2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
2012ko zerga-tasak
Desoioko Udalak, 2011ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, 2012ko ekitaldiko aldaketa egitea ondoko zerga-tasetan:
Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.-Karga-tasa: %0,29.
Erabaki honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.
Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bertzenaz, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik aitzina.
Desoion, 2011ko abenduaren 20an.-Alkate udalburua, Luis Mendiano Mendiano.
Iragarkiaren kodea: L1120448