255. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2012. urteko karga-tasak

Gazteluberriko Udalak, 2011ko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki du onestea 2012ko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasak, indizeak eta portzentajeak. Hona hemen:

-Hirilurreko ondasunak: %0,1000.

-Landalurreko ondasunak: %0,1000.

-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: haiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak aplikatzea; hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatzea.

-Gainerako udal tasak mantentzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Gazteluberrin, 2011ko abenduaren 20an.-Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1120571