1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Ozkoidiko lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien jabetza hartzea aditzera ematen duena.
Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, abenduaren 15eko 1316/2011 Ebazpenaren bidez, xedatu du Ozkoidi aldeko interesdunei dagozkien finken jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Eremu horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda Urraulgoitiko udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.
Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 2002ko martxoaren 7ko Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezpen finka berrien eremuaren eta berrantolamendu-espedientean ageri denaren arteko aldeei buruzkoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzaileari sobratzen diren lurren kontura konpentsatzea edo, hori ezinezkoa ez bada, diruzko kalte-ordaina ematea, kasuan-kasuan.
Iruñean, 2011ko abenduaren 15ean.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F1120365