1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
412/2011 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, Garraiorako Gazte Txartelaren titularrei txartelaren prezioan aplikatzen zaien beherapenaren portzentajea aldatzen duena, %30etik %20ra jaitsiz. Beherapen hori Garraioetako zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 204/2008 Ebazpenaren bidez ezarri zen.
Garraioko zuzendari nagusiak urriaren 17an emandako 204/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa), txartelaren prezioa %30 jaitsi zen Nafarroako Foru Komunitatean errepidez egiten den hiriarteko bidaiari-garraioaren zerbitzu erregularretan, Garraiorako Gazte Txartelaren titularrak diren 16 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzat.
Garraioetako zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 202/2009 Ebazpenaren bidez, 204/2008 Ebazpena aldatu zen, honela: Garraiorako Gazte Txartelaren titular izateko gutxieneko adina 16 urtetik 14ra jaitsi zen eta txartel horren titularrei egiten zaien beherapena beste tarifa-beherapen batzuekin bateragarri egin zen. Ebazpena 2009ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an.
Alabaina, egoera ekonomikoaren bilakaerak eta diru-sarreren aurreikuspenek aholkatzen dute 204/2008 Ebazpenean Garraiorako Gazte Txartelaren titularrentzat ezarritako beherapenaren portzentajea aldatzea eta %20ra jaistea.
Horrenbestez, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren irailaren 9ko 26/2011 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz eta Garraio Zerbitzuak proposatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Garraiorako Gazte Txartelaren titularrei txartelaren prezioan aplikatzen zaien beherapenaren portzentajea aldatzea, %30etik %20ra jaitsiz. Beherapen hori Garraioetako zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 204/2008 Ebazpenaren bidez ezarri zen.
2. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko zaie %20ko beherapena txartelean Garraiorako Gazte Txartelaren titularrei.
3. Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari jakinaraztea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen eta honen aurka partikularrek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2011ko abenduaren 16an.-Garraioetako zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.
Iragarkiaren kodea: F1120484