255. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

227E/2011 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, laneko ekipamenduak egokitzeko inbertsioetarako diru-laguntzen deialdia aldatzen duena.

Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7ko Erabakiaren bidez, 2011. ekitaldirako beste gastu-muga bat ezarri du, Nafarroako Foru Komunitateari aplikatu beharreko araudiarekin bat, aurrekontu-egonkortasunaren helburua betetzen dela bermatzeko.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 4E/2011 Ebazpenaren bidez, laneko ekipamenduak egokitzeko inbertsioetarako diru-laguntzen deialdia onetsi zen. Ebazpen hartan, 250.000 euroko gastua baimendu zen, 2011ko Gastuen Aurrekontuko "Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak" izeneko 83110 870000 7709 494100 kontu-sailaren kargura.

Gobernuak aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betetzeko hartutako erabakian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da aipatutako deialdia aldatzea, 2012a arte ez ematea 2011ko irailaren 7a baino lehen eskatutako diru-laguntzak (22.529,16 euro) eta data horretatik aurrera jasotako eskaerei dagokien deialdiaren zatia indarrik gabe uztea.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Aldatzea laneko ekipamenduak egokitzeko inbertsioetarako diru-laguntzen deialdia, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 4E/2011 Ebazpenaren bidez onetsitakoa; hortaz, 22.529,16 euroko gastua baimentzen da, 2011ko gastuen aurrekontuko "Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak" izeneko 83110 870000 7709 494100 kontu-sailaren parekoa den 2012ko aurrekontuko kontu-sailaren kargura.

2.-Indarrik gabe uztea 2011ko irailaren 7tik aurrera jasotako eskaerei dagokien deialdiaren zatia (egun hartan Nafarroako Gobernuak 2011ko ekitaldirako aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko zenbait neurri hartzea erabaki zuen), 152.581,15 euroko kopurua askatuz 2011ko gastuen aurrekontuko "Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak" izeneko 83110 870000 7709 494100 kontu-sailetik.

3.-Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko abenduaren 9an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F1120297