1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
535/2011 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Ablitasko udal mugapean dagoen Campo de la Sierpe alderdian (gaur egungo 5. poligonoko 1893. lurzatian) 8 Mw-eko eguzki-parke fotovoltaikoa aldatzeko, honela: eguzkiari jarraitzeko teknologia aldatzea eta azalera txikiagoa okupatzea. Promociones Fotovoltaicas Juglans, S.L. da sustatzailea.
Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 10ean emandako 140/2008 Ebazpenaren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen Ablitasko mugapean, 5. poligonoko 1576. lurzatitik 1583.era eta 1587.etik 1641.era, 8 Mw-eko eguzki parke fotovoltaiko bat instalatzeko, Singula Energías Renovables, S.L.k sustaturik.
Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 10eko 164/2010 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zen eguzki parke fotovoltaiko hori aldatzeko, honela: energia ateratzeko lur azpiko linea elektrikoaren trazadura eta sustatzailea aldatzea. Hortik aurrera, sustatzailea Promociones Fotovoltaicas Juglans, S.L. izanen zen.
2011ko abuztuaren 22an, Promociones Fotovoltaicas Juglans S.L.k baimena aldatzeko eskaera aurkeztu zuen, proiektuan aldaketa bat egiteko. Zehazki, eguzkiari jarraitzeko sistemaren aldaketa baten berri ematen zen: ardatz bikoitzeko sistema aldatzea eta instalazio finkoak ezartzea, parkearen potentzia bera mantenduz, eta okupatu beharreko azalera txikiagotuz. 2011ko urriaren 19an, sustatzaileak behin betiko planoa aurkeztu zuen, instalazio fotovoltaikoen azken banaketa eta eboluzio naturalerako utzitako eremuen kokalekua adierazita. Horiek eguzki parkearen azalera osoaren %10 baino gehiago okupatzen dute. Zehazki, parkearen azalera osoa 28,2 ha-koa izanen da eta landareentzat beren kabuz bilakatzeko utzitako azalera, berriz, 4,34 ha-koa. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak jakinarazi duenez, aldaketa horiek ez dute ingurumen ukipen nabarmenik eraginen.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 28ko 30/1992 Legearen 105. artikuluak (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen) ezartzen du Administrazioak noiznahi alda ditzakeela bere egintzak, aldaketa indarreko legediaren kontrakoa ez bada.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Ablitasko udal mugapean dagoen Campo de la Sierpe alderdian (gaur egungo 5. poligonoko 1893. lurzatian) 8 Mw-eko eguzki-parke fotovoltaikoa aldatzeko, honela: eguzkiari jarraitzeko teknologia aldatzea eta azalera txikiagoa okupatzea. Promociones Fotovoltaicas Juglans, S.L. da sustatzailea.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ablitasko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko abenduaren 1ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1120322