2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
2012ko udal zergen karga-tasak onestea
Udalak, 2011ko azaroaren 16an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioari %0,22ko karga-tasa ezartzea, eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioari, berriz, %0,80koa.
2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari %4ko karga-tasa ezartzea.
3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,10 indizea aplikatzea.
4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako urteko gutieneko portzentajeak eta %10eko karga-tasa.
5. Argitara ematen da eta ohartarazten ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, organo egile berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Igantzin, 2011eko abenduaren 14an.-Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.
Iragarkiaren kodea: L1120555