255. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udalaren eta musika eskolaren aurrekontu orokorrak 2012rako Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu Udalaren eta Musika Eskola erakunde autonomoaren 2012ko aurrekontu orokorrak, baita bi aurrekontuak betetzeko oinarriak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, bizilagun eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Azkoienen, 2011ko abenduaren 20an.-Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1120382