255. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal antolaketari buruzko dekretuko aldaketa,
Alkatetzaren 2011ko ekainaren 27ko dekretua (1/AL)

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2011ko abenduaren 1ean, honako dekretu hau eman zuen:

DAL 01-DIC-11 (1/AL).

"Ikusirik udal antolaketari buruzko dekretua, Alkatetzaren 2011ko ekainaren 27ko dekretuaren bidez onetsia (1/AL), eta kontuan hartuta aurrekontu defizita kontrolatzeko neurriak hartu beharra dagoela, bidezko da idakaritza teknikoetan aritzen direnei ematea Udala justizia auzitegietan defenditzeko funtzioak, lanpostu hori Udalaren legelariek betetzen dutenean, horrek ahalbidetuko baitu horiek idazkari tekniko izendatzea eta beren funtzioetan jarraitzea, haien legelari lanpostua erreserbaturik eta aurrekontuko zuzkidurarik gabe geratuko dela.

Horiek horrela,

XEDATU DUT:

1.-Udal antolaketari buruzko dekretua, 2011ko ekainaren 27an onetsia, aldatzea, idazkari teknikoen lanpostuei beste egiteko bat ematen zaiela:

-Lanpostu horretarako izendatzen bada legelariaren lanpostuaren jabetza hartua duen Udaleko funtzionario bat, idazkari tekniko izendatzeko erabakiaren bidez legelariaren lanpostuaren berezko egitekoak atxikitzen ahalko zaizkio, epaiketetan defentsa egitearena barne.

2.-Dekretu honek ematen den egunetik aurrera izanen du eragin osoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere."

Iruñean, 2011ko abenduaren 2an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1119667