1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZAKO, ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 23ko 59/2010 Ebazpenaren bidez onetsia (2010eko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 9koa).
Esmeralda Landa Elizalde, Ana María Iglesias López, Mercedes Zapata Vázquez de Prada, Ana Cristina Díaz de Cerio Díez, Iñaki Goñi Urrizola, Ignacio Royo Ardoiz eta Enrique Zapata Vázquez de Prada jaun-andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1722/2011 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu ziren, administrazio publikoko teknikari lanetan (arlo juridikoa) aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).
Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2011ko abenduaren 13an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1120425