2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Ordenantzetako aldaketaren hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2011ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2012ko ekitaldirako aldaketa, tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da herritarrek eta interesdunek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Zangozan, 2011ko azaroaren 30ean.-Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1120462