2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
2012ko karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalak, 2011ko irailaren 30eko bilkuran, aho batez erabaki du honako karga-tasa hauek ezartzea 2012rako:
1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,18.
2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,29.
3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.
4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea. Karga-tasa: %12.
5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
6.-Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat para daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Erabaki honek 2012ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.
Donamarian, 2011ko abenduaren 9an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.
Iragarkiaren kodea: L1120338