255. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2012ko ekitaldirako tasak, karga-tasak
eta prezio publikoak

Irañetako Udalak, 2011ko abenduaren 10ean egin bilkura arruntean, orok jakin dezan aditzera ematen den honako erabaki hau hartu zuen:

"Bigarrena.-2012ko ekitaldiko tasak, karga-tasak eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, hau erabaki da 2012rako:

Lehenbizikoa.

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioari %0,24ko karga-tasa eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioari, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluko taulan dauden urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira. Karga-tasa %8koa izanen da.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzen da.

4.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,2ko gutxieneko indizea aplikatuko da.

5.-Tasak.

5.1. Ura:

5.1.0. Fakturatzeko gutxieneko kontsumoa, seihilean 40 m³koa edo gutxiago. Gutxieneko kuota 10,00 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,30 euro/m³, 40 m³tik goiti.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,40 euro/m³.

5.1.3. Mantentze-lanetako kanona: 3,6 euro, gehi BEZa.

5.1.4. Hornidura sarera lotzea edo etxeko erabilerako hargunea: 200 euro.

5.1.5. Hornidura sarera lotzea edo industria erabilerako hargunea: 300 euro.

5.2. Epaitzak.

5.3.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 50 euro izanen da 2012an. Lote bat izateko epea urtebetekoa da.

5.3.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteek kubikatuko dituzte. Horiek izateko epea bi hilabetekoa da.

5.3. Auzolanak.

Urtean lau auzolan (50 euro bakoitzeko).

Bigarrena.-Udal diru-bilketako honako egutegi hau onestea.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Ur kontsumoaren tasa seihilekotan kobratuko da (urtarrilean eta uztailean).

Epaitza uztailean kobratuko da.

Hirugarrena.-Gainerako tasa eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.-Erabaki honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra".

Irañetan, 2011ko abenduaren 19an.-Alkate udalburua, Pedro Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1120384