255. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAIA

2012ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Larraiako Kontzejuak, 2011ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2012ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraian, 2011ko abenduaren 21ean.-Kontzejuko burua, Mª Isabel Remón Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1120569