. MAILAK

1,391

58.783,15

72,23

7.879,02

9,68

14.718,67

18,09

81.380,84

DBH CURRICULUM EGOKITUAREN UNITATEA

0,957

0,652

65.624,49

73,05

9.490,78

10,56

14.718,67

16,38

89.833,94

BATXILERGOA

1,652

67.374,80

73,06

10.128,72

10,98

14.718,67

15,96

92.222,19

SARRERARAKO P. IKASTAROA

2,043

86.337,76

76,27

12.148,25

10,73

14.718,67

13,00

113.204,68

SARRERARAKO P. IKASTAROA

1,522

64.294,07

72,91

9.165,85

10,39

14.718,67

16,69

88.178,59

HEZKUNTZA MAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN LANSARIAK

%

MODULUA

GASTU ALDAKORRAK

%

MODULUA

BESTE GASTU BATZUK

%

MODULUA

OSAGARRIA

%

MODULUA

MODULUA, GUZTIRA

TITULARRA

AGREGATUA

PSIKIKOEN OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA

1,087

39.963,37

45,03

4.660,40

5,25

11.063,21

12,47

33.064,65

37,26

88.751,63

AUTISTEN OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA

1,087

39.963,37

48,77

4.660,40

5,69

11.063,21

13,50

26.253,16

32,04

81.940,14

P.C.P.I.E.

1,087

1,087

81.981,81

52,25

11.939,24

7,61

14.718,67

9,38

48.258,72

30,76

156.898,44

HIP

0,696

0,391

40.703,20

48,82

5.350,87

6,42

11.063,21

13,27

26.253,16

31,49

83.370,44

Oin. Hezk. Ber. Psikikoak. DBH berariazko unit.

1,391

51.153,11

76,50

4.647,69

6,95

11.063,21

16,55

66.864,01

Irakasleen ratioa astean 23 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatua da. Unitate bakoitzeko orduen kalkuluan bazter utziko dira eskola-ordu laurden bat baino gutxiagoko kopuruak.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN LANSARIAK

%
MODULUA

GASTU
ALDAKORRAK

%
MODULUA

BESTE GASTU BATZUK

%
MODULUA

MODULUA, GUZTIRA

KURTSOA

TITULARRA

AGREGATUA

1. ADMINISTRAZIO KUDEAKETA (HLO)

1.a

0,478

1,087

62.225,22

68,51

9.221,65

10,15

19.383,68

21,34

90.830,55

2.a

0,826

0,568

56.857,26

67,27

8.283,06

9,80

19.383,68

22,93

84.524,00

2. ADMINISTRAZIO KUDEAKETA, HIRU URTEAN

1.a

0,391

0,348

29.978,67

64,21

4.442,56

9,52

12.264,24

26,27

46.685,47

2.a

0,391

0,261

26.617,20

68,45

3.949,51

10,16

8.317,43

21,39

38.884,14

3.a

0,261

0,000

11.021,85

69,29

1.491,20

9,38

3.392,69

21,33

15.905,74

2. ADMINISTRAZIO KUDEAKETA, HIRU URTEAN (HLO)

1.a.

