255. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2012ko aurrekontu orokor eta bakarra
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Aresoko Udalak 2011ko abenduaren 20an egin bilkuran hasiera batean onetsi zituela Aresoko Udalaren 2012ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Areson, 2011ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1120570