255. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko abenduaren 14an hartua, "Espartza Zaraitzuko hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak irailaren 14an emandako 926/2011 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez.

Jendaurrean egoteko epea alegaziorik aurkeztu gabe bukatuta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1304/2011 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua.

Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa da funtsezkoa delako obrak (Espartza Zaraitzuko udal mugapean araztegi bat eraiki eta hondakin uren isuriari lotzea, alegia) azkar egitea, berehala konpontzeko hondakin urak arazketa biologikorik gabe isurtzeak gaur egun aipatu herrian sortzen dituen osasun eta ingurumen arazoak.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A. (NILSA) enpresak alegatutako arrazoiak ikusita eta aurrekontuan balio justua ordaintzeko behar adina diru dagoela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten da presakoa dela "Espartza Zaraitzuko hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egun horretatik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.ri (NILSA) jakinaraztea.

Iruñean, 2011ko abenduaren 14an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1120172