2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2012rako portzentajeak eta karga-tasak. Hasierako onespena
Milagroko Udalak, 2011ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen udal zergen portzentajeak eta karga-tasak, baita udal ordenantzetako tasak eta prezio publikoak aldatzea ere, 2012ko ekitaldirako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Milagron, 2011ko abenduaren 19an.-Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1120376