2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
2012ko karga-tasak
Udalak, 2011ko abenduaren 9ko osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, aho batez erabaki da karga-tasa hauek ezartzea 2012rako:
1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,24.
2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,46.
3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.
4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.
5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
Erabaki hauek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
6.-Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.
Beintza-Labaienen, 2011ko abenduaren 14an.-Alkatea, Francisco Javier Otxandorena Juanotena.
Iragarkiaren kodea: L1120336