255. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 745/2011 familia-autoak

Iruñean, 2011ko abenduaren 13an.

Tomás Marcos Ondarra Uriarte jaunak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkariak, honen bidez jakinarazten du:

Elena Díaz Alvarez de Maldonado prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostutako zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 745/2011 familia-prozeduraren autoak bideratu dira Jackson Javier Guerrero Bautista jaunaren aurka. Prokuradoreak Paula Emilia Valero Salvo andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Jackson Javier Guerrero Bautista jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Jackson Javier Guerrero Bautista legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2011ko abenduaren 13an.-Idazkaria, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1120061