0,478

0,435

37.014,16

66,86

5.427,70

9,80

12.922,45

23,34

55.364,31

2.a

0,304

0,609

36.389,20

66,49

5.419,53

9,90

12.922,45

23,61

54.731,18

3.a

0,565

0,348

37.326,67

67,04

5.431,78

9,76

12.922,45

23,21

55.680,90

3. ERIZAINTZAKO ZAINKETA LAGUNGARRIAK

1.a

0,435

1,304

68.791,89

70,18

10.348,28

10,56

18.885,29

19,27

98.025,46

2.a

0,261

0,000

11.021,85

69,29

1.491,20

9,38

3.392,69

21,33

15.905,74

4. SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA (HLO)

1.a

0,348

1,522

73.521,60

63,09

10.913,20

9,37

32.094,14

27,54

116.528,94

2.a

0,913

0,609

62.107,08

60,18

8.999,54

8,72

32.094,14

31,10

103.200,76

5. ARTE GRAFIKOETAKO AURREINPRIMAKETA

1.a

0,435

1,217

65.430,42

63,57

9.855,21

9,58

27.638,43

26,85

102.924,06

2.a

0,739

0,739

59.801,10

62,08

8.883,09

9,22

27.638,43

28,69

96.322,62

6. ARTE GRAFIKOETAKO INPRIMAKETA

1.a

0,609

1,043

66.055,35

62,62

9.814,74

9,30

29.617,48

28,08

105.487,57

2.a

0,261

0,000

11.021,85

69,29

1.491,20

9,38

3.392,69

21,33

15.905,74

7. AROTZ-LAN ETA ALTZ. NEUR. EGIN ETA INSTALATZEA

1.a

0,826

1,000

73.559,48

65,59

10.859,32

9,68

27.732,67

24,73

112.151,47

2.a

0,565

1,000

62.537,65

62,76

9.368,15

9,40

27.732,67

27,83

99.638,47

8. C.F.M. FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA (HLO)

1.a

0,6522

0,913

62.850,20

70,02

9.229,80

10,28

17.682,93

19,70

89.762,93

2.a

0,6522

0,717

55.286,89

68,16

8.138,45

10,03

17.682,93

21,80

81.108,27

9. INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK (HLO)

1.a

0,696

1,000

68.048,48

64,24

9.959,38

9,40

27.921,14

26,36

105.929,00

2.a

0,652

0,870

61.169,69

62,37

8.987,27

9,16

27.921,14

28,47

98.078,10

10. MEKANIZAZIOA (HLO)

1.a

0,522

1,391

75.827,31

65,81

11.338,37

9,84

28.059,35

24,35

115.225,03

2.a

0,696

0,826

61.325,62

62,25

9.127,63

9,27

28.059,35

28,48

98.512,60

11. MERKATARITZA

1.a

1,043

0,696

70.979,19

70,53

10.376,28

10,31

19.281,11

19,16

100.636,58

2.a

0,261

0,000

11.021,85

69,29

1.491,20

9,38

3.392,69

21,33

15.905,74

12. LAGUNTZA SOZIO-SANITARIOA

1.º

0,696

0,957

66.367,81

69,77

9.867,20

10,37

18.885,29

19,85

95.120,30

2.º

0,913

0,391

53.703,09

66,72

7.905,04

9,82

18.885,29

23,46

80.493,42

13. ERAIKUNTZAKO MAKINERIAREN ERABILERA ETA MANTENTZE-LANAK

1.a

0,826

1,000

73.559,63

63,05

10.693,07

9,17

32.416,32

27,78

116.669,02

2.a

0,739

0,783

61.482,15

59,76

8.990,87

8,74

32.416,32

31,51

102.889,34

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN LANSARIAK

%

MODULUA

GASTU ALDAKORRAK

%

MODULUA

BESTE GASTU BATZUK

%

MODULUA

MODULUA, GUZTIRA

KURTSOA

TITULARRA

AGREGATUA

1. NAZIOARTEKO MERKATARITZA

1.a

1,174

0,348

63.044,19

70,09

9.149,71

10,17

17.754,38

19,74

89.948,28

2.a

1,217

0,217

59.838,94

69,38

8.658,66

10,04

17.754,38

20,58

86.251,98

2. PRODUKTU ELEKTRONIKOEN GARAPENA

1.a

1,435

0,261

70.704,56

66,99

10.147,86

9,61

24.698,09

23,40

105.550,51

2.a

0,826

0,783

65.155,79

65,50

9.626,69

9,68

24.698,09

24,83

99.480,57

3. ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK

1.a

0,870

0,522

56.908,32

67,71

8.396,06

9,99

18.743,94

22,30

84.048,32

2.a

1,348

0,130

61.988,79

69,15

8.911,25

9,94

18.743,94

20,91

89.643,98

5. HAUR HEZKUNTZA (HLO)

1.a

0,913

0,739

67.149,14

70,92

9.727,08

10,27

17.810,93

18,81

94.687,15

2.a

1,087

0,261

56.009,02

68,42

8.037,69

9,82

17.810,93

21,76

81.857,64

6. MERKATAR. KUDEAKETA ETA MARKETINA

1.a

1,043

0,696

70.979,19

71,01

10.376,28

10,38

18.602,56

18,61

99.958,03

2.a

0,261

0,000

11.021,85

69,29

1.491,20

9,38

3.392,69

21,33

15.905,74

7. SAREKO SISTEMA INFORMATIKOEN ADMINISTRAZIOA GHZ (HLO)

1.a

1,217

0,652

76.646,51

71,58

10.953,99

10,23

19.479,00

18,19

107.079,50

2.a

1,304

0,329

67.820,00

69,96

9.639,42

9,94

19.479,00

20,09

96.938,42

8. ERREGULAZIO ETA KONTROL SISTEMAK

1.a

1,043

0,870

77.702,14

69,94

11.362,39

10,23

22.040,50

19,84

111.105,03

2.a

1,261

0,348

66.718,14

67,80

9.646,77

9,80

22.040,50

22,40

98.405,41

9. FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA (HLO)

1.a

0,690

1,043

69.731,94

66,41

10.201,96

9,72

25.075,04

23,88

105.008,94

2.a

1,304

0,304

66.874,43

65,92

9.503,01

9,37

25.075,04

24,72

101.452,48

10. GARRAIOAREN KUDEAKETA

1.a

0,783

0,696

59.957,34

69,24

8.885,10

10,26

17.754,38

20,50

86.596,82

2.a

1,435

0,000

60.620,13

69,64

8.668,74

9,96

17.754,38

20,40

87.043,25

11. PLATAFORMA ANITZEKO APLIKAZIOEN GARAPENA (HLO)

1.a

1,348

0,435

73.623,94

71,36

10.659,32

10,33

18.885,29

18,31

103.168,55

2.a

1,130

0,435

64.616,75

69,55

9.399,15

10,12

18.885,29

20,33

92.901,19

11. INFORMATIKA APLIKAZIOEN GARAPENA

1.a

1,261

0,522

73.441,09

71,33

10.632,85

10,33

18.885,29

18,34

102.959,23

2.a

1,130

0,391

62.887,95

69,17

9.147,68

10,06

18.885,29

20,77

90.920,92

12. ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITOLOGIA

1.a

0,957

0,739

68.985,96

68,93

10.125,73

10,12

20.966,15

20,95

100.077,84

2.a

1,261

0,000

53.272,23

65,04

7.674,60

9,37

20.966,15

25,60

81.912,98

13. ARTE GRAFIKOEN INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA

1.a

0,391

1,348

68.635,66

64,44

10.346,27

9,71

27.525,31

25,84

106.507,24

2.a

1,130

0,478

66.249,43

64,06

9.640,73

9,32

27.525,31

26,62

103.415,47

14. FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA (HLO)

1.a

0,783

0,913

68.361,14

66,55

9.963,48

9,70

24.396,53

23,75

102.721,15

2.a

1,522

0,090

67.760,84

66,64

9.528,43

9,37

24.396,53

23,99

101.685,80

F1121004

Iragarkiaren kodea: F1121004