4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 845/2011 Gizarte Segurantza
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Asepeyo Mutua Patronal de Accidentes de Trabajo N.º 151 delakoak eskaturik, gizarte segurantzako beste eskubide batzuk direla-eta, Mercaderes, 19 S.L.ren, Yholare Martínez Guzmánen, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 945/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2011ko azaroaren 28an:
Baiesten dut Asepeyo Mutua Patronal de Accidentes de Trabajo N.º 151 delakoak Mercaderes 19, S.L.ren, Yholare Martínez Guzmánen, GSINren eta GSDOren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, Mercaderes 19, S.L. enpresaren zuzeneko erantzukizuna deklaratzen dut haurdunaldiko arrisku prestazioak kotizazio ezagatik ordaintzeko auzian, eta enpresa hori kondenatzen dut Mutua Asepeyo enpresari 1.853,20 euro ordaintzera eta bi entitate demandatuen, GSINren eta GSDOren, erantzukizun subsidiarioa deklaratzen, empresak kaudimenik ez badu.
Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0945.11 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0945.11 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.
Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.
Eta Mercaderes 19, S.L.ri legezko moduan jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko abenduaren 12an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1120072